Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Irati Olaizola 2. Euskal Herriko Aurresku txapelketa Nagusian

Irati Olaizola 2. Euskal Herriko Aurresku txapelketa Nagusian

5 dantzari legazpiar aritu ziren bertan

Azaroaren 12an Hondarribian Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar Erara) ospatu da.

18:30etan hasi eta bi ordu iraun duen ikuskizunean 15 urtetik gorako 16 dantzari lehiatu dira, hauen artean Sustraiak Dantza Taldeko Amaia Azpeitia, Irati Olaizola, Laia Arruabarrena, Maider Encina eta Naroa Sánchez legazpiarrak.

Lehenengo hiru sailkatuak hauek izan dira:

1.    Mattin Etxebeste (Oiartzun)

2.    Irati Olaizola (Legazpi)

3.    Ane Jaunarena (Lezo)

Amaia, Laia, Maider eta Naroak ere lan bikaina egin dute.

  • Visto: 285
Abian da Belaunaldi arteko I. Sukaldaritza Lehiaketa

Abian da Belaunaldi arteko I. Sukaldaritza Lehiaketa

Izen emate epea azaroaren 15etik 29ra izango da.

GizarteLabek abian jarritako lehen esperientzia izango da.

GizarteLab esperimentazio sozialeko laborategia da, Aldundiak eta Udalak sustatua, eta 2019an jarri zen abian, hurrengo urteetan datozen eraldaketei aurre egiteko, eraldaketa demografikoa besteak beste,   herritarrok garatu behar ditugun gizarte-gaitasunak lantzeko.

Pandemiak behartutako geldialdi baten ondoren, GizarteLab hazi egin zen 2021ean. Pertsona gehiagoz hornitu zen, eta biztanleriaren zahartzeari eta belaunaldien arteko harremanak sendotzeko beharrari heldu zion.

GizarteLaben parte hartzen ari diren pertsonek identifikatutako erronketako bat da herritarrek gizarte-zentroari buruz duten pertzepzioa aldatu behar dela, erretiratuen topagune gisa soilik ikusten bai dute.

Aurten Buztintengiren 25. urteurrena ospatzen dela aprobetxatuz, GizarteLabek lehiaketa gastronomiko desberdin batekin ospatzea proposatu du; parte hartuko duten taldeak belaunaldien artekoak izango dira eta garrantzitsuena ez da prestatzen dena izango, baizik eta prozesuan zehar eta ondoren, gizarte zentroan, prestatutako platerak dastatuko direnean sortuko harremanak.

Beraz, ohikoa ez den lehiaketa gastronomiko bat proposatzen da, non talde irabazle bat baino gehiago egongo den eta epaimahaiak oso ohikoak ez diren alderdiak kontuan hartuko dituen, hala nola originaltasuna, aurkezpena , talde giroa eta txukuntasuna.

Horrela, Belaunaldi arteko I. Sukaldaritza Lehiaketa. Abenduaren 3an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Azokan egitea proposatzen da. Prestatu beharreko platerak entsalada eta patata tortilla izango dira.

Oinarriak:

  • Elkarren artean 25 urteko aldea duten 3 pertsonako taldeak (gutxi gorabehera)
  • Gutxienez emakume bat egongo da talde bakoitzeko.
  • Pertsonek banaka edo taldea osatuta eman ahal izango dute izena.
  • Hainbat sari egongo dira, hala nola tokiko merkataritzan gastatzeko bonuak eta zinemarako bonuak.

Legazpik komunitatean aurrera egin behar duela uste baduzu, izena eman egun dibertigarri eta ezberdin batez gozatzeko. Zain gaituzu!

Izen-ematea: azaroaren 15etik 29ra,

  • Buztintegin edo
  • Udalaren kanaletan:

formulario hau betez

edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan

  • Visto: 84
Bikuña kiroldegian ate irekiak

Bikuña kiroldegian ate irekiak

TRX Ikastaroaren ezaugarriak erakusteko, Bikuña kiroldegian herritar orori zuzendutako ate irekiak antolatu dira.

IKASTAROA:

TRX

DATAK:

Azaroaren 21, 22, 23 eta 24

ORDUA:

20:15  – 21:15

Aurrez, Bikuña kiroldegiko harreran izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • Tfnoa: 943 731 243

Ikusi kartela

  • Visto: 26
‘Elvis Gospel’ kontzertua eskainiko du Goiko Gela taldeak azaroaren 20an

‘Elvis Gospel’ kontzertua eskainiko du Goiko Gela taldeak azaroaren 20an

12:30ean Latxartegi Aretoan.

Karlos Etxaniz, Jon Imanol Etxabe, Olatz Otxoa eta Santi Romanok osatzen dute Goiko Gela taldea. “Elvis Gospel” emanaldia eskainiko digute oraingoan eta bertan Elvis Presleyren gospel abestirik ospetsuenak jotzen dituzte.

Azaroan Musika Zikloko emanaldi honetarako sarrera doakoa izango da tokiak bete arte. Aretoko ateak 12:00etan irekiko dira.

  • Visto: 87
Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza y Legazpi Musika Banda

Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza y Legazpi Musika Banda

Azaroaren 19an 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.

Sarrera txartelak Kultur Etxeko Harreran, azaroaren 14tik 18ra, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00.

Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak. Azaroaren 19an, larunbata, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan izango den kontzertua izan ohi da zitarik kuttunena. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera. Kontzertuaren aurretik, Goiz Deia Txistulari taldeak kalejira eskainiko du erdiguneko kaleetan.

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez.

Hona prestatu duten egitaraua:

1.- GOIZ DEIA TXISTULARI TALDEA. Zuzendaria: Iker Azpeitia

1. MENDIKO SOINUAK ........................... Jesus Guridi Badiola

2. THE BEATLES ..................................... Moldaketak: Iñar Sastre Lopetegi

      - Let it be

      - Obladi-Oblada

      - Yesterday

      - Yellow Submarine

2. ALAITASUNA ERRONDAILA Zuzendaria: Eli Gordoa

1.BAJO EL CIELO DE PARIS ……....…….Hubert Giraud.

2.GOIZIAN ARGI HASTIAN ……………….Pierres Topep "Etxahun"

3.QUISIERA SER ……………………..……Dúo dinámico

3. SANTIKUTZ ABESBATZA . Zuzendaria: Marian Lasa

1. AGURRA ...............................................N. Telleria

2. RECUERDOS DE IPACARAI ...............D. Ortiz

3. VOLVER (tango) ...................................Versión coral: J.A. Oliveira

4. TXANTON -PIPERRI ............................B. Zapirain

4. LEGAZPI MUSIKA BANDA.  Zuzendaria: Jesus Castillejo.

1.- ODILIA.................................................Jacob de Haan

           Obertura

2.- TXIRRINDULARIEN TXIRRINA..........C. Sanchez-Barba

            Polka

BANDA+ TXISTULARIAK+DANTZARIAKZuzendaria: Jesus Castillejo

1 .- LEGAZPI...........................................J.I. Ansorena -J.M. Oiartzabal

             Zortzikoa

             Biribilketa

  • Visto: 135