Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka 

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 35
Belaunaldien arteko jokoen txapelketa Buztintegiren 25. urteurrenean

Belaunaldien arteko jokoen txapelketa Buztintegiren 25. urteurrenean

Azaroaren 9an jokatuko dira finalak, eta sariak gizarte-zentroan banatuko dira

Buztintegi elkarteak urtero antolatzen ditu hainbat jokoren txapelketak elkarteko kideen artean.

Iaz 25 urte bete ziren Elkartea eratu zenetik, baina pandemiaren ondorioz, ezin izan zen txapelketarik egin.

Horregatik, 25. urteurrena ospatzeko aurten  hainbat jarduera gauzatzea aurreikusi eta erabaki zuten, eta, horien artean, belaunaldien arteko jokoen txapelketak.

Horrela, dagoeneko jokatu dira mus, tute, briska, seiko urrea, eskoba, puntto eta xake partida kanporatzaileak, baita igel toka, bote eta toka partidak ere.

Belaunaldien arteko harremanak sendotzeko asmoz, beste elkarte eta erakunde batzuk gonbidatu dituzte txapelketetan parte hartzera, baita Legazpiko ikastetxeetako ikasleak ere.

Erantzuna oso positiboa izan da; izan ere, Buztintegi elkarteko kideez gain, Haztegi ikastolako ikasleek eta Xake talde,  Danantzako Bolariak, Lekanazpi eta Nagusilan elkarteetako kideek hartu dute jokoetan parte, eta oso esperientzia aberasgarria izan da.

Azaroaren 9an, asteazkena, 18:00etan, finalak jokatuko dira Gizarte-zentroan, eta, ondoren, 19:00etan, sariak banatuko dira. Legazpiko saltokietan erabiltzeko erosketa-txartelak izango dira sari horiek.

  • Visto: 70
Ipuin kontaketa saioa Azaroaren 9an Udal Liburutegian

Ipuin kontaketa saioa Azaroaren 9an Udal Liburutegian

18:00etan 5 utetik aurrerako haurrentzat.

Azaroaren 9an, asteazkena, egingo den saioa izango dugu ikasturteko 3. saioa eta oraingoan 5 urtetik aurrerako haurrei irekitako saioa izango da.

Saio honetan, Ines Bengoa kontalaria arituko zaigu, arratsaldeko 18:00etan Udal Liburutegian.

  • Visto: 57
Sorgintxulorekin Txuri-Urdinera patinatzera

Sorgintxulorekin Txuri-Urdinera patinatzera

Azaroaren 12an, larunbata, LH-5. mailako ikasleekin

 

Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du LH-5. mailako ikasleekin Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregira patinatzera.

 

Izenematea:

Izen-ematea hurrengo asteazkenera arte egin daiteke, azaroak 8, arratsaldeko 14.00ak arte,

  • On-line

Formulario hau betez

  • eta herriko ikastetxeetako idazkaritzetan

Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

  • Visto: 34
Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuei bideratutako tailerrak

Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuei bideratutako tailerrak

Energia kontsumitzeko eta sortzeko modu berriak.

 

Energia sortzeko eta kontsumitzekomodu berri bateranzko trantsizioa abian da, eta norberak egin dezakeena ezagutzea funtsezkoa da fakturan aurrezpena lortu nahi bada. Horregatik, UGGASAk, eskualdeko Udalekin eta Merkataritzako Bulego Teknikoekin batera, merkataritzari eta ostalaritzari eta zerbitzu profesionalei zuzendutako tailer bat eskaintzen dizuegu.
Hurbileko eta konfiantzazko giro batean, energia-aditu batek azalduko digu nola ulertu kontsumo-datuak, fakturak, eta egungo merkatu elektrikoan gertatzen ari dena. Baita energia aurrezteko oinarrizko gakoakere. Animatu eta hurbildu zure faktura batekin, behar dituzun azalpen guztiak izan ahal izateko.

Horretarako, 3 tailler antolatu dira  toki eta ordutegi ezberdinetan, hobekien datorkizuna aukeratzeko.

  • Azaroak 3, osteguna, 9:30 - 12:00.

   Kultur Etxea (ZUMARRAGA)

  • Azaroak 3, osteguna, 14:00 - 16:30.

  Kultur Etxea (URRETXU)

  • Azaroak 10, osteguna, 14:00-16:30.

   Kultur Etxea (LEGAZPI)

 

Ekintza hau Mankomunitateak sustatzen duen Urola Garaiko Jasangarritasun Energetitkoko Planean txertatzen da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren babesa du.
Aretoa hobeto antolatzeko, honako esteka honetan izena ematea eskertzen dizuegu:

IZEN-EMATEA

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero:

  • idatzi Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo
  • deitu 943 72 52 16 telefonora.
  • Visto: 70