Teloia irekitzen da. “TO BE OR NOT TO BE!”. Horraino dena ondo. WELCOME & SORRY kaleko antzerki-ikuskizuna da, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik antzerki-lanbidea erakusten duena. Keinu bidezko Clown-komedia, publiko guztientzat.
Denontzat- Gazte eta helduak. Testurik gabea
Eguraldi txarrarekin Azokan.
Visto: 104
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udalak eta Hotz Legazpi elkarteak elkarlanean antolatutako sukaldaritza tailerra eta dastaketa arrakastatsua izan zen pasa den larunbatean. Cynthia, Ana eta Mari izan ziren ikastaroko irakasle eta gidariak. Herriko gizarte etxean izan zen hitzordua eta 18 herritarrek parte hartu zuten saioan.
Peruko plater tipikoak prestatzeko osagaiak ezagutu ziren lehendabizikoz, izan ere, gurean ohikoak ez diren jakiak izan ziren mahai gainean. Ondoren, guztion artean kozinatzeko tartea hartu zuten eta, amaieran, mahaiaren bueltan denon artean dastatzeko beta izan zuten.
Menua: 1. platerra: Causa de atún
2. platerra: Ají de gallina
Postrea: Pie de limón
Edaria: Chicha morada
Larunbat goiza oso giro onean eta parte hartzailean igaro zen eta bertaratutako guztiak gustura amaitu zuten saioa. Milesker guztioi!
Uda ostean ospatuko da ´Munduko Zaporeak´ hurrengo tailerra eta Cuba herrialdeko plater tipikoak kozinatu eta dastatuko dira.
Brinkolako Arriurdin elkartearen eskutik datorkigu Uztakaleko hurrengo ekitaldia, eta Brinkolako Ergoena parkean izango da. Anker taldearen kontzertua izango dugu uztailaren 18an, ostirala, 19:00etan.
Anker 2019an Legazpin (Gipuzkoa) sortutako heavy metal taldea da. Haien musikaren barruan, thrash-a, metal klasikoa, metalcore-a, death melodikoa eta power metal estiloak nabarmentzen dira.
Denontzat. Gazte eta helduak. Euskaraz.
Visto: 97
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Eusko Jaurlaritzako barne sailak jakinarazi bezala gaur, uztailak 11a arratsaldeko 18:00etatik 24:00etara ordubetean 30 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada trumoitsu ertainak edo handiak bota ditzake eta barnealdeko zenbait lekutan oso handiak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra (2-4 cm) egin dezake, haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-100 km/h) eta deskarga elektriko ugari egon daiteke.
Hona hemen ekaitz edo uholde arriskua badago jarritu beharreko aholkuak. Horrez gain, ahal izanez gero ez utzi ibilgailurik ibaietatik gertu ez eta papelerako aparkalekuak, azken hau uholde arriskua duen eremuan bait dago.