Telleriarte Txirrindulari elkarteak antolatuta, datorren asteartean, azaroak 1, ospatuko da Legazpiko XI. Ziklo Kros Sari Nagusia Urtatza-Zaharreko zelai gogorretan.
Parte hartuko duten txirrindularien maila desberdinak eta bakoitzaren ordutegia honako hauek izango dira:
09:30 – Master maila.
10:30 – Kadete mailako emakumeak eta gizonak.
11:30 – Junior mailako gizonak eta Open eta junior mailako emakumeak.
12:30 – Open mailako gizonak.
Bataz beste 300 partaide espero dira baina oraindik gaurko egunaren amaierarte, izenematea irekita dagoenez, ez da kopurua zehatza jakingo.
Hauen artean 7 legazpiar arituko dira. Hala nola; Imanol Ugarte, Aitor Zabaleta, Oskar Gonzalez, Iñaki Astigarraga master mailan. Ander Ibarguren Elite mailan. Gari Ugarte eta Julen Ballina junior mailan.
Visto: 85
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Azaroaren 1ean, asteartea, 19:00etan Latxartegi Aretoan.
Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldi hau Santikutz Abesbatzak sustatu eta kudeatuko du. Zikloko lehen kontzertu honetan, Gaiarreko Operaren Lagunek eskainiko duten Gala Lirikoan, Opera eta zarzueletako ariak eskainiko dizkigute:Cesar Vallejo, pianojelea, Marta Huarte, sopranoa, Elena Miral, sopranoa, Julen Jimenez, tenorea eta Darío Maya, baritonoa.
Hona, eskainiko diguten egitaraua:
Non più andrai. Las Bodas de Fígaro (W.A. Mozart)
Un aura amorosa. Così fan tutte (W.A. Mozart)
Là ci darem la mano. Don Giovanni (W.A. Mozart)
Qual Guardo il cavaliere. Don Pasquale (G. Donizetti)
Una furtiva lágrima. L’elisir d’amore (G. Donizetti)
Tu che di gel sei cinta. Turandot (G. Puccini)
Avant de quitter ces lieux. Fausto (C. Gounod)
Air des bijoux. Fausto (C. Gounod)
O mio Babbino caro. Gianni Schicchi (G. Puccini)
Por el humo se sabe dónde está el fuego. Doña Francisquita (A. Vives)
En un país de fábula. La tabernera del puerto (P. Sorozábal)
Calor del nido. Katiuska (P. Sorozábal)
Ese pañuelico blanco. La Chulapona (F. Moreno Torroba)
Petenera. La marchenera (F.Moreno Torroba)
Todas las mañanitas. Don Gil de Alcalá (M. Penella)
Dúo de bertsolaris. El Caserío (J. Guridi)
Sarrera doan tokiak bete arte. Latxartegi Aretoko ateak 18:30ean irekiko dira.
Visto: 54
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera
Datu horren berri eman genuen joan den uztailean argitaratutako albistean.
Gaurkoan adinaren arabera jasotako erabilera-datuak emango ditugu.
Hauek dira adin-taldeak eta adin tarte horietan neurtu den euskararen erabilera:
Taldeak
Adin-tartea
Erabilera (%)
Haurrak
2-14 urte
47,6
Gazteak
15-24 urte
48,3
Heldua gazteak
25-44 urte
42,0
Heldu nagusiak
45-64 urte
20,3
Adinekoak
64tik gorakoak
17,1
Helduen artean gazteak eta nagusiak bereizi dira azkeneko neurketan baina aurrekoetan ez zegoen bereizketa hori; beraz, aurreko neurketarekin alderatzerakoan batera hartu dira.
Eta zer ikusiko dugu datu horiek orain dela 5 urteko datuekin alderatzen baditugu? Ikus dezagun:
Taldeak
Adin-tartea
2016 (%)
2021 (%)
Haurrak
2-14 urte
49,1
47,6
Gazteak
15-24 urte
34,0
48,3
Helduak
25-64 urte
29,1
29,8
Adinekoak
64tik gorakoak
14,6
17,1
Bi datu azpimarratzekoak, bat oso positiboa eta bestea ez horrenbeste:
Horrela, gazteak izan dira euskararen erabileran goraka nabarmen egin dutenak, 14 puntuko igoera bost urtetan. Hori ikaragarria da eta herriko gazteak zoriondu eta horrela jarraitzera animatu nahi ditugu.
aldiz, haurren artean zertxobait jeitsi egin da erabilera, puntu eta erdi. Ez da jeitsiera handia baina joera bat adierazi dezake horrek eta beheranzko joera hori irauli beharrean gaude, euskarazko aisialdi eskaintza zainduz eta areagotuz.
Urriko kontzertu sortaren ondoren, Azaroaren 1ean hasiko da Azaroan Musika zikloa Legazpin, eta aurtengoan bai, ohiko bidea egingo dugu, herriko musika elkarteek sustatu eta kudeatutako emanaldiak eta horien osagarri kultura zerbitzuak proposaturiko ikuskizunekin.
Aldaketa nabarmenena herriko elkarteek eskaintzen duten Santa Zezilia kontzertuaren agertoki aldaketa izango da, Urbeltz Pilotalekuan eskainiko baitute beren kontzertua.
Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:
1, ASTEARTEA: “Gala lirikoa. Opera eta zarzueletako ariak”.Cesar Vallejo, pianojelea, Marta Huarte,sopranoa, Elena Miral,sopranoa, Julen Jimenez,tenoreaeta Darío Maya,baritonoa. 19:00ean Latxartegi Aretoan. Santikutz Abesbatzak sustaturik.
12, LARUNBATA:”Donostiako Txistulari Banda”. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Goiz Deia Txistulari taldea eta herriko beste eragile batzuen parte hartzearekin.
13, IGANDEA:“Bidaia on amona Braulia”. Jazzbana Ensenble taldearekin. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Publiko guztiarentzako emanaldia.
19, LARUNBATA: “Santa Zezilia Kontzertua: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.
20, IGANDEA:“Elvis Gospel”, Goiko Gela taldearen eskutik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
27, IGANDEA: ”Ibili munduan”. Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Angel Unzu eta Iñaki Telleria. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
Aurtengoan ere zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du.
Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da.
Eta musika izango da protagonista ohi bezala Azaroaren 16 eta 23an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Opera saioan. Häbdel-en Alcina eskainiko da 2 zatitan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan.
Musika Eskolak berriz, azaroaren 22an egingo du Santa Zezilia kalejira.
Zine-Klubak ere, bat egin nahi izan du zikloarekin eta azaroaren 4an, Paula Labordeta eta Gaizka Urrestiren ”Labordeta, un hombre sin más”. filma eskainiko du.
Aurrerantzean ere izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik.