Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gure dendak. Atzo, Gaur eta Bihar…

Gure dendak. Atzo, Gaur eta Bihar…

Tokiko merkataritzaren garrantziaz kontzientziatzeko Ilintiren kanpaina

Bila itzazu Legazpiko dendetako argazki zaharrak Ilintiko dendetako erakusleihoetan.

Erosketa bakoitzean txartel bat banatuko da, argazkiekin zerikusia duen galderekin.

Kanpainan parte hartzeko, galderei behar bezala erantzun eta txartela kanpainan parte hartzen duen denda batean entregatu beharko duzu azaroaren 5a baino lehen.

Egoki erantzundako txartelen artean 500 €-ko erosketa-bonoa zozkatuko da Ilintiko dendetan gastatzeko.

Gure dendak, Atzo, Gaur eta Bihar...  izeneko erakusketa Legazpiko dendetan jarritako 42 argazkik osatzen dute. Argazki horiek gure saltokiaren historiaren zati bat dira, atzokoa. Saltoki historiko eta enblematikoak gure udalerriaren historiaren ezaugarri dira. Tokiko eta hurbileko saltokiak izan ziren, gure biztanleen artean harremanak sortu zituztenak.

Gaur egun, saltoki horietako batzuk ez dira existitzen, baina beste batzuek garai eta kontsumo-modu berrietara egokitzea lortu dute, zerbitzuari balioa emanez eta bezeroen konfiantza lortuz, eta gure kaleei bizia eta argia emanez.

Eta nolakoak izango dira saltoki hauek bihar? Zer egongo da gure kaleetan? Banaketa talde handiek eta internetek gure herriko denda guztiak eta historiaren zati bat desagerraraziko dituzte? Denok gara erantzule: Merkataritza, premia aldakorrei erantzuten jakin behar duelako; eta bezeroak, beren erabakiekin saltoki horiek izaten jarrai dezaten laguntzen dutelako.

  • Visto: 82
Gazteentzako diru-laguntzak, urriaren 31ra arte

Gazteentzako diru-laguntzak, urriaren 31ra arte

Musika-grabazioak egiteko eta aisialdiko tituluak lortzeko

Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuaren diru-laguntzak eskatzeko epea amaitzear dago. Musika-grabazioak egiteko eta aisialdiko titulazioa lortzeko Legazpiko udalak atera dituen diru-laguntzak eskatu nahi dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko: Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7.30-15.00).

  • Grabazioak egiteko

Musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzeko laguntza emango zaie. Laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izan daiteke. Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute. Lehentasuna izango dute: lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek, adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek, eta euskaraz sortutako grabazioek.

Grabaketarako diru-laguntzak

  • Aisialdiko tituluak lortzea

Udalak bekak eskainiko dizkie, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan herritik kanpo, Eusko Jaurlaritzaren onarpen ofiziala izanda, Aisialdiko Begirale edo Zuzendari titulua lortu duten legazpiarrei. Bekaren zenbatekoa matrikula prezioaren erdia izango da. Eskabidea egitean, titulua edo eskolaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, titulua lortzeko alde teorikoa eta praktikoa gaindituta dutela adieraziz.

Aisialdiko prestakuntzarako diru-laguntzak

  • Visto: 78
Irakurketa taldeen saioak Urrian

Irakurketa taldeen saioak Urrian

26an, asteazkena, gaztelerazkoa eta 27an, osteguna euskarazkoa.

  • 26, ASTEAZKENA: Gaztelerazko Irakurketa taldea. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidaria: Mónica Leiva. Landuko den liburua: Los hermanos corazón de león(Astrid Lindgren)
  • 27, OSTEGUNA: Euskarazko Irakurketa taldea. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidaria: Miriam Luki. Landuko den liburua: Nirliit(Juliana Léveillé-Trudel)

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea,

  • Udal Liburutegian bertan 
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 
  • WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 34
Urriaren 31ra arte eska daitezke eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Urriaren 31ra arte eska daitezke eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Honez gero 55 eskaera jaso dira

Legazpiko familiek urriaren 31ra arte eskatu ahal izango dute eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza, Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez nahiz aurrez aurre Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia: 7.30-15.00).

Honez gero, 55 eskaera jaso dira. Iaz 96 jaso ziren.

Udal Hezkuntza zerbitzutik gogorarazten duten bezala, familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dituzte eta urriaren 31ra bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.

Laguntza hauen helburua bikoitza da: familiei laguntzea seme-alabak eskolatzeak dakarren gastuan, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

Laguntzak familia-errentaren arabera izango dira. Horrela, eskola-materiala Legazpiko dendetan erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izango diraseme edo alaba bakoitzeko. Informatika-ekipoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosteko laguntzak berriz, 100 eta 350 euro bitartekoak izango dirafamilia bakoitzeko.

Izapidearen fitxa

  • Visto: 71
3 katakumeentzako adoptatzailea behar da

3 katakumeentzako adoptatzailea behar da

3 eta 5 hilabete artean dauzkate

Momentu honetan bi katakume udalaren babespean daude eta beste bat zaintza familia batekin. Udaletxeak, Laukatu elkartearekin batera adoptatzaile bila dabil, batez ere udalaren babespean daudenei, aterpetxera eramatea saiesteko.

Udaletxeak Laukatu elkartearekin daukan konbenioa kontutan izanik eta animalien aterpetxera eraman baino lehen katua jasoko duen familia bat bilatzen saiatzen da. Familia bahin bahinekoa izan daiteke edo bahin betikoa. Esan beharra dago, katuak entregatu aurretik, albaitariak ikusi eta tratatzen dituela, esterilizatu eta desparasitatuz. Familia hartzaileak bakarrik txertoak eta txipa ordaindu beharko luke.

Udaletxetik eta Lau katutik eskatzen da legazpiarrei kontutan izan dezaten 3 katutxo hauek familia baten beharrean daudela lehen bait lehen.

Interesa duen edonork jar dadila harremanetan ondorengo helbideetan:

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 170