Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua

Urriak  18, asteartean,  egingo da bilketa.

Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak jakinarazten dizkizuegu.

Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean) eta jadanik hilabete bakoitzeko egunak izendatuta daude

2022 urtea:

  • Urriak 18
  • Azaroak 15
  • Abenduak 20

plastikoabezperan, astelehenean, atera beharko da.

LEGAZPIko herrian bilketa puntuak ondorengoak dira:

  • Egialde auzoan, “tiro al plato”ko instalazioen sarreran
  • Brinkola auzoan, zerrategian.

Oharrak:

- Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eskatzen da; plastikozko bidoirik ere ez.

- Plastikozko sokak, beste plastikoetatik berezituz, aparte atera behar dira, BI MULTZO EGINEZ, BATEAN PLASTIKOA, BESTEAn SOKAK.

- Mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

- Mesedez plastikoak bezperatik atera (astelehenean) eta ez beste edozein egunetan.

Argitasun gehiago nahi izanez gero, deitu GOIMENeko 943 16 12 44 telefonora

Guztion partaidetza aurrez eskertuz agurtzen gara.

  • Visto: 25
“Baserritik mahaira: elikadura ekologikoa”  tailerra

“Baserritik mahaira: elikadura ekologikoa” tailerra

Urriak 23an, 11:30etan Euskal Burdinaren Museoan.

Aristizabal baserriko Eneko Solanaren eskutik, familiek, gure baserritarrek betidanik hizpide izan duten tokian tokiko kontsumoa ezagutuko dute. Sasoiko eta hurbileko elikagaiak kontsumitzearen garrantziaz mintzatuko gara. Horretarako, Aristizabal baserriko elikagai ekologikoen erakusketaz baliatuko gara. Halaber, prentsa txiki batean sagar zukua egin eta dastatzeko aukera izango dugu. Helburua, haurrak hezi eta familiak kontzientziatzeaz gain, gure baserrietako natur ondarea balioan jartzea izango da. 

Jarduera hau Lenbur Fundazioak antolatu du 2022ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

DOHAIN

Plaza mugatuak, izena emateko Mirandaolako turismo bulegoan 943730428

  • Visto: 56
Urriaren 15ean udaletxea modu berezian argiztatuko da

Urriaren 15ean udaletxea modu berezian argiztatuko da

Haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondokoengatiko dolua bistaratzeko munduko eguna dela-eta

ESKU HUTSIK, Euskadiko haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondokoengatiko dolu-elkarteak egindako lankidetza-eskaerari erantzunez, Udalak udaletxeko fatxada kolore arrosa eta urdinez argituko du urriaren 15ean, hau da, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondokoengatiko dolua bistaratzeko munduko egunean.

ESKU HUTSIK elkarteak adierazi du espero den haurtxoa galtzea, haurdunaldiaren asteak alde batera utzita, oso esperientzia traumatikoa eta mingarria dela, eta, beraz, argiztapen horrek hausnarketara gonbidatu eta gizarte-tabua hautsi nahi duela. Dolua eta komunikazioa erraztu nahi dira, eta, aldi berean, familiei aukera ematea beren historia senideei, lagunei eta ahaideei kontatzeko

  • Visto: 64
Estatu mailako “Legazpi Hiria” eta Batis Goikoetxea Memorialaren saribanatze ekitaldiaren argazkiak ikusgai

Estatu mailako “Legazpi Hiria” eta Batis Goikoetxea Memorialaren saribanatze ekitaldiaren argazkiak ikusgai

Legazpi Hiria saridunak:

1. saria: Carlos FRIAS PEREZ – “Nire alaba”
2. saria: Jose RAMON LUNA DE LA OSSA- «ziurtasunik eza»
3. saria: Mario PEREDA BERGA- “Lainoa”

Herriko saria: Javier ALONSO VICENTE-  “A Little kiss”
Guztira 45 argazkilari eta 135 lan hartu dute parte.

Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyaren saridunak:

1.klasifikatua: Patxi Irazabal

2.klasifikatua: Iker Gutierrez

3. klasifikatua: Javier Lopez

Herriko lehena: Carlos Mediavilla

Gaztehen sailkapena:

  1. Klasifikatua: Ibon Huerta
  2. Klasifikatua: Urko Comontes
  3. Klasifikatua: Lander Huerta

Guztira 31 argazkilari hartu dute parte aurtengo rallyan.

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeatu ditu bi sariak

Legazpi Hiria lehiaketara aurkezturiko lanetatik, 50 aukeratu dira erakusketa osatzeko,

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan

egongo da ikusgai urriaren 21era arte,

astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Ikusi argazkiak

  • Visto: 210
“Giselle” Balletak emango dio hasiera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren denboraldi berriari

“Giselle” Balletak emango dio hasiera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren denboraldi berriari

Urriaren 19an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Urriaren 19ko Giselle balletaren emanldiarekin emango zaio hasiera ikasturte berri honetako Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloari. Saio bakarrean eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.

  • FITXA TEKNIKOA

Musika: Adolphe Adam

Koreografia: Marius Petipa

Erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulana. Musika: Adolphe Adam; koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier. Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da, bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena erabiltzeari dagokienez.

IRAUPENA:112 min.

  • PERTSONAIAK

Giselle

Anna Tsygankova

Count Albrecht

Jozef Varga

Myrtha

Igone de Jongh

Hilarion

Jan Zerer

Pas de quatre

Michele Jimenez,

Maia Makhateli,

Mathieu Gremillet,

Arthur Shesterikov

Zulme

Anu Viheriänta

Moyna

Emanouela Merdjanova

Bathilde

Natasja Lucassen

Berthe

Jeanette Vondersaar

Duke

Francis Sinceretti

Wilfried

Dario Mealli

 

Dutch National Ballet Version (Amsterdam)

Zuz.: Ted Brandsen

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

  • Visto: 105