Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Hostoekin jolastu eta sortu” tailerra

“Hostoekin jolastu eta sortu” tailerra

Urriak 16ean, 11:00etan, Euskal Burdinaren Museoan

Jarduera honen xedea, haurrak naturarekin harremanetan jartzea izango da.

Euskal Burdinaren Museoa, Mirandaolako parkean dagoela probestuz eta udazkenean gaudela kontutan izanik, haurrek parkean zehar dauden zuhaitz mota desberdinetatik hostoak jasoko dituzte. Ondoren, Euskal Burdinaren museoan, kolore desberdinetako hostoez apaingarri bat egingo dute, Nagore Bengoetxea Legazpiarrak gidatuta.

DOHAIN, plaza mugatuak, izena emateko Mirandaolako turismo bulegoan 943730428

Jarduera hau Lenbur Fundazioak antolatu du 2022ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

  • Visto: 82
Hasi dira San Ignazio 15etik igogailuraino doan bide tartea berriz asfaltatzen

Hasi dira San Ignazio 15etik igogailuraino doan bide tartea berriz asfaltatzen

Lanek astebete iraungo dute, gutxi gorabehera.

Proiektu honek San Ignazio auzoko hiri-hobekuntza eta -antolamendua gauzatzea aurreikusten du.

Obra horien barruan, San Ignazio auzoko igogailuaren irteeran dagoen oinezkoen pasabidearen eta San Ignazio 15era arteko eremua asfaltatzeaz gain, espaloi berria egingo da asfalto inprimatuz, eta zurezko zutoinekin babestuko da, San Ignazio 15 eta 5 artean dagoen espaloia dagoen bezala.

Jarduketa horrek 273,95 metro karratuko azalera hartuko du.

Aurrekontua 43.776,88 €-koa da, eta “Asfaltos Urretxu SL” enpresak egingo du.

Obrak urriaren 10etik 14ra bitarteko astean egingo dira.

  • Visto: 73
Asteburu mikologikoa urriaren 15 eta 16an izango da

Asteburu mikologikoa urriaren 15 eta 16an izango da

27. edizioa izango da aurtengoa

Bi urtetako etenaren ondoren, aurtengoan ere bi egunetako ekitaldiak Azokan egingo dira, Beti Gazte Animakzio Elkarteak sustaturik. Ohi bezala perretxiko biltzea larunbatean egingo da eta bildutakoa Azokara eraman beharko da. Arratsaldeko sailkatze ekitaldia ere Azokan egingo da, 15:00etan hasita, eta ondoren, 19:30ean, irekiko da erakusketa. Erakusketa eta dastaketa larunbat iluntzean eta igande eguerdian egingo dira aurtengoan ere, eta baita “upelgilearen begia” lehiaketa ere. Haurrentzako marrazketa txokoa, igande eguerdian mantenduko da, eta saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean.

Hona egitarau osoa:

URRIAK 15 LARUNBATA

  • PERRETXIKU bilketa AZOKAN 10:00etatik aurrera. Nahi duenak bere kontura perretxikuak bil ditzake eta ondoren AZOKAra ekarri bazkalordua baino lehen. Trukean salda eta txorizoa eskeiniko dira.
  • PERRETXIKUEN sailkapena AZOKAN
  • Arratsaldeko 15:00etatik aurrera, Aranzadi Zientzia elkarteko kideen laguntzaz.

Izan ditzakezuen dudak argitzeko aukera bikaina!

  • 19:00etan erakusketaren irekiera.
  • 19:30etatik aurrera, perretxiku dastaketa borondatearen truke eta “Upelgilearen Begia” apustu-jokoan asteburuko lehen saskia irabazteko aukera. EGIN APUSTU!
  • 21:00etan,saskiaren pisaketa eta erakusketaren itxiera.

URRIAK 16 IGANDEA

  • PERRETXIKU erakusketa 11:00etatik aurrera eta 15:30ak bitartean, AZOKAN
  • Umeentzako marrazketa gunea.

12:00etatik 13:00etara. Gaia, perretxikuak.

13:30etan saria partehartzaile guztien artean zozketatuko da.

PERRETXIKU dastaketa borondatearen truke eguerdi aldera.

Erakusketa bitartean

“Upelgilearen Begia”ren bigarrenapustu-jokua. Ea nork asmatu saskiaren pisua! Saski ederra irabazlearentzako!

  • 14:00etan saskiaren pisaketa!
  • Visto: 79
“Lehen fabrikak Legazpin” erakusketa

“Lehen fabrikak Legazpin” erakusketa

Lenbur Fundazioak antolatuta, urriaren 13an inauguratuko da.

Erakusketa honek Legazpiko lehen fabriken hastapenak kontatzen ditu. Erakusketa, burdinolen krisiaren historia kontatuz hasten da, Legazpiko Bengolea izan baitzen ateak itxi zituen gipuzkoako azken burdinola.

Baina krisi handi hartatik ekimen berriak sortu ziren, ekimen handiko pertsonak, produkzio-gune berriak martxan jarriko dituztenak, hala nola, teila, orrazi edota zementu fabrikak.

Legazpiar batzuk artisau izatetik ekoizle izatera pasatu ziren, beste batzuek makinak asmatu eta patentatu zituzten eta ezin ahaztu ekintzaile izan ziren emakumeak.

Erakusketan ikusiko dugunez, metalaren sektorea da adierazgarriena, baina beste sektore asko ere, nahiz eta hain ezagunak ez izan, oso garrantzitsuak izan ziren Legazpiko industriaren garapenean.

Erakusketan, “Legazpin egina” atala aurkituko dugu, non Legazpin ekoiztutako  produktuen errepasoa egingo dugun.

Eta jakina, ezin ditugu ahaztu gure 23 urteko ibilbidean “Lanaren memoria” berreskuratzen lagundu diguten pertsona guztiak,  hauen ekarpenik gabe ezingo baikenuke  historiarik egin.

  • Inaugurazioa:

2022ko urriaren 13an, arratsaldeko 18:00etan.

  • Egunak: 14,15,16,21,22,23,28,30.
  • Ordutegia:

Ostiraletan: 18:00-20:00

Larunbatetan: 11:30-13:30// 18:00-20:00

Igandeetan: 11:30-13:30

  • Non:

Garai bateko Elorza Papeleran (Chillida Lantoki), Azpikoetxe 3, Legazpi.

  • Visto: 109
ALSEJO ERRONDAILA (Castro Urdiales) Urriaren 15ean Legazpin.

ALSEJO ERRONDAILA (Castro Urdiales) Urriaren 15ean Legazpin.

Alaitasuna errondaileren esktutik, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Castro Urdialesko Alsejo Errondailaren kontzertua izango da Udazken musikaleko bigarren proposamena.

Emanaldi hau Alaitasuna Errondailaren ekimenez egingo da, urriaren 15ean, larunbata, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Sarrera doakoa izango da aretoaren edukiera bete arte.

Hona eskainiko duten egitaraua:

  • Oración del Remanso
  • El colibrí
  • De que hablas habanera
  • Como Pajaros en el aire
  • Cuando te miro
  • Ayer
  • Vino griego
  • Habanera ven
  • Pájaro Choguí
  • Contigo en la distancia
  • Hay amores
  • Maria la Portuguesa
  • Mi estrella predilecta
  • Habanera embrujada
  • Tu risa
  • No volveré
  • Txoria Txori.

Ohi bezla Aretoko ateak 18:30ean irekiko dira, ahal dela jende pilaketak ekiditeko.

  • Visto: 73