Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Euskararen erabilera legazpin

Euskararen erabilera legazpin

2021eko kale-neurketaren arabera, % 33,9koa da euskararen erabilera

Datu horren berri eman genuen joan den uztailean argitaratutako albistean.

Gaurkoan herriko gune desberdinetan jasotako erabilera-datuak emango ditugu.

Hiru eremutan edo ibilbidetan neurtu da euskararen erabilera:

  1. Behe-aldea 1: Latxartegi parkea, kultur etxearen ingurua eta Kale Nagusia
  2. Behe-aldea 2: Elizaren atzealdea, azoka gunea eta Aizkorri kalea kiroldegiraino
  3. Goialdea: Laubide auzoko oinezkoen kalea eta haur-parkea

Eta hauek erabileraren datu orokorrak eremu horietan:

  1. Behe-aldea 1:  % 43,8
  2. Behe-aldea 2:   %33,8
  3. Goialdea:           % 22,9

Ikusten denez, alde handia dago eremuen artean baina datu horien azkeneko bost urtetako bilakaerari erreparatuz gero, badira datu onak eta ez hain onak.

Ikus dezagun bilakaera,

Eremua

2016 (%)

2021 (%)

Behe-aldea 1

34,0

43,8

Behe-aldea 2

43,2

33,8

Goialdea

9,9

22,9

Erabilera ia 10 puntu igo da Latxartegi parkearen, kultur etxearen eta Kale Nagusiaren inguruan. Baina igoera oraindik handiagoa izan da Goialdean, 5 urtetan 13 puntu igo baita. Aldiz, erabilera jeitsi egin da azoka inguruan, elizaren atzealdeko haur-parkean eta Aizkorri kaletik kiroldegiraino doan bide tartean; akzeneko eremu horretan herriko erabilera orokorraren parekoa da (% 33,9).

Hausnartzeko datuak dira. Hala, 5 urtetan irauli egin dira behe-aldeko bi eremutako datuak: eremu batean igo dena (9,8) bestean jeitsi egin da (9,4).

Ikusi erabileraren datuak eremuka 

  • Visto: 35
Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak eta Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyak badituzte saridunak

Estatu mailako “Legazpi Hiria” argazki lehiaketak eta Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyak badituzte saridunak

Aurkeztutako lanen emanaldia eta sari banaketa ekitaldia, urriaren 7an, ostirala, 19:00etan Kultur Etxean.

Legazpi Hiria argazki lehiaketako lanen erakusketa ere egun horretan irekiko da.

Legazpi Hiria saridunak:

1. saria: Carlos FRIAS PEREZ – “Nire alaba”
2. saria: Jose RAMON LUNA DE LA OSSA- «ziurtasunik eza»
3. saria: Mario PEREDA BERGA- “Lainoa”

Herriko saria: Javier ALONSO VICENTE-  “A Little kiss”
Guztira 45 argazkilari eta 135 lan hartu dute parte.

Batis Goikoetxea Memoriala Argazki Rallyaren saridunak:

1.klasifikatua: Patxi Irazabal

2.klasifikatua: Iker Gutierrez

3.klasifikatua: Javier Lopez

Herriko lehena: Carlos Mediavilla

Gaztehen sailkapena:

  1. Klasifikatua: Ibon Huerta
  2. Klasifikatua: Urko Comontes
  3. Klasifikatua: Lander Huerta

Guztira 31 argazkilari hartu dute parte aurtengo rallyan.

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko

Bi lehiaketa hauen sari banaketa ekitaldia, urriaren 7an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan egingo da Kultur Etxean.

Sari banaketa aurretik, ikus-entzunezko baten bidez ezagutuko ditugu Argazki Rallyra aurkezturiko argazkiak eta sarituak izan diren lanak.

Legazpi Hiria lehiaketara aurkezturiko lanetatik, 50 aukeratu dira erakusketa osatzeko,

tartean sarituak, noski.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan

egongo da ikusgai urriaren 21era arte,

astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren

irekiko da Erakusketa.

  • Visto: 105
Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez, Legazpiko Udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  Lanbidetik

Urola Garaia Mankomunitatearen bitartez, Legazpiko Udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du Lanbidetik

Zeregin askotariko 3 peoi kontratatuko dira 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.

Legazpiko Udalak sei hilabeteko eta lanaldi osoko kontratazioa egingo du. Zehazki, zeregin askotariko hiru peoi kontratatuko dira. LANBIDEN izena emateko epea urriaren 5ean hasiko da eta urriaren 18an bukatuko da.

Kontratatutako pertsonek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egon behar dute kontratua hasi aurreko egunean, eta gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan behar dute peoi gisa. 

Ondorengo loturan kontratatzeko baldintzak jasota daude

Ikusi kontratazioaren oinarriak 

  • Visto: 191
Euskara ikastaroak Legazpiko Euskaltegi Publikoan

Euskara ikastaroak Legazpiko Euskaltegi Publikoan

Euskara ikastaroetan izena emateko epea luzatu egin du euskaltegiak. Ikastaroak goizez eta arratsaldez izango dira. Deitu edo idatzi mezua euskaltegira informazioa nahi izanez gero.

  • A1 maila (hasiera maila): Goizez eta arratsaldez
  • B1 maila (oinarrizko maila): Goizez eta arratsaldez
  • B2 maila: Goizez eta arratsaldez
  • C1 maila: Goizez eta arratsaldez

Izena emateko: 

formularioa bete

Edo telefonoz: 843 74 00 90             

Ikusi bideoa: Euskara guztiontzat - Matrikula zabalik 22/23

  • Visto: 76
Udazken Musikala: Urrian hiru kontzertu berezi izango dira Azaroan Musikaren aurrerapen

Udazken Musikala: Urrian hiru kontzertu berezi izango dira Azaroan Musikaren aurrerapen

Korrontzi folk taldea, Alsejo Errondaila (Castro Urdiales) eta Golden Appel Quartet

Bi urte latzen ondoren, herriko kultur elkarteak gogotsu ekin diote lanari, eta pasatutako ia erabateko lehorteak berdindu asmoz emanaldi bereziak antolatu eta eskainiko dituzte. Hala, eginiko proposamen berezi gehienak, musika arlokoak bederen, urrian gauzatuko dira, hala Azaroan izaten den Azaroan Musika zikloa aurreratu eta orduan gauzatuko direnekin batera Udazken Musikala proposatuz herritarrei.

Hona, urrian gauzatuko diren kontzertu bereziak:

  • 8, LARUNBATA: KOPLARIAK: Korrontzi taldea Korosti Dantza taldearekin. 19:30ean Urbeltz Pilotalekuan.
  • 15, LARUNBATA: Alsejo Errondaila (Castro Urdiales), Alaitasuna Errondailaren bidez. 19:00etan Latxartegi Aretoan.
  • 22, LARUNBATA: GOLDEN XEY: Golden Appel Quartet eta Legazpi Musika Banda. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan.

Eta urriko musika emanaldietan ezin ahaztu herriko txistularien hileko azken igandeetako emanaldia,

  • 30, IGANDEA: Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira. 9:00etatik aurrera.Itxaropen, D. Agirre, Aizkorri eta Bikuña Enea.

Aurrerantzean izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik, eta baita ohiko Azaroan Musika Zikloan guztion artean prestatuko dugun egitarau eta emanaldien berririk ere.

  • Visto: 86