Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera

ZINEA LATXARTEGI ARETOAN: Denboraldi hasiera

Urriaren 2an, 17:00etan haurrentzako saioa eta 19:00etan saio komertziala.

Igandean, urriak 2, “Zine Klub Legazpi Elkarteak” zine denboraldi berriari emango dio hasiera Latxartegi Aretoan.
Azken urteetan izan diren arau bereziak ezabaturik: edukiera mugak, distantzia soziala,…

ohiko baldintzetan egingo badira ere emanaldiak, zuhurtziaz jokatzea eskatzen da.

Hala ere gogora ekarri nahi dugu:

Latxartegi Aretoan jan eta edatea debekatuta egongo da.


Asteburuko zine karteldegian honako filma hauek eskainiko dira:

2, igandea: “Padre no hay más que uno”. Zuz.:Santiago Segura. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.

2, igandea: “Cinco lobitos”. Zuz.: Alauda Ruiz de Azúa. 19:00etan Latxartegi Aretoan.Saio komertziala.

Denboraldi berri honetan zine emanaldien prezioak mantendu egingo dira:

Haurren saioak: 4€

Zine-Klub eta saio komertzialak: 6€

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko

Hona urrirako prestatu den programazio osoa:

2, igandea: “Padre no hay más que uno”. Zuz.:Santiago Segura. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.

2, igandea: “Cinco lobitos”. Zuz.: Alauda Ruiz de Azúa. 19:00etan Latxartegi Aretoan.Saio komertziala.

7, ostirala: "La traición de Huda". Zuz.: Hany Abu-Assad. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa.

9, igandea:"Alcarrás". Zuz.: Carla Simón. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

16, igandea:"Tadeo Jones 3. La tabla esmeralda". Zuz.: Enrique Gato. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako saioa.

16, igandea:"El acusado". Zuz.: Yvan Attal. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Saio komertziala.

21, ostirala: “Los demás días". Zuz.: Carlos Agulló. DOKUMENTALA. 19:00etan Latxartegi Aretoan.Zine-Klub saioa.

23, igandea: “La vida padre". Zuz.: Joaquín Mazón. 19:00etan Latxartegi Aretoan.Saio komertziala.

30, igandea:"Los renglones torcidos de Dios". Zuz.:Oriol Paulo19:00etan Latxartegi Aretoan.Saio komertziala.

Ikusi programazioaren kartela

  • Visto: 28
Argazkiak ikusgai irudi galerian

Argazkiak ikusgai irudi galerian

Joan den ostiralean irailak  23, 2022 urteari dagozkion sariak banatu genituen eta sarituak honako hauek izan ziren:

 

SARIA

SARIDUNA

KIROL MEREZIMENDUAK

José Manuel Paternain

DENBORALDIKO KIROL MEREZIMENDUA

Markel Vesga

BOLONDRESA

Ana Maria Sastre

 

2022 KIROL SARIAK

  • Visto: 21
Erreka Eguna

Erreka Eguna

88 boluntariok 322 kg hondakin jaso dituzte ibaitik

Aurten, Erreka Egunaren hemezortzigarren edizioa antolatu dugu. Jarduera hori urtero antolatu dugu 2004az geroztik, 2020an izan ezik, urte horretan ez baitzen egin pandemiagatik.

Hemen 2022ko Erreka Eguneko datuak:

  • 88 legazpiarrek hartu zuten parte.
  • 322 kg hondakin bildu zituzten. Erreka Egunaren azken edizioetan jaso denaren erdia.

Kontuan izan behar da ere, 2021az geroztik, Legazpiko Udalak ibaia modu profesionalean garbitzen duela urtean bitan.

  • Aste honetan, bildutako hondakinak ikusgai egongo dira plazan. Gehienak plastikoak dira, baina badira ere hozkailuren bat, kableak, beira, eraikuntza-materiala, arropak eta abar.

Hemendik ESKERRAK eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta Haztegi ikastolari, Olazabal institutuari eta Domingo Agirre eskolari.  Baita aipamen berezia egin nahi diogu Katagorri elkarteari, urtero hamaiketako goxoa prestatzen laguntzen dutelako.

Erreka Eguna 2004an sortu zen. Eskolako Agenda 2030eko ikasleen proposamena izan zen, ibaiaren ekosistema zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Urte osoan zehar ere kontzientziatzeko baliagarria izatea espero dugu.

Datorren urtean ikusiko dugu elkar!

Ikusi argazkiak

  • Visto: 32
Urriko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Urriko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

https://www.legazpi.eus/bizi/agenda loturan Kultur egitaraua.

www.legazpi.eus/bizi/kultura/kzgunea loturan KZguneko planifikazioa.

Urriko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Urrian Legazpiko KZguneko begiralea arratsaldez egongo da 16:00-20:00etara.

Ikusi urriko kultur egitarau osoa

  • Visto: 97
Legazpiko ikasleek belaunaldi arteko Legaztipi Tapa ekimenean hartuko dute parte

Legazpiko ikasleek belaunaldi arteko Legaztipi Tapa ekimenean hartuko dute parte

Irailaren 29an, belaunaldi arteko Legaztipi Tapa ekimena aurkeztuko da Latxartegi Aretoan.

2014ko maiatzean, Udalak eta Osasun-zentroak Tipi Tapa ekimena jarri zuten martxan, hainbat elkarterekin batera. Ekimen horren helburua jarduera fisikoa elkarrekin egitea sustatzea da, ibilbide seguru eta lauak eginez eta zailtasunak dituzten pertsonei egokituta, eta era berean, belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko harremanak sustatzeko asmoarekin.

Harrezkero, ekimena aztertu eta ebaluatu da, eta oso balorazio positiboa egin da, bai jarduera osasungarri gisa, bai gizarte-harremanak indartzeko jarduera gisa.

2020ko otsailean, Legaztipi Tapa berezia egin zen;  izan ere, Legazpiko bi ikastetxetako ikasleek eta Iratzarri elkarteko hainbat kidek hartu zuten parte. Hala, belaunaldien arteko ikuspegitik handitu egin zen ekimen horretako parte hartzea.

2022-2023ko ikasturte osoan zehar, hiru ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte, modu jarraian.

Legaztipi Tapa ekimenaren asmoa parte hartzaileen taldea zabaltzen jarraitzea da. Hala, interesa duten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu, elkarte edo erakunderen batekoak iizan ala ez.

Horretarako, irailaren 29an, goizeko 10:00etan, belaunaldien arteko Legaztipi Tapa ekimenaren aurkezpen ofiziala egingo da Latxartegi aretoan.

Ostegunean, 10:00etan, Latxartegi aretora joatera animatzen zaituztegu, jarduera honen berri izan dezazuen.

HURBIL ZAITEZTE!!

  • Visto: 108