Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
KORRONTZI+KOROSTI dantza taldea urriaren 8an Legazpin

KORRONTZI+KOROSTI dantza taldea urriaren 8an Legazpin

Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Datorren urriaren 8an Korrontzi Folk taldearen kontzertua izango dugu Legazpiko Urbeltz pilotalekuan arratsaldeko 19:30etan Korosti dantza taldearen parte hartzearekin.

Sarrerak salgai,6€ren truke honako toki hauetan:

  • Gurrutxaga taberna,
  • Hizkuntza liburudenda,
  • Kukue taberna,
  • Laubideko estankoa,
  • Oilarra taberna eta
  • Oskarbi optikan.

4 urtetik beherakoak doan.

Egunean bertan ere hartu ahal izango dira sarrerak, Pilotalekuko sarreran bertan 8 €ren truke.

  • Visto: 98
Joxe Martin Etxeberria Kaleko XX. Pintura Lehiaketa. Bozkatu ezazu gehien gustatu zaizunaren alde

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XX. Pintura Lehiaketa. Bozkatu ezazu gehien gustatu zaizunaren alde

Irailaren 24an, larunbata, 14:00etatik 17:30etara Udaletxe aurrean.

Irailaren 24an jokatuko da aurtengoan Kaleko Pintura Lehiaketa.

4 sari emango dira, bat herritarren saria izango da.

Azken hau erabakitzeko, zure bozka behar dugu.

Egindako lanak Udaletxe aurrean jarriko dira ikusgai, 14:00etatik 17:30etara bitartean,

Eta bertan egongo da gehien gustatu zaizunaren alde bozka emateko behar duzun papera eta kutxatila. Herritarren bozka gehien jaso dituen lanak eramango du Herritarren saria.

Har ezazu parte zure bozka emanez!

  • Visto: 101
Erreka Eguna: ikusi zein taldetan zauden!

Erreka Eguna: ikusi zein taldetan zauden!

Parte-hartzaileak 9:30etan bilduko dira Euskal Herria Plazan

 

Datorren larunbatean, hilak 24, aurtengo Erreka Eguna izango da.

Parte hartuko duten pertsonei mesedez eskatu nahi diegu 9:30etan ager daitezela Euskal Herria plazan, garbiketa-lanak puntu-puntuan hasteko.

TALDEEN ZERRENDAK hemen ikus ditzakezu

100 legazpiarrek eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin,.. eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko.

Urola ibaia (Saturnino Telleria errotondatik Guriditegiraino) eta Mantxola eta Urtatza errekak garbitzeko 11 talde osatu ditugu.

Gainera, Nerabeen Zerbitzuko talde batek argazkiak eta bideoa aterako ditu ekitaldiaren berri emateko.

Zein taldetan zauden udal webgunean kontsultatu eta nola joango zaren antolatu.

Eta nola ez, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitera animatu nahi zaituztegu.

Eta gogoratu: euria egingo balu, bertaratu ere! Katiuskak jantzita dauzkagu! Euskadin bizi gara!

KONTUTAN HARTZEKOAK

  • Uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman!
  • Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!
  • Izena eman gabe gerturatzen bazara, guri jakinarazi behar diguzu Istripu-aseguruan sartzeko.
  • Erraz hartzeko moduan dagoen zaborra jaso behar da, arriskurik sortu gabe.
  • Hondakinak kolore desberdinetako bi poltsatan bereiziko dira:
    • Horia: plastikozko ontziak, tetrabrik ontziak  eta latak.
    • Grisa: bestelako hondakinak
  • Garbiketa-lanak 12:30etan emango ditugu bukatutzat.
  • Ondoren hamaiketakoa egongo da!
  • Eskuzorroak jaso eta garbitu egingo dira, hurrengo urteetan berriro erabiltzeko asmoz.
  • Visto: 173
Legazpiko Udalak 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio urriaren 19an

Legazpiko Udalak 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio urriaren 19an

Urtero , Nagusilaneko eta Buztintegiko kideen laguntzarekin antolatzen den  jarduera da.

Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio. Pandemia dela eta, azkenengo bi urteetan, ezin izan da egin, baina hainbeste arrakasta duen jarduera hau berreskuratuko da.

Datorren urriaren 19an azokan izango da honako programarekin:

  • 12:30etan, Parrokian meza egingo da.
  • 13:30etan, bazkaria izango da.eta bertan adin handiena dutenak omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, baita senar-emazteak, ere.

Dantzariek, ohorezko aurreskua eskeiniko diete, txistulariekin batera.

Oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.

  • 15:00etan, Alaitasuna Errondailak, kantu kantari saioa eskainiko  dute.

Bazkariaren prezioa 10€koa izango da.

Izen emateko epea, irailaren 26tik urriaren 7ra izango da,

Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan,

11:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.

  • Visto: 72
Irailaren 28an bukatzen da 2023ko aurrekontu partehartzaileen proposamenak aurkezteko epea

Irailaren 28an bukatzen da 2023ko aurrekontu partehartzaileen proposamenak aurkezteko epea

Pertsona bakoitzak gehienez 50.000 €ko kostua duten inbertsio-proposamenak aurkez ditzake.

Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz, 2023ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko 6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.

Horretarako, irailaren 28ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.

Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamenak aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.

Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.

Informazio gehiago

Egin zure proposamenak

  • Visto: 68