Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ikastaroen eskaintza zabala 2022-2023 ikasturtean

Ikastaroen eskaintza zabala 2022-2023 ikasturtean

Hainbat ikastarotarako izen-ematea hilabete honetan egin beharko da.

2022-2023 ikasturtean Legazpin eskainiko diren ikastaroen berri eman du Udalak. Herritarrek euren postontzian jasoko dute ikastaroen gaineko eskuliburua eta ikusgai egongo da herriko zerbitzu publikoetan ere.

Bertan jasotzen dira Udalak berak, herriko elkarteek udalaren eskariz edo/eta herriko elkarteek beren kabuz antolatu dituzten ikastaroak.

Guztira 21 entitate edo zerbitzuren eskaintzak jasotzen dira Gizarte, Euskara, Kultura, Hezkuntza eta Kirolaren arloetan, 72 ikastaro desberdinekin.

Hainbat ikastarotarako izen-ematea hilabete honetan egin beharko da; besteetarako berriz, plazak baldin badaude, urtean zehar egiteko aukera egongo da.

Eskuliburua ikusi

  • Visto: 87
Bikuña kiroldegian ate irekiak

Bikuña kiroldegian ate irekiak

Ikastaro desberdinen ezaugarriak erakusteko, Bikuña kiroldegian herritar orori zuzendutako ate irekiak antolatu dira.

Hala nola,

IKASTAROA

DATAK

ORDUA

GAZTE ZIKLO

Irailaren 19, 21, 26 eta 28

17:00 – 18:00

ENTRENAMENDU FUNTZIONALA

Irailaren 19, 21, 26 eta 28

18:00 – 19:00

CROSS TRAINING

Irailaren 20, 22, 27 eta 29

19:00 – 20:00

K-STRETCH

Irailaren 26, 27, 28 eta 29

09:00 – 20:00

PILATES

Irailaren 26 eta 28

10:00 eta 18:00

KIDS

Irailaren 19, 21, 26 eta 28

17:00 – 18:00

STRONG BY ZUNBA

Irailaren 27, 29 eta 30

15:00, 20:15 eta 18:15

Aurrez, Bikuña kiroldegiko harreran izena ematea ezinbestekoa izango da.

  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • Tfnoa: 943 731 243
  • Visto: 23
Urretxuko jaietan,  gaueko autobus zerbitzu berezia.

Urretxuko jaietan, gaueko autobus zerbitzu berezia.

Urretxuko festak direla eta,  gauez,  autobus zerbitzua egongo da Legazpi eta Zumarraga artean hurrengo ostiralean eta larunbatean, hau da, irailaren 16an eta 17an
Autobus bat aterako da orduro 23:30etik 5:30era Legazpitik eta 0:00etatik 6:00etara Zumarragatik.
Geralekuak Legazpiko Saturnino Telleria errotondan eta Zumarragako Geltokian izango dira.
 
Hauek dira ordutegiak:
 
 
 
  • Visto: 23
Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara ikasteko, euskarazko beste ikastaroetara joateko eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko

Maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zien aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:

1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Gogoan izan bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31a izango dela.

Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.

Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

Diru-laguntza deialdien oinarriak

Egoitza elektronikorako sarbidea

1. Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria

  • Visto: 151
Legaztipi – Tapa berriro martxan

Legaztipi – Tapa berriro martxan

Irailaren 15an izango da lehen Legaztipi Tapako irteera.

Oporraldiaren ondoren, Legaztipi Tapa jarduerari ekingo diogu berriro, eta udaletxeko plazan elkartuko gara, goizeko hamar eta erdietan.

Lerro hauetatik  jarduera honetan parte hartzera animatu nahi ditugu ostegunetako goizetan gozatzeko gogoa duten pertsona guztiak, paseo osasungarriak emanez, lagun berriak eginez eta elkarrekin hitz eginez.

Ostegunean, 10:30etan hurbil zaitezte udaletxeko plazan “oilarra” dagoen tokira.

  • Visto: 29