Ikasturte honetan Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan ikasteko asmoa baduzu, irailaren 1etik 16ra arte matrikulatu zaitezke. Horretarako, Itxaropen auzoko 10. zenbakian dagoen zentrora gerturatu baino lehen hitzordua adostu beharko duzu, Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean dagoen zentrora deituz, 943 72 40 67 telefonora (9.30etik 13.30era) edo e-posta honetara idatziz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH)
Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea
Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat)
Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
Hasierako ikasketak
Gaztelania atzerritarrentzat
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.
Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!
Visto: 102
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza prest du eta urrian martxan jarriko diren honako hauetarako izen ematea irailaren 12an irekiko da.
12tik 30era: ZERAMIKA HASTAPEN IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian izango den 30 ordutako ikastaroa, 16 urtetik gorakoentzat. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira 18:30etatik 20:30etara ordu kopurua osatu arte. 40€. Izen ematea Kultur Etxean. Xalinko Zermaika taldeak sustaturiko ikastaroa.
12tik 30era: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.
12tik 30era:PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.
12tik 30era:JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.
Baina ez dira ikastaro bakarrak izango. Hala Arkatza Elkarteak irailaren 7an abiatuko du Marrazketa eta Pintura eskolen ikasturtea eta oraindik tokia badagoenez, izen ematea zabalik mantenduko da tokiak osatu arte.
Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus web orrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.
Visto: 69
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz, 2023ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko 6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.
Horretarako, gaur irailaren 7an hasi eta irailaren 28ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.
Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamenak aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.
Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.
Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.
Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,
Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreak txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.
Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute. Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute biltzeko garaian bilduz gero.
Zein barazki aukeratu dugu abuzturako? lekak
Amerikako kontinentetik datoz lekak, eta Europan XVI. mendean hasi ziren kontsumitzen.
Lekak barazkitzat hartzen dira baina lehorrak direnean lekaletzat hartzen dira.
Fabazeoen familiako landare igokari baten fruitua da. Forma laua edo biribila du, luzea, berdea, eta barruan haziak ditu.
Urte osoan zehar aurki ditzakegu lekak merkatuan, negutegietan landatutako landare bat delako, baina sasoiko lekak udako hilabeteetakoak dira eta garai horretan kontsumitzea da gomendagarriena.
Heldutasun-mailaren arabera, lekei haritxo batzuk ateratzen zaizkie izkinetan, eta horiek kendu egin behar dira egosi aurretik.
Egokiak dira pisua kontrolatzeko dietetan kontsumitzeko, kaloria gutxi dutelako (31 Kcal 100 gramoko). Horrezaz gain, ura, mineralak eta zuntza dute, lipido-maila txikia eta ez dute kolesterol edo gantzik; beraz, eragin erregulatzailea eta antioxidatzailea dute.
A eta C bitamina ugari dute, baita zinka ere, eta, horiek guztiek egoera ezin hobean mantentzen dute gure sistema immunologikoa. Zuntz-eduki handiak heste-igarotzea erregularizatzen du, idorreriari aurre egiten dio eta asebeteta egoten laguntzen digu.
Memoriarako ere onak dira, B1 bitamina dutelako, eta K bitaminak hezurrak indartsu eta osasuntsu mantentzen laguntzen digu.
Potasio eta magnesio ugari edukitzeak hipertentsioa murrizten laguntzen du.
Azido foliko ugari ere badute, umekia garatzen laguntzen duena; beraz, oso elikagai egokia da haurdunaldian eta ondorengo edoskitzean.
Ez da gordinik jatea gomendatzen; izan ere, digerigaitzak izateaz gain, faseolina izeneko substantzia toxiko bat dute, egostean desagertzen dena.
Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, leka eta hegaluze entsaladaprestatzeko azalpenak aurkituko dituzue.