Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022ko diru-laguntzak

Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2022ko diru-laguntzak

Eskaerak egiteko epea: irailaren 15etik azaroaren 15 arte

Laugarren urtez jarraian argitaratu dira enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak.

Aurten 24.000 €-ko aurrekontua du guztira

Diru-laguntza Lerro hauek lagundu daitezke diruz:

a) Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egitea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Azterlana egiteko kostuaren % 90era arte. Gehienez:  1.500 €.

b)Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondorioz jarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten  belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Bideragarritasun-planaren kostuaren % 90era arte. Gehienez: 1.500 €.

c)Inbertsioak: lokala eraberritzea, altzariak, ekipamenduak…

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Inbertsio onargarriaren %30era arte. Gehienez: 1.200 €

Enpresa batek diru-laguntza lerro bat eska dezake, ez gehiago.

Diruz lagunduko dira 2022ko urtarrilaren 1etik  azaroaren 15erabitartean egindako gastuak.

Fakturak oraindik ez badituzu, aurrekontuak aurkeztuz egin dezakezu eskaera.

Ondoren fakturak eskatuko dizkizugu.

Onuradunek  baldintza hauek bete beharko dituzte:

a. Legazpin lantokiren bat izan behar dute.

b. Merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.

c. Azken 6 hilabeteetan, plantillan, 50 langile edo gutxiago eduki izana.

Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 15etik azaroaren 15era, 15:00etan.

Eskaerak aurkeztu ahala ebatziko dira, aurrekontua agortu arte (24.000 €).

Informazio gehigo:

  • 2022ko deialdia: GAO 2022-08-23
  • Oinarriak: GAO 2019-05-09
  • Zalantzak: Inma Hernandez,  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., T: 688 899 706
  • Visto: 91
"BIDEAK" dokumentalaren proiekzioa Aritz Ganboaren eskutik

"BIDEAK" dokumentalaren proiekzioa Aritz Ganboaren eskutik

Irailak 1 ostegunean, 19:00tan, kultur etxeko areto nagusian

Aritz Ganboa, Arruazuko artzaina etorriko da dokumentala aurkeztera  Xabier Unanue Zuzendariarekin batera.

Gazta bat soinean  daramala,  mendian zehar korri eginez, Arruazutik  Izabaraino eramango zueneko istorioa kontatuko digute.

Pirineoak zeharkatuz etapa bakar batean, bidean gertatuko den guztia dokumentalean ikusteko aukera izango dugu.

Ondoren solasalidi txiki bat egongo da.

https://www.bideakdokumentala.eus/

  • Visto: 93
Arantzazura Erromesaldia

Arantzazura Erromesaldia

Peregrinazioa eta meza itzuliko dira, baina ezin izango da ohiko herri bazkaririk egin

Dena prest dago irailaren 8an Arantzazura egingo den erromesaldia ospatzeko, pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren, baina ezin izango da ohiko bazkaria egin, santutegia oraindik itxita baitago.

Aurretik egin den bezala, erromesaldia Udanatik egitea erabakitzen dutenek Nafarroa kalea 18 autobus geltokitik (Saturnino Telleria biribilgunetik) aterako den autobusa hartu ahal izango dute goizeko 7: 30ean. Ez da beharrezkoa izango hamaiketakoa eramatea, Ama Birjinaren iturrian salda eta txorizoa egongo baitira.

12: 00etako mezara joatea erabakitzen dutenek Arantzazura joateko aukera izango dute. Autobusean 11: 00etan aterako dira Arantzazura, baita Nafarroa kaleko 18.ko autobus-geltokitik ere (Saturnino Telleria biribilgunea).

Aurten EZ da bazkari herrikoirik izango, Arantzazuko Santutegi hotelak itxita jarraitzen baitu.

Itzulerako autobusa 14: 00etan izango da.

Bi autobusetako edozeinetarako txartelak eskuratzeko, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatu beharko duzu abuztuaren 22tik aurrera.

  • Visto: 34
Agorreko Santikutzak: Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea, irailaren 1era arte.

Agorreko Santikutzak: Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea, irailaren 1era arte.

Zer prestatuko den erabakitzeko bilera: irailaren 1ean, 18:00etan Kultur Etxean.

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 8,9,10 eta 11n izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 10ean, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 38. edizioa.

Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete, eta izen ematea Irailaren 1a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.

Izen emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren 1ean, osteguna, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran

  • Visto: 153
GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA 2022

GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA 2022

Irailaren 4an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko da Legazpin

 

2019tik ezin izan dugu Artzain eguna jai giroan ospatu. Aurten bai, egitarau oparoa antolatu dugu: goizean zehar, Gipuzkoako Idiazabal Gazta lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, gaztagintza tailerra,  artzain txakur trebatze erakustaldia, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa, ardi okela lehiaketa, gazta dastaketa: herritarren saria, omenaldiak, artisauak, herri bazkaria eta arratsaldean Gipuzkoako  53. Artzain Txakur Txapelketa.

Geurea den ondare guzti hau, ezagutu, dastatu eta bizi nahi baduzu, zatoz igandean Gipuzkoako Artzain egunera!

  • Visto: 157