Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ikasgela urriaren 20an irekiko da, Itxaropen 11n. Eskaerak 17tik aurrera egin daitezke

Ikasgela urriaren 20an irekiko da, Itxaropen 11n. Eskaerak 17tik aurrera egin daitezke

Udalak ikasgelaren egoitza lekuz aldatu du, eta urriaren 20tik aurrera Itxaropen 11n kokatuko da, Helduen Hezkuntzak (EPA) jada erabiltzen ez duen gelan. Horrela, irtenbidea ematen zaio erabiltzaileen eskarietako bati, ikasteko isiltasuna behar izateari, inguru horretan trafikoa askoz ere txikiagoa baita.

Guztira 20 ikaspostu eskaintzen dira, eta zerbitzuaren funtzionamendua orain arteko berbera da. Ikasturte osoan erabil daiteke, uztailaren 10era arte: astegunetan, 8:00etatik 21:00etara; asteburuetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era. Sarbidea txartela baten bidez arautzen da, eta, gutxienez, bi hilean behin erabili behar da. Bestela, udalak itzultzeko eskatuko ahal izango du.

Zerbitzu hori udalerrian erroldatuta dauden eta irakaskuntza arautuak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak) egiten ari diren 18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute, edo oposizioak prestatzen ari direnek.

Eskaerak urriaren 17tik aurreraegin daitezke Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara) eta txartelak eskuragarri egongo diraurriaren 20tik aurrera Kultur etxeko harreran. Eskaerarekin batera, 2025-2026 ikasturteko matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da. Oposizioak prestatzen ari direnek akademiaren ziurtagiria edo izena eman duten oposizioaren agiria aurkeztu beharko dute.

Ikasgela zerbitzuaren hasiera

2016ko abenduan, azterketen garaian, Udalak ikasteko espazio bat -ikasgela- eskaintzea erabaki zuen Bikuña jauregian. Ekimenak oso harrera ona izan zuen, eta Musika Eskola lekuz aldatu eta Agirre-Etxeberrira eraman zenean, Saturnino Telleria kalean hutsik geratu zen espazioetako bat egokitu zen, urte osoan ikasgela eskaintzeko. Horrela, astegunetan eta asteburuetan erabili ahal izan da, 2020ko maiatzaren 24tik 2025eko uztailera.

  • Visto: 189
Zine-Klub saioa Latxartegi aretoan: “Sorda”. Urriak 24, ostirala, 19:00etan

Zine-Klub saioa Latxartegi aretoan: “Sorda”. Urriak 24, ostirala, 19:00etan

Legazpi Zine-Klub elkarteak Sorda filma eskainiko du, urriko bigarren saioa izango den honetan.

Sinopsia:

Angela emakume gorrak haur bat izango du Hectorrekin, bere bikote entzulearekin. Haurdunaldiak bere beldurrak azaleratzen ditu amatasunaren aurrean eta bere alabarekin komunikatzeko moduari buruz. Neskaren etorrerak krisia sortzen du bikotean, eta Angela alabaren hazkuntzari aurre egitera eramaten du, berarentzat egina ez dagoen mundu batean. Izen bereko 2021eko film laburrean oinarritutako film luzea. (FILMAFFINITY)

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Eva Libertad.

Gidoia: Eva Libertad

Aktoreak: Miriam Garlo, Alvaro Cervantes, Elena Irureta, Joaquin Notario

Musika: Arantzazu Calleja

Argazkia: Gina Ferrer

Generoa: Drama/Amatasuna. Desgaitasuna. Entzumen desgaitasuna.

Iraupena: 99m minutu

Urtea: 2025

IKUSI TRAILERRA:

  • Visto: 137
TEK Legazpiri esker, 200 familia eta negozio txikik baino gehiagok eguzki energia kontsumitzen dute jada

TEK Legazpiri esker, 200 familia eta negozio txikik baino gehiagok eguzki energia kontsumitzen dute jada

Eguzki energiak lekua irabazten jarraitzen du Legazpin. Dagoeneko, 200 familia eta denda txiki baino gehiago autokontsumoaz gozatzen ari dira TEK Legazpiri esker, eredu energetiko iraunkorrago eta hurbilago baterantz indarrez doan proiektu komunitario bati esker.

Proiektuaren lehen fasean, hiru instalazio fotovoltaiko jarri ziren martxan: Bikuña kiroldegian, CEIDAn eta Olamendi eskolan. Azken hori da baterien biltegia duen bakarra, bazkideek plaken aprobetxamendua handitu ahal izan dezaten.

TEK Legazpiren arrakastak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, % 98ko okupazioa lortuz. Auzotarren erantzuna ikusita, Zuzendaritza Batzordeak beste pauso bat ematea erabaki zuen urriaren 6an, beste bi kokapenetan ere bateriak jartzea. Batetik, CEIDAn, Brinkola eta Telleriarteko bizilagunekin hartutako konpromisoa betez, eta, bestetik, Bikuña kiroldegian, eguzki plaken 23 kWp gehigarria instalatuz.

Erabaki hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuaren laguntza ekonomikoari esker hartu ahal izan da. Izan ere, sail horrek 55.000 euroko laguntza eman du, instalazio guztietan energia biltegiratzeko ahalmena handitzeko.

TEK Legazpik barkamena eskatu nahi du martxan jartzean izandako atzerapenagatik, eragozpen tekniko batzuen eta, batez ere, banatzailearekin izandako arazo burokratikoen ondorioz. Datozen egunetan, CEIDAko eta Bikuña kiroldegiko plaza batzuek ere autokontsumorako sarbidea aktibatuko dute.

TEK Legazpi proiektu soziala da, eta eredu energetiko bidezkoago, garbiago eta parte-hartzaileago baterantz aldatzeko palanka izan nahi du. Helburua familia eta saltoki txikiei energia berriztagarria hurbiltzea da, tokiko lankidetzak etorkizun berdeagoa eta bidezkoagoa bultza dezakeela erakutsiz.

  • Visto: 219
“Aliziaren burutazio miresgarriak” aretoa, “Alizia herrialde miresgarrian” liburuan oinarritutako literatur aretoa ekarriko du Udal Liburutegiak Kultur Etxeko Areto Nagusira

“Aliziaren burutazio miresgarriak” aretoa, “Alizia herrialde miresgarrian” liburuan oinarritutako literatur aretoa ekarriko du Udal Liburutegiak Kultur Etxeko Areto Nagusira

1968an argitaratu zen "Alizia herrialde miresgarrian" Lewis Carrollen haur literaturako klasikoaren euskarazko lehendabiziko bertsioa. Aurten liburua argitaratu zen 160. urteurrena betetzen da. Ondoren, beste hainbat bertsio plazaratu dira euskaraz, azkena 2015ean Manu Lopez Gasenik itzulia, Pamiela argitaletxearen eskutik.

Lewis Carrollen Alizia neskatila errebeldea da, umore eta ironia franko erabiltzen dituena.

Jokoa da nagusi inolako asmo didaktikorik ez duen eleberrian. Abentura liburu bat da non fantasia eta zentzugabekeria konbinatzen diren hizkuntzarekin jolas eginez. Halaber, garai bakoitzaren moralak ezartzen dituen konbentzioen gaineko hausnarketa eragiten du. Ezaugarri horiek guztiak dira “Aliziaren burutazio miresgarriak” gure literatur aretoaren osagarriak.

Urriko hirugarren astean Legazpira etorriko da Olamendi Ikastetxeko eta Haztegi Ikastolako haurrekin saio gidatuak egiteko.

SAIO GIDATUAK

“Aliziaren burutazio miresgarriak” aretoan LH5 eta LH6 urte bitarteko taldeek (ikasgela bat) hartuko dute parte ordubete inguru irauten duten saioetan.

Dinamizatzaileak, sarrera gisa hainbat datu ematen dizkie liburuari buruz, autoreari buruz eta egingo den saioari buruz. Ondoren, aretoko gune desberdinetan “Alizia herrialde miresgarrian” liburuaren zenbait pasarteri lotutako jolasak egiten dituzte: Alizia amildegian behera doa, Alizia askari zoro batean dago edota Alizia kroket jokoa ikasten saiatzen ari da.

     Jokoaren bukaeran, aretoaren zuhaitz ondoan eseriko dira. Bertan, liburutegi txiki batean egongo dira Aliziaren ipuinari buruz egin diren argitalpen zoragarri ugari. Haurrek tarte bat pasa dezakete han liburuak ikusi eta aztertuz.  

HELBURUAK

•    “Alizia herrialde miresgarrian” liburu kanonikoa ezagutzera ematea.

•    Irakurtzeko zaletasuna sustatu.

•    Abenturaren ideiara hurbildu.

•    Umore linguistikoa landu.

•    Ahozko literaturaren erabilera sustatu.

•    Moralaren eta jendartean ezarrita ditugun arauen inguruko hausnarketa bideratu.

•    Arte heziketa sustatu: erakutsi diren liburu ilustratu ezberdinen (mundu mailako ilustratzailerik onenek ilustratu dute Alizia eta horien bilduma bat du aretoak) eta egin den eszenifikazioaren bidez.

•    Haur Literaturaren inguruko formazioa areagotu: Aliziaren inguruko zertzeladak eman, nazioartean istorio honi buruz egin diren hizkuntza ezberdinetako itzulpenak ikusi, baita euskarazkoak ere.

ARETOA

Galtzagorri elkarteak sortua da areto literario hau 2018an: Itziar Zubizarretak zuzendu eta sortu zituen areto berri honen saio gidatuak eta, aretoaren txokoak definitu ondoren, Aitziber Alonsok gauzatu zuen eszenifikazioa.

 
  • Visto: 242
Haurdunaldiko, Jaiotza-inguruko eta Jaioberritako Doluaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur eta udaletxea arrosaz eta urdinez argiztatuko da

Haurdunaldiko, Jaiotza-inguruko eta Jaioberritako Doluaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur eta udaletxea arrosaz eta urdinez argiztatuko da

Haurdunaldiko, Jaiotza-inguruko eta Jaioberritako Doluaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, urriak 15, eta horregatik udaletxea kolore arrosaz eta urdinez argiztatuko da.

Urriaren 15ean monumentu eta eraikin publikoak argiztatzea, haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan hil diren haurtxoengatiko doluaren sentsibilizazio-, ikusgarritasun- eta kontzientziazio-keinu bat da. Doluan dauden familiei laguntza eskaintzen dien Esku Hutsik bezalako elkarteek sustatutako keinua da.

Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan hildako haurtxoengatiko doluaren inguruan kontzientziatzea da proiektuaren helburua; haurtxo bat galtzeak zer esan nahi duen jakitea eta, eta estigma eta tabua murriztea, askotan familiak dolua isilik eta laguntza egokirik gabe bizitzera baitaude behartuta. Legazpik aurten “Zu” espacio memoriala inauguratu zuela gogorarazten da.

Udalak kontu horrekiko sentsibilitatea erakutsi nahi du, eta, horretarako, udaletxea kolore arrosaz eta urdinez argiztatuko du gaur.

Kartela

  • Visto: 140