Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Datorren ikasturtean euskara errefortzu-saioak eskainiko ditu udalak TTakun elkartearen bitartez eta horretarako hezitzaile bila gabiltza

Datorren ikasturtean euskara errefortzu-saioak eskainiko ditu udalak TTakun elkartearen bitartez eta horretarako hezitzaile bila gabiltza

Udalak, herriko bi ikastetxeekin elkarlanean, euskara errefortzu-saioak eskainiko ditu LH-ko ikasleentzat. Saio horiek urrian hasi eta maiatzera arte luzatuko dira eta doan izango dira. Eskolatik kanpo euskaraz aritzeko eskaintza indartzeko egitasmoa da, euskara gaitasunik ez duten ikasleentzat pentsatua.

Gero eta gehiago dira Euskal Herritik kanpo jaio eta Legazpira bizitzera etorritako herritarrak, eta, ondorioz, baita euskara ezagutzarik edo gaitasunik gabe iristen direnak, tartean, umeak eta gaztetxoak: “Ikastetxeetako errealitate soziologiko eta soziolinguistikoa aldatzen ari da, eta horrek esku-hartze eta egitasmo bereziak eskatzen ditu”.

Lasarte-Oriako Ttakun elkarteak diseinatuko eta eskainiko ditu saioak eta horiek gidatuko dituzten hezitzaileak Legazpikoak edo Goierrikoak izatea nahi du Udalak, garrantzitsua delako hezitzaileek ingurua ondo ezagutzea.

Saioak urritik maiatzera, arratsaldeko ordutegian (eskola-orduz kanpo) eskainiko dira eta hezitzaile izateko gutxienez bete beharreko baldintza euskararen C1 maila izatea da. Horretaz gain hainbat kontu hartuko dira aintzat: begirale/hezitzaile moduan esperientzia izatea, hezkuntza-arloko ikasketak izatea edo egiten egotea, adibidez.

Curriculumak helbide honetara bidali behar dira: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Curriculumak bidaltzeko azkeneko eguna: uztailak 18, ostirala.

  • Visto: 116
UZTAKALE. Mingo Balaguer eta Iker Piris kontzertuan, uztailaren 16an, asteazkena, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean

UZTAKALE. Mingo Balaguer eta Iker Piris kontzertuan, uztailaren 16an, asteazkena, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean

MINGO BALAGUER: 35 urte baino gehiago eszenatokien gainean eta 18 disko argitaratu ondoren, bere herrian ez ezik, haren mugetatik kanpo ere, blues abeslari eta harmonizista gisa izandako esperientzia bermatzen dute.
Musika-proiektu askotan parte hartzeaz gain, urte asko daramatza freelance musikari gisa lanean, nazioko eta nazioarteko blues musikari ospetsuenekin batera.

IKER PIRIS: Bakarka, bandarekin edo hirukote formatuan. Guztiak testuinguru egokiak dira Iker Pirisek bere musika-hizkuntza gogokoena, bluesa, hedatzeko eta modu bikainean garatzeko. Piris (Tolosa, Gipuzkoa, 1979) abeslari eta gitarrista aditua da, eta Iker Piris & his Dual Electras blues konboko liderra izateagatik da ezaguna.

Balaguer eta Piris, momentuko fusio interesgarri eta leherkorrenetako bat?

Eguraldi txarrarekin: Azoka.

Denontzat

  • Visto: 170
Izpien txokoaren txartelak itzuli eta zerbitzua baloratzeko galdetegia

Izpien txokoaren txartelak itzuli eta zerbitzua baloratzeko galdetegia

Agirre-Etxeberriko beheko solairuko areto nagusian dagoen Izpien txokoa uztailaren 6ra arte erabiltzeko aukera izan dute 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzen familiek. Herriko beste haur batzuekin jolasten eta elkarrekin bizitzen ikasteko lekua izan dute, haien sormena, garapena eta gozamena sustatuz.

Datorren ikasturtean Izpien txokoa erabili ahal izateko, sarbide-txartela egokitu egin behar zaie 0 eta 3 urte bitarteko erabiltzaileei. Hori dela eta, uztailaren 15a baino lehen itzuli egin beharko dira Kultur Etxeko harreran, 9:00etatik 14:00etara.

Bestalde, esperientzia berri honetan parte hartu duten familien iritzia jasotzen ari gara egun hauetan, eta datozen egunetan prestatuko dugu irailetik aurrera abian jarriko dugun eskaintza.

Izpien txokoa abenduaren 19an ireki zen, eta Pazko astean ezik, egunero irekita egon da 9:30etik 20:30era. Guztira 91 txartel banatu dira. Eskatzaile gehienak emakumeak badira ere (% 75), gizonek gero eta eskaera gehiago izapidetu dituzte (% 25). Familia gehienek 0-3 urteko seme-alaba bakarra (% 81) dute edo bi (% 19) .

Eskatzailearen ama-hizkuntzari dagokionez, 10etik 8k (% 81) euskara dute ama-hizkuntza, eta 10etik 2k (% 19) gaztelania edo beste hizkuntza batzuk. Jatorria kontuan hartuta, % 84 Euskadikoak dira, % 2 estatukoak eta % 14 beste herrialde batzuetakoak.

  • Visto: 84
Oporretan Ilintirekin. Irabazi abaniko bat!

Oporretan Ilintirekin. Irabazi abaniko bat!

Ilintiko saltokietan erosketa eginda, kanpainan parte hartzeko kartillak lortu ahal izango dira, eta hainbat establezimendutako 3 zigilu desberdinekin bete beharko dira. Kartilla 3 zigiluekin osatu ondoren, abaniko batekin trukatu ahal izango da porra kanpainan abanikoak izan zituzten saltokietan: ALKAIN, MAITIA, IBARGUTXI, LANBROA, LAGA eta XALOA.


  • Visto: 101
UZTAKALE. Agurea, urpekaria eta itsasoa kale antzerkia uztailaren 15ean, 19:00etan Euskal Herria plazan

UZTAKALE. Agurea, urpekaria eta itsasoa kale antzerkia uztailaren 15ean, 19:00etan Euskal Herria plazan

Hortzmuga teatroak “Agurea, urpekaria eta itsasoa” ikuskizuna eskainiko du datorren uztailaren 15ean 19:00etan hasita Euskal Herria plazan.

Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura, familia osoarentzat eta umorez josia. Bigarren aukerei, itsasorako hondakin-isurketei eta adingabeek sare sozialetan duten esposizio arriskutsuari buruzko istorioa da.

Funtsean, gizatiarragoak izateko ikuskizuna.

Denontzat- Familiarra. Euskaraz

Eguraldi txarrarekin Azokan.

  • Visto: 114