Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Uztaileko asmakizunaren erantzuna: piperrak

Uztaileko asmakizunaren erantzuna: piperrak

Hilabete honetan, kuskusez betetako piperren errezeta prestatzera gonbidatzen zaituztegu.

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreak  txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute. Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute biltzeko garaian bilduz gero.

Zein barazki aukeratu dugu uztailerako? piperrak

Mexikotik, Perutik eta Boliviatik etorritakoak dira piperrak. Gure herrialdean XVI. mendean hasi ziren landatzen, eta hemendik Europara zabaldu ziren geroago.

Piperra forma, tamaina eta kolore aldakorreko barazkia da. Barrutik hutsik dagoen fruitu bat da, Solanazeoen familiakoa eta, zehazki, Capsicum generokoa. Familia horretako beste espezie batzuk tomatea edo alberjiniak dira.

Piper gozoa berdea, horia, gorria eta morea edo beltza izan daiteke. Piper mina, oro har, berdea da, eta, horien artean, pikillo, Gernika edo Padron barietateak nabarmentzen dira.

Gernikako piperra fruitu txikia da, berdea, estua eta luzea, eta frijituta kontsumitzen da. Oraindik berdea eta samurra denean jasotzen da, eta heltzen uzten bazaio, azala loditu eta gorritu egiten da, piper txorizeroa egiteko.

Piperrak batez ere urez osatuta daude: 100 gramo piper bakoitzeko, 92 gramo ur. Oso kaloria eta proteina gutxi ematen dute, eta zuntz-iturri ona dira.

Bitamina nagusia C bitamina da, laranjak baino hiru aldiz C bitamina gehiago dute piperrek, eta A bitamina ere badute, ikusmenerako oso ona dena. Bitamina horiez gain mineral hauek ditu piperrak: potasioa, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa.

Burdina xurgatzen laguntzen dute, baita nerbio-sistemaren eta immunitate-sistemaren funtzionamenduan ere, eta arrisku kardiobaskularra murrizten dute, horretarako duten ahalmen antioxidatzaileari esker. Piper minek urdaileko ultzerak garatzea prebenitzen dute.

Piper minek kapsaizina dute eta horregatik pikatzen dute horrenbeste. Substantzia hori haziak eusten dituen mintzean eta hazietan bertan dago. Munduko piperrik minena Carolina Reaper da; tabaskoa baino mila aldiz gehiago pikatzen du eta horregatik sartu da Errekorren Guiness liburuan.

Piperbeltza eta piperra bi gauza oso desberdinak dira; piperbeltza zuhaitz baten fruitua da, eta piperra, berriz, landare baten fruitua. Kaloria-ekarpenean ere ez dago zerikusirik: 100 gramo piperbeltzek 280 kcal ematen dute eta 100 gramo piperrek 19 kcal.

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, kuskusez betetako piperrak prestatzeko azalpenak aurkituko dituzue.

Ikusi fitxa

  • Visto: 84
Dagoeneko kultura-bonu gaztea eska daiteke

Dagoeneko kultura-bonu gaztea eska daiteke

400 euroko zuzeneko laguntza, aurten 18 urte betetzen dituztenentzat

Kultura Ministerioak gazteentzako kultura-bonuak eskaintzen ditu eta aurten 18 urte betetzen dituzten gazteek kultura-bonu horiek eska dezakete joan den astelehenetik, uztailak 25. 400 €-ko zuzeneko laguntza da, kultura-produktuak eta kultura-jarduerak erosteko eta horietaz gozatzeko. 60 gazte legazpiar baino gehiago dira laguntza hori jaso dezaketenak.

Gazteentzako kultura-bonuak hiru atal ditu:

• 200 euro zuzeneko arteetarako, kultura-ondarerako eta ikus-entzunezkoetarako. Adibidez, arte eszenikoetarako sarrerak eta abonuak, zuzeneko musika, zinema, museoak, liburutegiak, erakusketak eta jaialdi eszenikoak, literarioak, musikalak edo ikus-entzunezkoak.

• 100 euro, euskarri fisikoan dauden kultura-produktuetarako. Adibidez, liburuak, aldizkariak, prentsa edo aldizkako beste argitalpen batzuk; bideojokoak, partiturak, diskoak, CDak, DVDak edo Blu-ray.

• 100 euro kontsumo digitalerako edo online. Adibidez, musika-plataformetarako, irakurketa- edo audioirakurketa-plataformetarako edo ikus-entzunezko plataformetarako harpidetzak eta alokairuak, audioliburuen erosketa, liburu digitalen erosketa (e-books), multimedia-fitxategiak deskargatzeko harpidetza (podcast), lineako bideojokoen harpidetzak, prentsarako, aldizkarietarako edo aldizkako beste argitalpen batzuetarako harpidetza digitalak.

Kultura-bonu gaztea eskuratzeko, Webgune honetara jo behar da

Eskaera tramitatu ahal izateko ezinbestekoa da ziurtagiri elektronikoa edo NANe izatea.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 15ean amaituko da.

  • Visto: 78
Junetorri Zerbitzua abuztuan

Junetorri Zerbitzua abuztuan

Abuztuko ordutegia.

Urtero bezala, abuztuan Junetorri Zerbitzuak, aldaketak izango ditu bere ordutegian.

Urtatzatik zerbitzua egongo da, goizez bakarrik eta ordutegi honetan,

9: 00etatik 13: 10era

  • Abuztuaren 1etik 5era
  • Eta abuztuaren 22tik 31ra

Irailaren 1ean ohiko zerbitzuari ekingo zaio berriro.

Abuztuaren 6tik 21era Junetorri zerbitzurik ez da egongo

Abuztuan 27 eta 28an, Brinkolako jaiak direla eta, ondorengo zerbitzua emango da:

Urtatzan

17:30

19:00

20:30

Brinkolan

18:15

19:45

21:15

  • Visto: 146
Udal Liburutegia abuztuan ere zure zerbitzura

Udal Liburutegia abuztuan ere zure zerbitzura

Kultur Etxeko gainerako zerbizuak abuztuan itxita.

Goizeko 10:00etatik 14:00etara irekita izango duzu Udal Liburutegia, Kultur Etxeko 2. Solairuan.

Gainera udaran ere irakurketaz goza dezazun, Biblioporrak Irakurketa gida kaleratu du, udarararako uzten diren “nobeloiak” ere eskura izango dituzu, mailegu epe luzeagoarekin eta beste hainbat ekimen ere abian dira.

Gainera,

Udako liburutegiaren ordutegiarekin ez bazara moldatzen, erabili Udaleko Harleku takillak

Berri hauek eta gehiago ikusteko:

Legazpiko Udal Liburutegiko blogean sartu

ADI: Kultur Etxeko gainerako zerbitzu guztiak itxita egongo dira Abuztuan.

  • Visto: 28
Primerako uda nerabeentzako zerbitzuan!

Primerako uda nerabeentzako zerbitzuan!

Irailaren 1ean hezitzaileak bueltan izango dira eta Gazte-txokoak 7an zabalduko ditu ateak!

Azken 2 urteotan bizi izandakoa alde batera utziz, aurten Legazpiko nerabeek primerako uda pasa dute, Nerabeentzako Zerbitzuaren baitan antolatu diren jardueretan.

Batetik, Olaberriako Kartingera, Igeldora eta hondartzara, Donostiako Escape Roomera eta Urbileko Kosta Jumpera joateko aukera izan dute. Bestetik, Gazte-txokoko lau paretatik kanpo, Nerabeentzako Zerbitzuaren eguna ospatu dute eta beste arratsalde batean, Brinkolako aisialdirako guneez gozatu dute. Gizarte sareetan ere oso aktibo egon dira eta lehiaketa batean ere parte hartu dute. Saridunak ogitartekoekin osatutako afaria izango du beste 5 lagunekin.

Nerabeen sormenari bidea emanez, kamisetak tindatu dituzte; eta Gabonetan eta Pazko astean amaitu gabe geratu ziren margoketa-lanetan ere aritu dira. Bitartean, udari ongi etorria emateko edo oporrak direla-eta agur esateko bazkariak ere egin dituzte.

Orain Nerabeentzako Zerbitzua oporretara doa eta irailean hezitzaileen taldea lanera itzuliko da. Irailaren 1ean eta 2an, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira Gizarte sareetan eta kalean; eta irailaren 7an eta 8an Gazte-txokoa zabalik egongo da ohiko ordutegian. Agorreko Santikutzak pasa eta gero, asteburuetan irekiko da berriro.

Oporrak ondo igaro eta bueltan Nerabeentzako Zerbitzuan izango gara 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku-hartzeko prest!

  • Visto: 126