Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
LEGAZPI HIRIA SARIA Estatu Mailako XXIII. Argazki Lehiaketa

LEGAZPI HIRIA SARIA Estatu Mailako XXIII. Argazki Lehiaketa

Onarpen epea luzatu egin da: azken eguna, 2022ko abuztuaren 31, 23: 59ak baino lehen.

www.ikatza.net  webgunean

Urtero bezala, oraingoan ere gure LEGAZPI HIRIA lehiaketarekin itzuli gara XXIII. edizioan. Aurtengo modalitatea LIBREA izango da eta bertan aurkezteko edozein argazki editatu, ukitu edo manipulatu daiteke, koloretan zein monokromoan.
Oinarriak irakurri eta izena eman gure webgunearen bidez egin dezakezue abuztuaren 31arte.
www.ikatza.net

Ikusi ihazko argaki irabazleak:

  • Modalitate LIBREA 

1.Saria- Diego Pedra Benzal- "Vecinos"

2.Saria- Santi Viladrich Pujol-"Tendresa"

3.Saria- Jose Ramón Luna de la Ossa-"Biosphere"

Herrikoa- Carlos Mediavilla Arandigoyen- "Danza sobre hielo"

  • Modalitate LIBREA BALDINTZATUA

1.Saria- Jose Angel Amuchastegi- "Bruma"

2.Saria- Iker Pardo Abalia- "Mouro"

3.Saria- Pablo Perez Herrero- "Surfista"

Herriko- Santiago Fernandez de Quincoces- "Bidea"

  • Visto: 84
Legazpiko Udalak euskaraldian izena eman du

Legazpiko Udalak euskaraldian izena eman du

Legazpiko  Udalak entitate modura hartuko du parte Euskaraldian, eta herriko gainerako entitateei ere luzatu nahi die horretarako gonbidapena.

Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Datorren azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, 15 egunez, eta hauxe aurtengo lema: “Hitzez ekiteko garaia”.

Helburu nagusia hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da eta aurtengo edizioan, aurrekoan bezalaxe, entitateek ere har dezakete parte, euskaraz lasai egiteko guneak -ariguneak-sortuz.

Gaurko Gobernu Batzordeak Legazpiko Udalak Euskaraldian entitate gisa parte hartuko duela erabaki du. Irailean, oporretatik bueltan, Udalak ARIGUNEAK identifikatuko ditu.

Legazpiko Udalak dei egin nahi die herriko enpresa, denda, taberna, elkarte eta talde guztiei aurtengo Euskaraldian parte hartzera anima daitezen, hartara, guztiok elkarrekin, euskararen erabileran eragiteko.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Entitateon izen-ematean laguntzeko asmoz, datozen egunetan eta irailetik aurrera, hainbat bisita egingo dira herriko establezimenduetara. Edozein zalantza edo argibide:

  • Goizargi Oruesagasti Otaño

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  
Tel.: 943 363 040 | luzp.: 509

Mugikorra: 610 48 94 50

  • Tasio Arrizabalaga Azpiroz

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Tel.: 943 363 040 | luzp.: 501

Mugikorra: 610 48 94 07

  • Visto: 123
UZTAKALE 2022-  Uztailak 19-22. Azken ekitaldiak

UZTAKALE 2022- Uztailak 19-22. Azken ekitaldiak

Uztailak 19-22. Azken ekitaldiak.

Egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun

https://www.legazpi.eus/bizi/agenda

19, asteartea

KALE IKUSKIZUNA: “Zirkus”. Malas Compañías taldea.

19:00.Euskal Herria plaza. Eguraldi txarrarekin Azokan.

Denontzat- Familiarra. Euskaraz

20, asteazkena. ADI- TOKIA ALDATUTA

KALE ANTZERKIA: “Akabo”. Barsanti teatroa.

19:00. Laubide kalea.

14 urtetik gorakoentzat- Gazte eta helduak. Euskaraz

21, osteguna

Musika: “Arima du”.Arima Soul taldea.

19:00. Agirre Etxeberri parkea. Eguraldi txarrarekin Azokan.

22, ostirala

Ikus-entzunezkoa IV:“Bidaiak” Ikatza Argazkilari Elkartea.

22:30. Azoka.

           

Kulturak on dagizuela guztioi.

  • Visto: 78
Alkateak EHUko udako ikastaroetan parte hartu du, EUDELen izenean

Alkateak EHUko udako ikastaroetan parte hartu du, EUDELen izenean

Udako ikastaroa: “Agenda 2030, kontratu sozial berri bat”

Alkatea EUDELeko Batzorde Eragileko kidea da, eta haren ordezkari gisa hartu du parte “Agenda 2030, kontratu social berri bat” udako ikastaroko erakundeen mahaian. Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak antolatu du ikastaroa eta Miramar jauregian gauzatu da.

EUDELez gain, honako hauek hartu dute parte mahai instituzionalean: Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetarako sailburuorde Jone Berriozabalek, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko zuzendari nagusi Sebas Zurutuzak, Arabako Foru Aldundiko GJH Arabako Aliantzako arduradun Lexuri Ugartek eta Bizkaiko Diputatu Nagusiaren Kabineteko Koordinazioko zuzendari nagusi Maitane Leizaolak.

Koldobike Olabidek arlo horretan alkateen lana nola antolatzen den azaldu du, EUDELen Batzorde Eragilearen, lidergo-batzorde baten eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak bultzatutako Eragile Anitzeko Foroari lotutako hainbat lantalderen bidez.

Era berean, EUDELek 2030 Agendarekin duen konpromiso sendoa nabarmendu du. Proiektu estrategiko horretan, hainbat biztanleria-tamainatako eta sentsibilitate politikotako udalek parte hartzen eta laguntzen dute.

Euskal Erakundeak bat datoz Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) “politika publikoak hobetzeko hizkuntza komuna” dela esatean, eta emaitzak eta eraginak neurtzeko adierazleak izateko beharra adierazi dute.

Udalek Euskadiko 2030 Agendari egin beharreko ekarpena toki-sustapeneko 15 proiektutan definitu da, Euskadiko 2030 Agendaren proiektu enblematikoekin lerrokatuta, honako eremu hauetan: gizarteratzea, berdintasuna, ingurumen-jasangarritasuna, enplegua eta tokiko garapena, garapenerako lankidetza edo gobernantza ona.

Eudelen albistea ikus daiteke hemen eta bertan laburbiltzen da alkatearen azalpenaren edukia.

  • Visto: 94
Agorreko Santikutzak: Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea

Agorreko Santikutzak: Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea

Izen ematea irailaren 1a baino lehen Udaletxean.

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 8,9,10 eta 11n izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 10ean, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 38. edizioa.

Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete, eta izen ematea Irailaren 1a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.

Izen emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren 1ean, osteguna, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran

  • Visto: 25