Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Asteazkenean Oñatiko musika eskolako eskusoinu taldearen entzunaldia

Asteazkenean Oñatiko musika eskolako eskusoinu taldearen entzunaldia

Latxartegi aretoan 19.30ean

Uztakale programaren barruan, asteazkenean, ekainaren 29an, 19.30ean lehen musika emanaldia izango dugu, Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskolako eskusoinu taldearen eskutik.

Euria iragarrita dagoenez, entzunaldia Latxartegi aretoan izango da.

  • Visto: 96
Autokontsumorako hegazti biziak dituzten pertsonek nahitaez eman behar dute alta abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean

Autokontsumorako hegazti biziak dituzten pertsonek nahitaez eman behar dute alta abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean

Autokontsumorako hegazti biziak dituzten pertsonek nahitaez eman behar dute alta abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean

Foru Aldundiak, Legazpiko udalaren bitartez, honakoa jakinazten du: Hegazti biziak dituzten pertsonek nahitaez eman behar dute alta abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637/2021 Errege Dekretuaren 16.5 artikuluan ezarritakoaren arabera; baita ere autokontsumorako hegaztiak dituztenak ere. Izapide hori errazteko eta hegazti-gripearen balizko fokuak kontrolatzeko informazio egokia izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak izapide hori bitarteko elektronikoen bidez egiteko aukera ematen du edo  Ordizian dagen Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan

Edozein zalantza izanez gero, Ordiziko OCAren kontaktua:

  • Tel. 943415100 (08.30etatik-14.00etara)
  • emaila: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • Visto: 101
Errekak babesteko sareak jarri dira herriko hainbat eremutan

Errekak babesteko sareak jarri dira herriko hainbat eremutan

Urola ibaira eta haren ibaiadarretara isurtzen diren hondakinak itsasora irits daitezkeela jakinda, iaz, Legazpiko ibaien ibilguetako barandetan sare metalikoak jartzen hasi zen Udala, haizeak plastikoak eta hondakinak ibaira eraman ez ditzan.

2022an, babes-sareak jarri dira honako eremuetan:

  • Olaberriako zubian
  • Bikuñako zubian
  • Olaberriako industrialdean
  • Bikuña kaleko errotondan
  • Domingo Agirre plazan
  • Urtatza auzoan
  • Urola industrialdeko aparkalekuan
  • Ormakio kaleko zubian
  • Saturnino Telleria kaleko errotondan

Guztira, 571 metro linealeko azalera babestu da.

Lan horiek ‘Herreria Mitxel’ enpresak egin ditu, 12.781,84 euroko kostuarekin (BEZa barne).

  • Visto: 74
E28, LGTBIQ+ pertsonen askapenaren nazioarteko eguna

E28, LGTBIQ+ pertsonen askapenaren nazioarteko eguna

53 urte igaro dira New Yorken, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean, istilu bortitzak bizi izan zirenetik, Greenwich Village-ko Stonewall Inn tabernan poliziek egin zuten sarekada baten aurka protestatzeko manifestazioa egin ondoren. Istilu horiek lehen aldiz gertatu ziren Ameriketako Estatu Batuetako historian, egun horretan LGBTIQ+ komunitatea lehen aldiz altxatu baitzen taldeko pertsonak jazartzen zituen sistema baten aurka borrokatzeko.

Gizarte Ekintza, Gazteria eta Hezkuntzako udal-zerbitzuak Garagunerekin harremanetan jarri ziren eta E28 errebindikatzeko jardueraren bat antolatzeko laguntza eskatu zioten. Garagune Haztegi ikastolarekin inklusioari buruzko proiektu bat lantzen ari zenez, laguntza eskatu zion hari ere, eta nerabeentzako zerbitzuko gazteak ere batu zaizkie.

Horrela:

·    Bandera batzuk egin dituzte, ostadarraren koloreekin eta honako leloarekin: “Legazpin, SEXU ASKAPENAREN ALDE!”. Ondoren, bandera horiek bost udal eraikinetan jarriko dira: udaleko balkoi nagusian, kiroldegian, Kultur Etxen, Gizarte-zentroan eta Euskaltegian.

·    Eraikin horietan ostadarraren koloreekin egindako eskumuturrekoak eskainiko dira, eta DJaren saioan ere banatuko dira.

Udalak, bestalde, eta legazpiar guztiak sentsibilizatzeko eta sexu-aniztasuna aldarrikatzeko xedearekin, ekainaren 28an, LGTBIQ+ pertsonen askapenerako nazioarteko egunean, disko-festa bat antolatu du Josu Rodriguez DJarekin, 21:30etik 23:00etara, Latxartegi parkean. Lerro hauetatik parte hartzera animatzen zaituztegu, LGTBIQ+ kolektiboari babesa eskainiz, eta, bizikidetza, errespetua, aniztasuna eta giza eskubideak sustatuz.

HURBIL ZAITEZTE!!

  • Visto: 98
Irakurketa taldeen saioak ekainean

Irakurketa taldeen saioak ekainean

29, asteazkena:Literatura Kluba gazteleraz. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: “El encaje roto” Emilia Pardo Bazán

30, osteguna:Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean Udal Liburutegian.Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua: “Ohian hitzean mundua” Úrsula K. Le Guin

Ikasturteko azken saioak izango dira.

 
  • Visto: 70