Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Armen alardea ekainaren 23an, 18:30ean abiatuko da Laubide kaletik

Armen alardea ekainaren 23an, 18:30ean abiatuko da Laubide kaletik

Parte hartzaileentzat hitzorduak: 18:00etan txilibitero eta txistulariak eta 18:15ean eskopetero eta laguntzaileak Maiatza taberna parean.

85 lagunez osaturiko taldeak zeharkatuko ditu Herriko kaleak datorren ekainaren 23an, 18:30etatik aurrera, ohiko ibilbidearen ondoren, Euskal Herria plazan amaituko den Armen Alardea osatuz.

  • Visto: 84
Kaleko ikuskizuna ekainaren 23an 18:00etan

Kaleko ikuskizuna ekainaren 23an 18:00etan

Kalea gure etxea bezala zaintzen dugu?

TTAK LEGAZPI GARBI kanpainaren barruan, ekainaren 23an, osteguna, 18:00etatik 20:00etara ikuskizun bat izango da Kale Nagusian.

Gure etxea zaindu eta garbi mantentzen dugu, baina zergatik ez dugu gauza bera egiten gure  herriko kale, plaza eta parkeekin?

Txaloka antzerki taldearen eskutik, era ludikoan, hausnarketa horri ekingo diogu.

TTAK  LEGAZPI  GARBI kanpainak  Legazpi garbiago bat lortu nahi du, legazpiarron inplikazioarekin.

Horretarako  azkenengo hilabetean bi ekintza jarri dira abian:

  • Gozoki dendetan, pipa-azalak jasotzeko kartoizko ontzi bat banatzen dute. Ontzi horretan jasotako pipa-azalak goxoki denda bakoitzean dagoen zilindroan bota behar dira zozketa batean sartzeko.  Denera  36  “Snack-Bowl”  zozkatu dira.
  • Aldi berean herriko 5 gune garbitu gabe utzi ditugu 12 egunetan, eta ondoren jasotako hondakinak Legazpiko 7 farolatan zintzilikatuko ditugu, herritarren hausnarketa  bultzatzeko.  Argazkiak ere atera ditugu arreta erakartzeko. Hauek dira guneak: Latxartegi parkea, Kultur Etxeren ingurua,  Nafarroa 18, Agirre Etxeberriko parkea eta  Laubide kalea.

Datorren osteguneko kale ikuskizunak gai honetaz hausnarketa egiten lagunduko digu,  legazpiar guztion inplikazioa behar da eta. 

Hurbildu eta gozatu!

  • Visto: 70
Jaietarako txosnarako eskaera egiteko epea zabaldu da

Jaietarako txosnarako eskaera egiteko epea zabaldu da

Eskaera egiteko azken eguna, uztailaren 1a izango da.

Irailak 8tik 11ra, santikutz jaietan jarriko den txosnaren eskaera, egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko da

HAUEK DIRA BALDINTZA OROKORRAK:

1.- Azken urtetan Legazpin ekintzak antolatu eta egin dituzten herriko elkarte edo taldeak bakarrik eskatu dezakete txosna ustiatzea. Ez da onartuko eskaera pertsonalik, ezta alderdi politikoek egindakorik ere.Gehienez 2 esleipendun izango dira. 2 eskari baino gehiago egonez gero, lehentasuna izango dute  −maiatzeko jaietan− esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira gainerakoak.

Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera dago beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.

2.- Udalaren kontura izango da karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak eskatzailearen kontura izango dira: barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak.

   - Karpa eliza atzealdean jarriko da, parkearen ondoan. 10x25x3 metro izango ditu, eta barruan ekitaldiak antolatzeko oholtza jarriko du Udalak.

   - Barruan antolatzen diren musika-emanaldi edo ekintzak, beranduenez, goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira.

3.- Karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da irailak 7 arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, irailak 14 arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.

4.- Txosna irailak 8an ireki daiteke, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta irailak 11n itxiko da, beranduenez, arratsaldeko 21:00etan.

5.- Ordutegia

     - Ireki: Eguerdiko 12:00etatik aurrera.

     - Itxi: Goizaldeko 05:00etan. Ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du.6:00etan argindarra kenduko da.

6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du bere ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko ezarritako baldintzen arabera. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.

7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko dira. Txosnaren barruko garbiketa esleipendunak egingo du.

8.- Hondakinak jasotzeko ontzi egokiak erabili beharko dira. Hondakinak ezingo dira pilatu eta ontziak betetzen direnean hustu egingo dira. Txosnaren kanpoaldean hondakinak biltzeko ontziak jarriko dira.

9.- Udalerrian euskararen erabilera sustatzeko Udalak onartu dituen irizpideak kontuan hartu beharko dira, beraz, euskararen erabilera lehentasunezkoa izango da ahozko zein idatzizko harremanetan. Gainera, euskarazko musika jartzea sustatuko da. Agerian jartzeko ohar, kartel eta horrelakoak euskaraz idatziko dira edo, bestela, elebitan. Hala ere, elebitan idaztekotan, euskarazko testua nabarmenduko da.

10.- Txosna gunean ez da kartel sexistarik onartuko.

11.- 18 urtez beherakoei ez zaie edari alkoholdunik zerbitzatuko.

12.- Araudi hau betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta ezingo da beste esleipen batean parte hartu bi urtez.

 

eskaera UDAL EGOITZA ELEKTRONIKOAN egin behar da:

TXOSNA USTIATZEKO BAIMEN ESKAERA

  • Visto: 26
San Joanak Legazpin

San Joanak Legazpin

San Joan bezperan Armen Alardea eta San Joan sua eta San Joan egunez Alaitasuna errondailaren emanaldia.

Urteko egunik berezienetakoak gainean ditugu,

eta ohiko ekitaldiek ez dute hutsik egingo aurtengoan ere.

  • Ekainaren 23an, osteguna, San Joan bezpera

18:30: Armen Alardea abiatuko da Laubide kaletik.

22:30: San Joan sua piztuko da dantza eta musika lagun. Ondoren Erromeria.

Lehen ekitaldia, hala ere ekainaren 22an, larunbatarekin egingo da.

Alaitasuna Errondailak, Santikutz abesbatzako kideen laguntzaz,

gaueko 22:30ean ekingo dio San Joan errondari.

  • Ekainaren 24an, San Joan eguna,

22:30: San Joan erronda Alaitasuna Errondailarekin. Santikutz Abesbatzako kideen laguntza izango dute gainera.

Eta ekainaren 24 eta 25ean ospatuko dituzte Telleriarten San Joan jaiak.

  • Visto: 90