Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Sustraiak dantza taldeko dantzari txikien jaialdia

Sustraiak dantza taldeko dantzari txikien jaialdia

Ekainaren 17an, ostirala, 19:00etan, Laubide kalean.

Ikasturte amaierarekin etorri ohi dira urtean zehar egindako lana erakusteko jaialdiak.

Eta horixe da hain zuzen ere Sustraiak dantza taldeko dantzari txikiek prestatu duten jaialdian erakutsiko digutena.  

  • Visto: 20
Legazpi Musika Bandaren emanaldiak ekainaren 19an

Legazpi Musika Bandaren emanaldiak ekainaren 19an

11:00etan Kalejira erdigunean eta 19:00etan Kontzertua Latxartegi Aretoan.

Korpus igande bete betea izango du Legazpi Musika Bandak, herritar guztion gozagarri.

  • 11:00etan kalejira eskainiko du erdiguneko kaleetan. Ondoren Korpus prozesioan parte hartuko dute.
  • 19:00etan Kontzertua eskainiko dute Latxartegi Aretoan, Ilintxaren omenez, bere urteurrenean.

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 18:30etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

Hona Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

1.- En er mundo.......................j. fernandez- j. Quintero

           Pasodoble flamenco

2.- La Forza del destino......... G. Verdi

          Operako Sinfonia

3 - Chariots of fire...................Vangelis

           Pelikulako Doinua

4 - Gonna fly now....................Arr. R. W. Lowden

           Pelikula Doinua

5 - ILINTXA...............................Ereserkia

           Abeslari: Ane Beloki Lopez

Ikusi kartela

  • Visto: 61
Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira

Urola ibaia eta Urtatzako erreka garbitu dira

Eulen enpresak 374 kilo hondakin bildu ditu

Duela bi urte hasitako dinamikarekin jarraituz, Udalak Eulen enpresa kontratatu du Urola ibaiko hondakinak garbitzeko. Garbiketa-lan hori Guriditegi auzoan hasi eta Urola kaleko industrialdea bukatzen den tartera arte egin da. Urtatza erreka ere garbitu da. Lan horien kostua 6.655,00 €-koa izan da.

Kontratatutako enpresak emandako informazioaren arabera, Urtatza errekaren tartean 74 kilo hondakin bildu dira eta Urola ibaian 300 kilo.

Urola kaleko industrialdean eta Bikuñatik Motxorrora doan bidean errekara ematen duen tartean saretak jarri ziren eta horrek asko murriztu du ibaira eroritako hondakin-kopurua; hala ere, oraindik badaude zenbait puntu beltz:

  • Urtatzako baratzak eta Laubiden lurperatu aurreko metroak.
  • Industrialdean ibaiaren ondoko aparkalekua, non hamaiketako hondarrak pilatzen diren.
  • Tren-geltokirako bidean dagoen zubiaren eremua.
  • Elorregitik Brinkolara arteko tartea.
  • Brinkolako zubira iritsi baino ehun metro lehenago eta zubiaren azpiaaldea. Tarte horretan bildu da hondakin kopuru handiena.

Guztira 374 kilo hondakin jaso dira, eta Sasieta mankomunitateko garbigunera eraman dira

  • Visto: 64
Uda garaia bikuña kiroldegian

Uda garaia bikuña kiroldegian

2022ko ekainaren 13an zabalduko da Bikuña kiroldegiko solariuma.

Ekainaren 13an hasita eta irailaren 11arte Bikuña kiroldegiko solariuma irekita egongo da. Igerilekuen ordutegia berriz, uda partean behean azaltzen dena izango da.

Ikusi igerilekuen ordutegia 2022

 

  • Visto: 29
Udal liburutegia arratsaldez itxita ekainaren 13tik abuztuaren 31ra

Udal liburutegia arratsaldez itxita ekainaren 13tik abuztuaren 31ra

Udako ordutegia izango du epe horretan, goizez 10:00etatik 14:00etara.

Ekainaren 13tik hasita eta irailerarte, goizeko ordutegia izango du Legazpiko Udal Liburutegiak. Arratsaldez itxita egongo da.

Hori horrela, oporraldirako liburuak eraman nahi izanez gero, gaurtik aurrera aukera dago. Hartu liburuak orain eta bueltatu irailean. Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez oporretarako, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.

Edozein argibiderako galdetu liburutegian:

  • T. 943737186
  • WhatsApp 639851172
  • Visto: 70