Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Herri Jaiak lan taldearen bilera ekainaren 9an

Herri Jaiak lan taldearen bilera ekainaren 9an

Agorreko Santikutzak jaietako ekintza egitaraua antolatzen hasiko gara.

Ekainaren 9an, osteguna,

18:30ean Kultur Etxeko ikastaro gelan

elkartuko gara Agorreko Santikutz jaien

ekitaldi egitaraua prestatzen hasteko.

Aurtengoan jaiak irailaren 8 arratsaldean hasi eta irailaren 11n amaituko dira.

Irailaren 18a Gorostiaga eguna izango da.

Bilera irekia da, zure proposamenak ezagutu nahi ditugu.

  • Visto: 65
Udalak ezohiko Lan-Eskaintza Publikoa bat onartu du egiturazko 3 lanpostu finkatzeko

Udalak ezohiko Lan-Eskaintza Publikoa bat onartu du egiturazko 3 lanpostu finkatzeko

Eskaintzaren helburua egiturazko plazen  behin-behinekotasuna %8ra murriztea da

Udalak ezohiko lan-eskaintza publiko bat argitaratu du Gipuzkoako aldizkari ofizialean, behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa betetzeko.

Lege horrek honakoa jaso zuen: udalek, aldundiek eta eskualdeetako gobernuek 2022ko ekainaren 1a baino lehen argitaratu behar zutela ezohiko lan-eskaintza publikoa, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna minimizatze aldera.

Lan-eskaintza publiko horretan jasotako 3 plazak merezimenduen araberako lehiaketa-sistemaren bidez beteko dira. Deialdiaren oinarriak 2022. urtea amaitu baino lehen argitaratuko dira.

  • Visto: 109
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Beroaren 2022ko Plana

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Beroaren 2022ko Plana

Plana ekainaren 1etik irailaren 15era arte egongo da indarrean

Bero-planaren helburua gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina murriztea da

Likidoen kontsumoa:

  • Edan ura etengabe eta egun osoan, baita egarririk gabe ere, izerdiagatik galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu.
  • Saiatu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez edaten. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.

Elikagaien kontsumoa:

  • Jan entsalada, barazki eta fruta gehiago, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko.
  • Saiatu gantz edo koipe askoko janariak ez jaten eta otordu oparoak ez egiten, berora egokitzea zailtzen baitute.

Etxean:

  • Itxi leihoak eta jaitsi pertsianak, eguzkiak jotzen badu. Baliatu bero gutxieneko uneak etxea aireztatu eta freskatzeko.
  • Saiatu zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen. Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere.

Kalean:

  • Eguzkitan egotea saihestu eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan
  • Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua.

Fotobabeserako informazio gehiago

  • Saiatu izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egiten, bero handieneko orduetan.
  • Eguzkitan lan egin beste erremediorik ez baduzu, estali burua txapelen batekin, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edan, 2-4 edalontzi ur orduero.

Zaindu pertsona ahulak:

  • Arreta berezia jarri ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan.
  • EZ DU geratu behar inork SEKULA aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
  • Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, egunean behin, gutxienez, bisitatzea komeni da.
  • Kontsulta ezazu osasun arloko langileekin, ordubetetik gora irauten duen eta tenperatura altuekin lotuta dagoen sintomaren bat baduzu (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…)

Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora.

Beroaren 2022 Plana, informazio gehiago 

  • Visto: 79
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka 

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 27
Maiatzeko asmakizunaren erantzuna: ilarrak/baba freskoak

Maiatzeko asmakizunaren erantzuna: ilarrak/baba freskoak

Hilabete honetan, Ilar-krema prestatzera gonbidatzen zaituztegu

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreak  txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute. Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute biltzeko garaian bilduz gero.

Zein lekale aukeratu dugu apirilerako? Ilarrak eta baba freskoak

Ilarrak eta babak barazkiak direla uste den arren, lekaleak dira, txitxirioak edo babarrunak bezalaxe.

Ilarra landare igokaria da, 2 metroko garaiera iritsi daiteke, sasitza adarkatuak eta lore zuri edo moreak ditu, eta leka bakoitzean 7-9 hazi egon ohi dira.

Espainiako Nutrizio Fundazioaren arabera, ilarren anoa batek:

  • Arrautza osoa adina proteina du, nahiz eta kalitate txikiagokoa izan.
  • Gramo bat koipe baino gutxiago du
  • Ez du kolesterolarik
  • Fosforoa edo potasioa bezalako mineralen iturria da
  • C bitamina ematen du, nahiz eta horren zati bat egostean galtzen den; halaber, haurdunaldian oso garrantzitsuak diren folatoak ematen ditu.

Ilarra Ekialde Ertaineko eta Asia Erdiko elikagai bat da, eta duela milaka urtetik landatzen da.

Babak ere landare igokariak dira, 75 cm inguruko altuerakoak, eta lore zuriak dituzte, erdian orban beltz bat dutela. Leka edo zorro bakoitzean 2-9 hazi egon daitezke.

Babek nitrogenoa finkatzen dute lurzoruan, eta, beraz, lurzoruak indartzeko erabiltzen dira.

Baba freskoek proteinak eta karbono-hidratoak ematen dituzte, eta haien larruazala zuntz-iturri da; horregatik, larruazalarekin jatea komeni da. Baba freskoek lehorrek baino kaloria gutxiago dituzte. C bitamina eta folatoak ere badituzte, eta burdina eta potasio ugari. Indize gluzemiko gutxikoak direnez, gomendagarriak dira odoleko azukre-mailak zaindu nahi direnean.

Babak gizateriaren elikagai zaharrenetako bat dira, izan ere, Aro Neolitikoan (6.000 urte K.a.) jadanik landatzen zirela egiaztatu da.

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta, bertan, hilabete honetako errezeta berezia prestatzeko azalpenak: ilar-krema.

Ikusi illarrak/baba frekoen fitxa

  • Visto: 89