Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara ikasteko, UEUko ikastaroetarako eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko

Maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:

1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31a izango da.

Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.

Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

Ikusi Diru-laguntza deialdien oinarriak

Egoitza elektronikorako sarbidea

1. Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria:

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria

  • Visto: 29
XXXV. Dantzari Txiki Eguna Legazpin

XXXV. Dantzari Txiki Eguna Legazpin

Ekainaren 5ean, igandea, goizeko 11:00etatik aurrera.

Bi urteko hutsunearen ondoren, aurtengoan bai, ospatuko da Dantzari Txiki eguna, Korosti Dantza taldeak sustaturik. Aurtengoa berezia izango da, goiz partean bakarrik ospatuko baita, eta ohiko data baino beranduago baitator.

Taldez ere murriztua datorkigu aurtengoa, baina bikaina izango da hala ere.

EGITARAUA

  • 11:00etan elkartuko gara lau biden
  • 11:45etan kalejiran abiatuko gara santikutz kaletik elizaraino, handik Nafarroa kalera eta gero kale nagusira (Ruth loradendatik)
  • 12:15 kale nagusian dantzatuko dugu talde guztiek batera
  • 12:40 plazara joango gara berriz ere denek batera dantzatzeko
  • 13:30 egunaren amaiera

Parte hartuko dute:

IRRINTZI dantza taldea (Zumarraga-Urretxu)

LURRA dantza taldea (Urretxu)

OINARIN dantza taldea (Antzuola)

OÑATZ dantza taldea (Oñati)

SUSTRAIAK dantza taldea (Legazpi)

KOROSTI dantza taldea (Legazpi)

Eta laguntzaile izango dituzte: Goiz Deia Txistulari taldea, Doinua Musika Eskolako trikitilariak, Doinua Musika Eskolako Dultzaineroak eta Iratzarri Dultzaineroak.

Ikusi kartela

  • Visto: 147
Herri Txiki Infernu Handi Legazpiko saioa

Herri Txiki Infernu Handi Legazpiko saioa

2021eko Urriaren 14an Legazpin grabatutako saioaren bideoa bidali digute.

Ekitaldian herriko biztanleekin eginiko elkarrizketen bideoak, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak aurrez-aurre ikusi eta entzuteko aukera

Ikusi bideoa

  • Visto: 72
Argazkiak irudi-galerian ikusgai

Argazkiak irudi-galerian ikusgai

Ekitaldiko argazkiak ikusgai daude argazki-galerian.

HARIAK, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik nahi gabeko bakardadeak prebenitu eta horiei aurre ekiteko helburuarekin martxan jarritako estrategiaren izena da.

HARIAK-en helburua da pertsona bakoitzari bere ibilbide indibidualean bakardade-egoerak antzematen eta horiei aurre egiteko moduak bilatzen laguntzea, lurraldeko ibilbide eta sare komunitarioetan beste batzuekin elkarri lotzen diren harien bidez.

Ikusi HARIAK aurkezpenaren argazkiak

HARIAKera atxikitzeko

HARIAK estrategiari buruzko informazio gehiago

  • Visto: 25
Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Maiatzaren 27tik ekainaren 10era, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Arkatza elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletan dabiltzan ikasleen lanak jarri dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, urtean zehar ikasle hauek egiten duten lanaren erakusle.

Eta ikasturtea amaitzea badoa ere, Arkatza elkarteak uztailerako antolatu duen marrazketa ikastaro trinkoan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu.

Era berean ekainaren 6tik 30era egin ahal izango da datorren ikasturtean eskola hauetan parte hartzeko matrikula.

  • Visto: 27