Uztailaren 7tik 13ra ospatuko da Donosti Cup 2025, Gipuzkoa futbolaz, kultur aniztasunaz eta giro ederrez beteko da 30 herrialdetako 900 talderekin eta 15.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin.
Edizio hau orain arteko nazioartekoena izangoda. Tanzaniaren, Taiwanen eta Dominikar Errepublikaren debutarekin 86ra igo da txapelketa sortu zenetik parte hartu duten herrialdeen kopurua. Estatu Batuak izango dira aurten ere talde gehien ekarriko dituen herrialdea (107 talde). Ondoren datoz Frantzia (62 talde), Mexiko (17) eta Japonia (12). Estatu mailan, 112 autonomia-erkidegotako taldeak izango dira lehian. Kataluniak (161 talde) eta Madrilek (81) ordezkaritza handiena izango dute.
Eta tokian-tokiko parte-hartzeari dagokionez, Gipuzkoak errekor berria ezarriko du: 385 talde eta 6.700 kirolari. Horri esker, Donosti Cup bihurtuko da Gipuzkoan kirolari gehien batzen dituen urteko ekitaldia. Gainera, urte historikoa izango da emakumezkoen futbolarentzat: 200 taldek eman dute izena, eta 10 herrialdetako 4.000 jokalarik baino gehiagok.
Legazpiko jardunaldia
Aurten 2.000 partida baino gehiago jokatuko dira Gipuzkoako txoko guztietan zehar, 65 futbol zelaitan banatuta. Ohiko egoitzei —Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldeko hainbat udalerri barne— bi kokaleku berri gehitu zaizkie: Urruñako udal estadioa eta Ziburuko Futbol Klubaren kirol hiria, Ipar Euskal Herrian. Bestalde, Lasarteko Atsobakar estadioa egoitza ofizial gisa estreinatuko da, berriki zabaldu baita.
Gure herriari dagokionez,uztailaren 11n Donosti Cup-eko jardunaldi bat aurrera eramango da Legazpiko Irene Paredes kirol-gunean, ondorengo ordutegiarekin:
Ordua
Kategoria
Eronda
10:00
B19 Champions League
1/32 Final
11:15
B19 Champions League
1/32 Final
12:15
B19 Champions League
1/16 Final
13:30
B19 Champions League
1/16 Final
15:30
B19 Europa League
1/32 Final
17:45
G19 Europa League
1/4 Final
18:45
B19 Europa League
1/16 Final
Donosti Authentics Cup-ek 5 urte betetzen ditu
Donosti Authentics Cup-en 5. urteurrenaren ospakizunak, txapelketaren bertsio inklusiboak, aurten, Mexiko, Katalunia, Euskadi eta Frantziako 10 talde izango ditu partaide.
Txapelketak, berriz ere berretsi du gizartea eraldatzeko tresna gisa kirolaren eta inklusioaren aldeko konpromisoa. Ildo beretik, aurten “Donosti Cup Munduan” beka-programa jarri da martxan, 40.000 euroko aurrekontuarekin. Hautaketa-prozesuaren ondoren, Future Stars Academy (Tanzania) eta Hold My Hand (Etiopia) proiektuak aukeratu dira. Hala ere, talde etiopiarrak bertan behera utzi behar izan du bere parte-hartzea, bisado-arazoengatik. Haren ordez, Lavapiéseko Dragones taldea ariko da, lehen aldiz txapelketan, talde femenino batekin. Gainera, antolakuntzak Benifaióko talde bati gonbidapena luzatu dio, DANA ekaitzak kaltetu zuen eskualdeko taldeari, txapelketako izen-ematea eta egonaldia bere gain hartuta.
Visto: 226
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datuen arabera, ekainean 29,90 litro bota ditu, eta iaz, berriz, 112,50 litro. Ekaina aldatzen ari da, eta azken hamarkadako batez bestekoa 89,52 litrokoa da; 1946tik, batez bestekoa 78,37 litrokoa da. 2005. urtetik ez zen hain gutxi erortzen, zehazki 11,50 l., eta hori da ekaineko erregistroen gutxienekoa 1946tik. Ekaina 1946tik izan den 8. hilabeterik euritsuena izan da.
Horrela, joan den hilabetean 11 egunez euria egin du (aurreko urtean 19 egunez egin zuen euria); hamarkadako batez bestekoa 15 egunekoa da. Sei egunetan ekaitza izan da. Tenperatura maximoa 36,5ºC-koa izan zen ekainaren 30ean, eta minimoa 9,5ºC-koa ekainaren 4an. Batez besteko tenperatura 21,04ºC izan da, 2024ko ekaina baino 4,5ºC altuagoa eta 1957tik ekaineko batez besteko tenperatura baino askoz altuagoa (17,46ºC). Hamarkada honetan, batez besteko tenperatura 18,46ºC da. 1957az geroztik (1976. urtea, 22,86ºC), ekainaren 1ean soilik izan da urte honetako maximorik altuena.
Datu orokorrak Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.
Visto: 54
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Proposamen berezi eta goxo bat izango dugu datorren uztailaren 9an, Agirre-Etxeberri parkean, (Eguraldiak lagunduko ez balu Azokan).
Mikel Etxabururen poesia-liburuan oinarritutako errezitaldi musikatua, akordeioia, bibolina eta ahotsa. Ikuskizunean, Nerea Zuloaga, Irina Álvarez eta Jon Gardokik hartzen dute parte Etxabururekin batera, eta horrela azaltzen dute emanaldian bildu dutena: “Gela hezeetan gertatukoak gure gogoan oihartzun egin dezan idatzi eta kantatuko dugu. Oroituko ditugu Saturrarango kartzelan ito ziren emakumeen ekaitzak eta labarrak. Orain udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean egon ziren gatibu 4.000tik gora emakume. Itsasoak denen izenak dakizki. Banaka-banaka oroitzen ditu han hil ziren 166 andra, haur eta gazte. Oroitzen ditu errudun sentitzen delako, ez zelako oldartu arroken kontra, eta horren ordez, hildako haurren izenak ezabatu zituelako, olatuz olatu eta malkoz malko. Manttalingo alaba poema liburua oinarri hartuta, haien izenak ikasiko ditugu, oroitu eta aitortza egingo diegu”..
Gaur egun, jende asko autokarabanetan joaten da asteburua hara igarotzera, hondartzara…; lehen, aldiz, kartzela bat zegoen han. 1948an inauguratu zuten. Lehenago bainuetxe bat izan zen, baina errepresiorako espazio bihurtu zen.