Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian

Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian

Maiatzaren 29an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian

Esteban Landart Irunen jaio zen. Piano- eta organo-ikasketak egin zituen Donostian eta Baionan.

Lyongo Goi-mailako Musika-kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen, Jean

BOYER irakaslearen gidaritzapean, eta Musikako Goi-mailako Ikasketen Diploma

Nazionala eskuratu zuen organoan, Très Bien à l’Unanimité du Jury aipamenarekin.

Organoa irakasteko Gaitasun-agiria eskuratu zuen gero Frantzian bertan.

Hainbat ikerlan eta artikulu argitaratu ditu Frantzian eta Espainian pedagogiari

buruz, organoari eta organo-interpretazioari buruz, eta musika-analisiari buruz.

Europan eta AEBetan zeharreko musika-jaialdi garrantzitsutan interprete aritu da, eta

irakasle-jarduerarekin uztartu izan du hori.

Gaur egun Organoak eta Armonioak zaintzeko eta zaharberritzeko Batzorde

Teknikoko koordinatzailea da Donostiako Elizbarrutian.

Bere errepertorioak estilo eta garai ugari barnebiltzen ditu: Codex Faenza-tik

Schönberg-en Bariazioetara, Cabezón-dik Radulescu-ra, konpositore erromantikoak

edota sinfonikoak ahaztu gabe. Aldian aldiko musika-tresnak zeintzuk, horren

arabera gozatzen du gehiago batzuekin edo besteekin.

Gaur egun organoko irakaslea da Baionako Kontserbatorioan eta Euskal

Herriko Goi-mailako Musika-ikastegia den Musikenen.

EGITARAUA:

César Franck-i omenaldia, bere jaiotzaren berrehungarren urteurrenean.

C. FRANCK (1822-1890)

Trois pièces pour Grand Orgue:

  • Fantaisie en LaM
  • Cantabile
  • Pièce Héroïque
  • Grande Pièce Symphonique Op.17

  • Visto: 28
Gipuzkoako inor bakarrik ez sentitzea da Hariak programaren helburua

Gipuzkoako inor bakarrik ez sentitzea da Hariak programaren helburua

Horretarako, erakundeen eta herritarren ekintza adostua eta lankidetzakoa behar da

Azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa hartu duen fenomenoa da bakardadea, eta gizarte gisa aurrean dugun erronka nagusietako bat bihurtu da.

Aldundiak eta Adinberrik bi urte daramatzate ekimen bat diseinatzen, Gipuzkoako pertsona guztiek izan ditzaten bakardade-egoerak prebenitzeko, horiei aurre egiteko edo egoera horietan laguntzeko pertsonak, egiturak, jarduerak, laguntzak eta tresnak.

Horretarako, funtsezkoa da aldundiarekin eta udalekin, gizarte-erakundeekin, enpresekin, akademiarekin eta herritarrekin adostutako eta lankidetzan oinarritutako ekintza bat antolatzea. Ekintza adostu hori dekalogo honetan jasotzen da:

  1. Bakardadeak batzuetan aukeratu egiten dira, eta beste batzuetan ez. Ulertzen dut eta errespetatzen dut.
  2. Bakardadeak gure gizartearen osasun morala ere erakusten du.
  3. Horretaz jabetuta eraikitzen dut nire bizi-proiektua. Aurre egiteko tresnak dauzkat.
  4. Elkar behar dugu. Indibidualismoa baino lehen interdependentzia aukeratzen dut.
  5. Familia, komunitatea eta zaintza: ezinbestekoak bakardadeak gainditzeko.
  6. Komunitate baten parte gara. Afektuzko, errekonozimenduko eta kide izateko gizarte-loturak sustatzen ditut.
  7. Harremanak errazten ditut adeitasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarrituta, eguneroko-tasunean.
  8. Komunitate bereko kide gara. Konpromisoa hartzen dut eta parte hartzen dut.
  9. Gizarte inklusibo baten ardatzak, non denok lekua dugun.
  10. Bizitza besteekin elkartzea delako, bakardadearen aurrean bizikidetza-hariak ehuntzeko konpromisoa hartzen dut.

Nahi ez diren bakardadeen arazoaren konponbidean parte hartu nahi baduzu, joan zaitez Latxartegi zineman, maiatzaren 24an, arratsaldeko 19:00ean, antolatutako ekitaldira.

Jarduera hauetan parte hartu nahi baduzu, eman izena:

  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. epostan edo
  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).
  • Visto: 126
Hitzaldi-tertulia

Hitzaldi-tertulia

Osasunaren zazpi pilareak

Amaia Ayerbe eta Amaia Diaz de Monasterioguren  nutrizionisten eskutik, Ongizatea, osasuna, elikadura eta garaiko janariaren inguruko solasaldia antolatu da Legazpin BERTATIK BERTARA proeiktuaren eta udalaren  eskutik.

Data: maiatzak 26an

Tokia: kultur etxeko arteo nagusia

Ordua: 18tik 20ra

Amaia Ayerbe eta Amaia  Díaz de Monasterioguren nutrizionistek zuzenduko dute modu

praktiko eta dinamikoan. Adituek elikadura, mugimendua, natura eta autozaintza gaiak

landuko dituzte.  

Aldi berean, naturak eskaintzen dizkigun garaiko elikagaiak ezagutzen eta horiei etekina

ateratzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Beste zenbait erremintekin batera, ongizatea

bermatuko duen elikadura plan orekatua eraman ahal izateko ezagutzak landuko dituzte.

Animatu parte hartzera!

  • Visto: 81
Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak ez ditu txartelik emango

Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak ez ditu txartelik emango

Txartelak gazteaukera eta isic webguneetan eskatu behar dira

31 urtetan Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak herriko nahiz beste herrietako gazteentzako hainbat txartel ezberdin kudeatu izan ditu: nazioarteko ikaslea (ISIC), irakaslea (ITIC),  Go-25 (IYTC), aterpekidea, gazte-txartela, e.a.

Azken denboraldian txartelak eskaintzen dituzten entitateek aldaketa ugari egin dituzte eta aldaketa horiek eragin zuzena izan dute eskaintzen dugun zerbitzuan.

Hori dela eta, aurrerantzean Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoak ez ditu txartelik emango.

Eusko Jaurlaritzak ere aldaketa batzuk egin ditu eta 2022ko maiatzaren 16tik aurrera, ISIC, ITIC eta IYTCtxartelak ISICen webgunearen bidez bakarrik izapidetu ahal izango dira. Gazte-txartela eta Aterpekide-txartela, berriz, orain arte bezala gazteaukera webgunearen bidez izapidetzen jarraituko dira.

Gazte txartela eta Aterpekide txartelak eskatzeko 

ISIC, ITIC eta IYTC txartelak eskatzeko 

  • Visto: 75
Zer da Aldundiaren eta Adinberriren Hariak ekimena?

Zer da Aldundiaren eta Adinberriren Hariak ekimena?

Desio ez den bakardadean jartzen du arreta, hori konpontzeko kontzientzia sortuz

Hariak, nahi ez diren bakardadeak prebenitzeko eta jorratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik duten estrategiaren izena da.

Ekimen hori Etorkizuna Eraikiz estrategiaren eta Gipuzkoako 2020>2030 Agendaren barruan kokatzen da. Estrategia horien helburua bikoitza da: etorkizuneko politika publikoak modu partekatuan eraikitzea batetik eta, bestetik, Gipuzkoa zainketen eta gizarte-politiken abangoardian kokatzea.

Izan ere, ba al zenekien 55 urtetik gorako Gipuzkoako pertsonen % 29,5 nahi ez den bakardadean bizi dela? Eta % 5,5ek soilik onartzen duela argi eta garbi bakardade hori?.

Egoera horretaz jabetuta, Aldundiak eta Adinberrik, Etorkizuna Eraikiz Estrategiaren baitan, 2 urte daramatzate hirugarren sektore sozialeko erakundeekin, beste eragile batzuekin eta, oro har, herritarrekin lanean, zahartzeak planteatzen dituen erronkei erantzun berritzailea emateko eta adinekoei bizi-kalitatea bermatzeko, zahartze aktiboa, osasungarria eta zentzuduna eta esanahiduna sustatuz.

Nahi ez diren bakardadeen arazoaren konponbidean parte hartu nahi baduzu, har ezazu parte datorren astearterako, maiatzaren 24rako, antolatutako jardueretan eta joan zaitez Latxartegi zineman, arratsaldeko 18:30ean, antolatutako ekitaldira.

Jarduera horietan parte hartu nahi dutenek beren izena eman dezakete:

  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean edo
  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. (Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzua)
  • Visto: 102