Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Juanastegiko bidegorria bizikletek erabiliko dute berriro

Juanastegiko bidegorria bizikletek erabiliko dute berriro

Bizikletek bakarrik erabili ahal izango dute

Maiatzaren 15etik azaroaren 1era bitartean, Juanastegiko bidegorria bizikletek erabiltzeko izango da berriro eta, beraz, ezin izango da bertan aparkatu.

Inguru horretan amaitu berri da bidegorria handitzeko obra eta horrek esan nahi du aparkaleku gutxiago kentzen direla, nahiz eta bidegorriaren aldeko aparkaleku batzuk bidegorrirako utzi diren.

Egindako obrarekin 45 metroko luzera eta 2,40 metroko zabalera irabazi du bidegorriak tarte horretan.

  • Visto: 109
Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian-2. Kontzertua: Karol Mossakowski

Organo musika zikloa Legazpiko Parrokian-2. Kontzertua: Karol Mossakowski

2. Kontzertua:Karol Mossakowski- Buster Keaton-en 1923ko “Abegi onaren legea”

film mutuaren gaineko inprobisazioa.

Maiatzaren 22an, igandea, 19:00etan Legazpiko Parrokian

Karol Mossakowski bere interpretazio-gaitasunagatik nahiz inprobisatzekoagatik

da ezaguna nazioartean.

3 urte zituela hasi zen pianoa eta organoa jotzen ikasten bere aitarekin.

Polonian musika ikasi ondoren, Pariseko Kontserbatorioan jarraitu zuen organoa,

inprobisazioa eta konposizioa ikasten.

“International Prague Spring Competition” eta “Grand Prix de Chartres”

jaialdietan lehenengo saria irabazi zuen.

Radio France-n organo-jotzaile titularra da Karol 2019tik, eta publikoaren

miresmena du bertan.

Azkenaldiko eta etorkizun hurbileko bere aktuazioen kokalekuen artean

daude Radio France aretoa, Lyongo auditorioa, Moskuko Filarmonika, San Petersburgoko

Mariinsky antzokia, Bruselako Bozar, Quebec-eko Palais Montcalm, Budapesteko

MÜPA eta Wroclaw National Forum.

Zuzeneko musika-saioak inprobisazioarekin osatzeak berebiziko garrantzia

du Karolentzat eta, horregatik, bere emanaldietan leku garrantzitsua ematen dio

inprobisazioari, maiz _lm mutuen osagarri modura jota. Hain zuzen ere, Dreyer-ek

zuzendutako Jeanne d’Arc _lmerako Gaumont-Pathé zinema-enpresari egin zizkion

inprobisazioen DVDa argitaratu zuen 2017an.

2014/2015ean Nueva Orleans-eko (EEBB) Frantziako San Luis Erregea

katedraleko Egonaldiko Artista Gazte izendatu zuten Karol, eta han emanaldi ugari

eskaini zituen eta interpretazio- eta inprobisazio-eskolak eman zituen.

Lille-ko organo-jotzaile titularra da gaur egun eta Euskal Herriko Goi-mailako

Musika-ikastegia den Musikenen inprobisazioko irakaslea da.

EGITARAUA:

Buster Keaton-en 1923ko “Abegi onaren legea”

film mutuaren gaineko inprobisazioa.

SINOPSIA:

Canfieldtarrek eta McKaytarrek belaunaldiz belaunaldiko etsaitasuna izan dute beren

artean. 1810eko ekaitz-gau batean, John McKay familiako patriarkak eta bere aurkari

James Canfieldek elkar hiltzen dute. Johnen emazteak, semeak patu bera jasan ez

dezan, New Yorkera eramango du semea. Han, ama hil ondoren, izebak zainduko du.

Hogei urte geroago, ama hilda eta etsaitasuna ezagutzen ez zuela, Willie McKay semeak

(Buster Keaton aktoreak gorpuztuta) gutun bat jasoko du aitaren ondarea heredatu

duela esanez. Jaioterrira joan baino lehen, izebak etsaitasunaren berri eman eta

Canfieldarrengandik urrun egoteko eskatuko dio.

Tren bidaian neska bat ezagutuko du, Virginia. Bere aitarekin eta anaiekin elkartzeko

ari da bidaia egiten neska gaztea. Williek, bestalde, iritsitakoan, oinordetzen duen

ondarea erortzear dagoen etxe zahar bat besterik ez dela ikusiko du, eta ez berak

amestutako jauretxe dotorea.

Virginiarekin berriro elkartzea lortuko du, eta honek etxera gonbidatuko du afaltzera.

Behin etxean, Canfield familia dela jakingo du, baina "abegi onaren legeak" debekatu

egiten die Canfieldtarrei etxean gonbidatu den bitartean inor hiltzea.

Ikusi kartela

  • Visto: 66
Santikutzak 2022-balorazio bilera

Santikutzak 2022-balorazio bilera

Maiatzak 19, osteguna, 18:30ean Kultur Etxean.

Joan zaizkigu aurtengo maiatzeko Santikutzak, baina orain balorazioa egitea tokatzen zaigu. Horretarako jaietan parte hartu duten elkarte, eragile, eta norbanakoei dei egiten diegu bilerara:

  • Maiatzaren 19an, osteguna

18:30ean

Kultur Etxeko ikastaro gelan.

Zain izango zaituztegu.

  • Visto: 62
San Joan bezperako ekitaldirako dantza ikastaro irekia

San Joan bezperako ekitaldirako dantza ikastaro irekia

Maiatzaren 18an, 20:15ean lehen saioa

San Juan bezperako suaren inguruan eta ondorengo erromerian egingo diren dantzak ikasteko ikastaro irekia jarriko da martxan asteazkenean, maiatzaren 18an, 20:15ean, Sustraiak dantza taldearen lokalean.

Herritar guztiei irekitako ikastaroa da eta doakoa. Irakatsiko direnak: San Juan zortzikoa, Bedaio, 7 jauzi, Txulalai, Bolant dantza, Lantz, Ostalersa, Hegi eta nola ez, fandango eta arin-arina.

Ekainaren 23ra bitarteko asteazkenetan, egingo dira saioak, toki eta ordu berean.

  • Visto: 26
Legazpiarrek edaten dugun ura eta jasotzen dugun zerbitzua baloratzen dute

Legazpiarrek edaten dugun ura eta jasotzen dugun zerbitzua baloratzen dute

Gipuzkoako Urak Legazpin urtero egiten duen inkestaren emaitzak

Urtero Gipuzkoako Urak-ek inkesta bat egiten du etxebizitzetan edateko uraren hornidurari dagokionez hautemandako kalitate-maila neurtzeko.

Inkestaren emaitzak hurrengoak dira:

Galdera

Erantzuna

(%)

2022

2021

2020

2019

Uraren usaina

Oso ona-Ona

79

93

97

100

Uraren kolorea

Oso ona-Ona

81

98

97

100

Uraren zaporea

Oso ona-Ona

77

93

98

93

Uraren presioa

Oso ona-Ona

77

97

100

98

Ur mozketak

BAIEZKOA

12

7

12

5

Ur mozketen abisuak

BAIEZKOA

9

9

7

5

Urik gabe egondako denbora

Ordu batzuk

12

12

12

5

Uraren prezioa

Oso garestia-Garestia

52

23

58

41

Kalitate/prezioaren erlazioa

Oso ona-Ona

70

74

79

70

Fakturan zehazten den informazioa

NAHIKOA

86

74

79

80

  • Visto: 20