Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
UZTALAI udaleku irekiak

UZTALAI udaleku irekiak

Astelehenean, maiatzaren 9an, irekiko da haurrak UZTALAI udaleku irekietan matrikulatzeko epea

Aurten berrituta datoz Udalak uztailean antolatzen eta eskaintzen dituen udaleku irekiak. Jarduera hori izen berriarekin bataiatzeaz gain -aurrerantzean UZTALAI udaleku irekiak-, webgune bat prestatu du, familientzat lagungarria izango delakoan.

Albiste honekin haurrak matrikulatzeko epea zabaltzeaz gain, UZTALAI udaleku irekien informazioa bilduko duen webgunea aurkeztu nahi dugu. Hona hemen helbidea:

https://udalekuak.legazpi.eus

Udalekuen ezaugarriak nagusiak:

  • HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan (Laubideko hexagonoan eta Latxartegin) baina, eguraldi onarekin, ahal dela kanpora aterako dira.
  • HH-4tik LH-4ra, aire librean; zenbat talde-kopuru osatuko diren dakigunean erabakiko ditugu herriko zein gunetan elkartuko den talde bakoitza eta familiari jakinaraziko zaio.
  • Ordutegia: 9:30etik 12:30era
  • Matrikula: seme-alaba bakarra, 70,00 €; bigarrena, 44,80 € eta hirugarrenetik aurrera doan.
  • Izena emateko epea: maiatzaren 9tik 20ra (biak barne). Izen-ematea online egitea lehenetsiko da.
  • Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute ondoren, izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute maiatzaren 27rako (egun hori barne). Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Uztalai udalekuetan parte hartu.

Ikusi Oinarriak (euskaraz)

Izen ematea

 

  • Visto: 34
Eduardo Iturrizaga, Espainiako xake-txapelduna Legazpin

Eduardo Iturrizaga, Espainiako xake-txapelduna Legazpin

Santikutz Xake Elkarteak antolatuta

                     

Santikutz Xake Elkarteak, Legazpiko Zine-klub taldearekin elkarlanean, "El caso Fischer" filmaren emanaldia antolatu du maiatzaren 6an, ostirala, 19:00etan, Latxartegi aretoan. Jarraian, Eduardo Iturrizaga Espainiako egungo txapeldunarekin hitzaldi bat izateko aukera izango dugu.

Filma eta solasaldia egokiak dira xakearen berri ez duen jendearentzat. Sarrera doakoa izango da guztientzat.

Hurrengo egunean, larunbatean, hilak 7, goizeko 10:00etan, Eduardo Iturrizagak aldi bereko jokaldiak jokatuko ditu herriko xake-taldeko eta beste klub batzuetako 40 xake-jokalarirekin.

Ikusi kartela

  • Visto: 70
Maiatzaren 9an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea

Maiatzaren 9an irekiko da alardean parte hartzeko izena emateko epea

Eskopetari aritzeko ezinbestekoa izango da 16 urte beteta izatea

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 osteguna. Eskopetari gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran  zein Udaletxeko Arreta bulegoan bertan. Hain zuzen, datorren asteartean, maiatzaren 9an, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 20ean amaituko da.

Azken urteetan egin den moduan bi zerrenda egingo dira, bata arma lizentzia eta eskopetak dituztenentzat eta bestea arma lizentziarik ez dutenentzat. Azken hauek Udalak eskuratu dituen balagabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zkia, helbidea eta telefonoa.

Arma lizentzia dutenek, gainera, dagokion arma litzentzia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren gida aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie).

Arma lizentziarik ez dutenen kasuan berriz,  erabiltzeko dauden eskopeta balagabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (50 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.

Eskopetari eta txilibiteroz gain figurante moduan (olari, baserritar) ere parte hartu ahal izango da.Izen emateko epea bera izango da eta gutxieneko adina ere bai.

  • Visto: 27
Agirre-Etxeberri etxeko taberna zerbitzua emateko kontratazioa

Agirre-Etxeberri etxeko taberna zerbitzua emateko kontratazioa

Eskaintzak maiatzaren 23ra arte.               

Legazpiko udalak berriro martxan jarri du Agirre-Etxeberri etxeko behe-solairuan dagoen taberna-kafetegiaren zerbitzua emateko kontratazioa.

Eskaintzak maiatzaren 23ra arte aurkez daitezke, Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bidez.

2020ko martxoan Covid-ak bete-betean harrapatu gintuen, Agirre-etxeberriko taberna-kafetegiaren lizitazioarekin. Orduan bi egoerak bat egin zuten: batetik, Administrazioak aldi baterako eten zituela kontratazioak, eta bestetik, martxan jarri zirenean, lizitatzaileak bere eskaintza bertan behera utzi zuela.

Udalak oraingoan berriro kontratazioa martxan jarri du eta lizitatzaileak animatu nahi ditu, beraien eskaintzak aurkez ditzaten. Dakizuen bezala, Agirre-Etxeberri etxeko behe-solairuko aretoetan ezkontza zibilak ospatzen dira eta udalak baimendutako bestelako ekintzak ere egiten dira: bilerak, entzunaldiak, e.a.

Zehaztapen guztiak Agiri administratiboetan eta teknikoetan azaltzen diren arren, ustiapen horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:

  • Taberna-kafetegiaren ustiapen bera.
  • Behe-solairuan dauden erabilera anitzeko gelak irekitzea eta ixtea, hala dagokionean.
  • Behe-solairuan dauden gela guztiak garbitzea eta, horrezaz gain, etxe atzealdeko sarrera eta arkupea garbitzea.

Baldintza bereziak:

Kontratazio publikoaren Legean, derrigorrez bete beharreko baldintza bereziak ezartzen dira.

Besteen artean, honakoak:

  • Ingurumenekoak: Garaiko edo nekazaritza ekologiko edo integratuaren irizpideak betetzen duten elikadura produktuak erabiltzea.
  • Gizarte arlokoak:Enpresa kontratisten lan-baldintza minimoak.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna:Kontratuaren xederen definizioan, genero-perspektiba txertatzea.

 

Kontratuaren aurrekontua BEZarekin:

Kontratistak hileko 100,00 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari. Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.

Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: 2 urte

Luzapen kopurua: 2 (1+1 urte)

Euskadiko Kontratazio Publikoko Kontratatzailearen profileko zuzeneko lotura

Taberna-kafetegiaren argazkiak IKUSI

Erabilera anitzeko gela txikiaren argazkiak IKUSI

Erabilera anitzeko gela handiaren argazkiak IKUSI

  • Visto: 27
Gizarte zerbitzuak – Dagoeneko eska daitezke 2022ko diru-laguntzak

Gizarte zerbitzuak – Dagoeneko eska daitezke 2022ko diru-laguntzak

Hiru diru-laguntza programaren oinarriak argitaratu dira

Legazpiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloak, dagoeneko 2022ko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dela jakinarazi du.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 26an  amaiuko da.

 Hauek dira diruz lagunduko diren hiru programak:

    1. Legazpiko udalerrian egoitza izan eta beraien jarduera gizarte-zerbitzuen arloan garatzen duten elkarteentzako diru-laguntzak. 25.000 €.

Ikusi diru-laguntzari dagokion fitxa (6.1)

    2. Udal tasak eta prezio publikoak( ura, zaborra, haurren uda ikastaroa, kiroldegia eta euskaltegia) ordaintzeko diru-laguntzak. 10.000 €.

Ikusi diru-laguntzari dagokion fitxa (6.2)

    3.Tratamendu terapeutikoetara eta erehabilitaziokoetara joateko gastuetarako diru-laguntzak.6.000 €.

Ikusi diru-laguntzari dagokion fitxa (6.6)

Eskabideak aurkeztea:

Diru-laguntza deialdien oinarriak ikusi

  • Visto: 80