Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko jaietarako gaueko autobus zerbitzua eta JUNETORRI zerbitzu berezia

Legazpiko jaietarako gaueko autobus zerbitzua eta JUNETORRI zerbitzu berezia

  • Gauez,  autobus zerbitzua egongo da Legazpi eta Zumarraga artean hurrengo ostiralean eta larunbatean, hau da, apirilaren 29an eta 30ean.

Legazpiko festak direla eta,  gauez,  autobus zerbitzua egongo da Legazpi eta Zumarraga artean hurrengo ostiralean eta larunbatean,

hau da, apirilaren 29an eta 30ean.

Ordu ero irtengo da autobusa, bai Legazpitik bai Zumarragatik,  

gaueko hamaika eta erdietan hasi eta goizeko seiak arte.

Geralekuak Legazpiko Saturnino Telleria errotondan eta Zumarragako Geltokian izango dira.

Ikusi Lurraldebusaren oharra

  • JUNETORRI zerbitzu berezia egongo da maiatzaren 1, 2, 3 eta 8rako

maiatzak 1 (Igandea)

Santikutz jaiak

10:30 - 14:30 eta 

 17:30 - 21:47

 

Maiatzak 2 (Astelehena)

Santikutz jaiak

10:30 - 14:30 eta 

 17:30 - 21:47

maiatzak 3 (Asteartea)

Santikutz jaiak

10:30 - 14:30 eta 

 17:30 - 21:47

maiatzak 8 (igandea)

Mirandaola Eguna

10:30 - 14:30

Goizeko bidaia guztietan Motxorroko bidegurutzeraino joango da, jendea Mirandaolara hurbiltzeko.

  • Visto: 142
Maiatzeko Santikutzetako azken berriak

Maiatzeko Santikutzetako azken berriak

Apirilaren 30ean:

  • Banden kalejira.

Apirilaren 30ean, 12:00etan, Doinua Banda Txiki, Doinua Gazte Band eta Legazpi Musika Bandaren emanaldia dago iragarrita.

Kontzertuaren aurretik, 11:00etan hasita, eta eguraldiak baimentzen badu, kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan.

 

  • Skakeitan taldearen agur kontzertuetako lehena Legazpin

Apirilaren 26an sare sozialen bidez agurra iragarri du Skakeitan taldeak. «Bai, agur esatera gatoz». Hamalau urteko ibilbideari amaiera ematea erabaki dute donostiarrek, eta agur bira baten bidez egingo dute hori. Esan dutenez, «laster» iragarriko dituzte bira horretako kontzertuak, baina aurreratu dezakegu agur iragarpenaren ondorengo lehena, Legazpiko Jaietan izango dela, GureEsku dagoren eskutik, apirilaren 30ean, larunbata, Euskal Herria plazan, 22:30ean.

  • Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolaturiko Pilota txapelketen finalak-

Goizean, 10:00etan, gaztetxoen txapelketako finalakizango dira,  aurre-benjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetan banaturik, eta maila bakoitzeko 2 partida jokatuko dira,  B finala (3.eta 4. postuei dagokiona) eta A finala (Txapelduna eta txapeldun ordea erabakiko dituena). Aurtengoan ere, Legazpi, Soraluze, Urretxu eta Zumarragako gaztetxoek parte hartu dute txapelketa honetan.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Herri mailako helduen Txapelketako finalaeta honako  hauek arituko dira:

3. eta 4. posturako lehian: Olaizola-Aierbe //Anartz-Xabat

Final Nagusia:Fiti-Esku //Aztiri-Lakiola

  • Matraka Elektrotxaranga herri mailako pilota partiden ondoren

19:30etan iragarrita dagoen Elektrotxaranga, Matraka Elektrotxaranga izango da, LGAren eskutik datorkigu, eta herri mailako pilota partiden amaieran hasiko dute beraien emanaldia kalez-kale. Eguraldi txarrarekin Azokan.

 

Maiatzaren 1ean:

  • Haur-Gazte Danborrada

Eguraldi txarra balitz, Bikuña Kiroldegian eskainiko dute haur eta gaztetxoek danbor ekitaldia.

Aurtengoan ere Haur korporazioa LH3. mailako ikasleek osatuko dute, eta Danborrada amaieran egingo da korporazio txikiaren aurkezpen publikoa. Honako hauek osatuko dute aurtengo korporazioa: Imanol Martinez (Alkatea), Aroa Alamo, Enaitz Artolazabal, Aimar Kortabarri.

Horiez gain:

Kapitaina: Ohian Ramos, Kantinera nagusia: Elene Caballero, Abanderatuak: Garazi Aztiria eta Eider Carballo.

Maiatzaren 2an:

  • Legazpiko XII. Ganadu Ferian ez da Sagardo dastaketarik izango.

Herriko Ganadu eta Artisau feria Kale Nagusian egingo da, ohi denez maiatzaren 2an, eta gune berean arituko dira arkumeak erretzen. Hala ere aurtengoan, ez da iragarritako Sagardo dastaketarik izango.

  • Herri Danborrada

13 konpainia izango dira aurten herriko kaleak zeharkatuko dituztenak maiatzaren 2an, gaueko 11:00etatik aurrera: 7 danbor-jole konpainia eta 6 upel-jole konpainia. Gaueko 12:00etan denak plazan izango dira Legazpiko ereserkiaren doinua joz, herriko bandera eta ikurrina mastan jartzeko.

Maiatzaren 3an:

  • Profesional mailako Pilota Partidak

Aurtengoan ere, Santikutz egunez izango dira, 17:30etatik aurrera Urbeltz Pilotalekuan. Hona aurtengo partidak:

  1. Partida: Elezkano -Tolosa // Irribarria – Bikuña.
  2. Zabaleta // Dario.- Eskuz banakako txapelketako final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida.

Sarreren salmenta ohi bezala egunean bertan egingo da Pilotalekuan 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:30etara, eta sarrerak 35€ balioko dute eseritakoak eta 18€ zutikakoak. Erosle bakoitzak gehienez ere 5 sarrera eskuratu ahalko ditu.

Goiz Deia Txistulari taldea Maiatzeko Santikutzetan

Jai egitarauan beraien aipamenik ia egiten ez bada ere, hor izango ditugu:

  • Maiatzaren 3an, goizeko kalejiraz gain, Ezpatadantza ekitaldian,
  • Maiatzaren 7an Kapela Dantzan eta
  • Maiatzaren 8an Mirandaola eguneko hainbat ekitalditan.

Ikusi Santikutzak 2022 Jai egitaraua

  • Visto: 94
Legazpiko haurreskoletan irailean hasteko izen-ematea zabalik!

Legazpiko haurreskoletan irailean hasteko izen-ematea zabalik!

2021 eta 2022 urteetan jaiotakoentzat

Legazpiko haurreskoletan irailean hasteko izena emateko epea zabalik dago! Apirilaren 11tik maiatzaren 9ra arte eskaerak aurkezteko aukera egongo da. Eskaerak online nahiz aurrez aurre egin daitezke.

Horrela, 2021 eta 2022 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek, Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete datorren irailean hasteko. Maiatzaren 4tik 13ra arte jaiotako haurren izen-ematea maiatzaren 18ra arte egin ahalko da.

Izen-emate aldia amaitu eta gero, epez kanpo aurkezten diren matrikulak behin-betiko zerrendak argitaratu ostean kudeatuko dira, betiere plaza librerik balego eskatutako haurreskolan eta irailean hasteko bada. Matrikula horiek Haurreskolan sartzeko dataren hurrenkeraren arabera onartuko dira.

  • Haurreskolen helburu nagusia

Haurreskolen helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da. Haurreskolek 0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartzen dituzte haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Orohar, Partzuergoaren haurreskolen ordutegia 7:45etik 16:00etara izango da. Familia-beharren arabera, 7:30etik 18:30ak arte luzatu ahalko da, gutxienez 3 haur batera egonez gero. Haurrak ezingo dira egunero 8 ordu baino gehiago haurreskolan egon.

  • Legazpiko haurreskolak

Dakizuen bezala, Legazpin 2 haurreskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak dira Haurreskolak Partzuergokoak. Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik sortutakoak.

Familia bakoitzaren esku dago horietako bat aukeratzea, baina plaza esleitzeko ez da kontuan hartuko familiaren bizilekuaren eta udalerriaren barruko eskola jakin baten arteko hurbiltasuna.

Haurreskola bakoitzaren funtzionamendua ezagutzeko edo edozein zalantza argitzeko haurreskolekin harremanetan jar zaitezkete e-postaz edo telefonoz, 9:00etatik 14:00etara.

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus Informazio orokorra / Familiak atalean

 

Informazio-orria – 2022-2023 ikasturtea

  • Visto: 135
Ostegun honetan, nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa Legazpin

Ostegun honetan, nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa Legazpin

Telleriarten, apirilaren 28an, goizeko 9etan eta ez da beharrezkoa aldez aurretik txanda hartzea

Nekazaritzako ibilgailuek aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Telleriartera etorriko da apirilaren 28an, osteguna, goizeko 9etan.

 

Nekazaritzako ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea; nahikoa da Telleriartera joatea hilaren 28an, goizeko 9etan.

Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa originala eraman beharko dute eta dagokion tarifa ordaindu.

 

Gogoratu behar da nekazaritzako ibilgailuen azterketa tekniko egiteko unitate mugikorra Legazpin hilaren 28an bakarrik egongo dela, 9:00etan hasi eta eta Telleriartera gerturatzen diren nekazaritzako ibilgailuekin bukatu arte.

  • Visto: 41
Herri mailako Haurren XIX. marrazki lehiaketa

Herri mailako Haurren XIX. marrazki lehiaketa

Maiatzaren 7an, herriko LHko ikasleentzat

Arkatza Elkarteak urtero antolatu ohi du maiatzean haurren marrazki lehiaketa. Aurten, maiatzaren 7an izango da. Goizeko 10etan jaso beharko dira margotzeko orria eta euskarria Kultur Etxeko sarreran. Hona oinarriak:

Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 7rako herri mailako XIX. marrazki lehiaketarako deia egiten du.

   1. PARTAIDEAK

Hiru maila bereziko dira:

A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.

D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.

 

 2.GAIA:

A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.

   3.ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

   4.EPAIMAHAIA

Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.

   5.SARIAK

Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 10ean, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, maiatzaren 11tik-20ra.

   6.LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa maiatzaren 7an izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da Kultur Etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.

   7.OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

Ikusi kartela

  • Visto: 78