Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Liburu aurkezpena: Urbia eta Altzaniako mortuak. Arkeologia, historia, mugarriak eta toponimia, Burdinola eta Arkeolanek sustaturik

Liburu aurkezpena: Urbia eta Altzaniako mortuak. Arkeologia, historia, mugarriak eta toponimia, Burdinola eta Arkeolanek sustaturik

Apirilaren26an, asteartea, 19:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Burdinola Elkarteak, liburu aurkezpena antolatu duen elkarteak berak koordinatuta eta Arkeolan Fundazioak sustatuta, Angel Martinezek, Mertxe Urteagak, Jose Rodriguezek, Joseba Alonsok, Aitor Azpiazuk eta Jose Luis Ugartek, Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria ardatz hartuta, egindako lanaren emaitza da, Apirilaren 26an aurkeztuko den liburua.

Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriari buruz orain arte egindako lanik osatuena da. Lan nahiko aberatsa da, gai ugari jorratzen dituelako: historia, ondare arkeologikoa eta kulturala, toponimia, ahozko iturriak, dokumentazioa, mugarriak…. Eta emaitza, 500 orrialdetik gorako, argazkiz eta hainbat mapaz osatutako, liburu mardula.

Erakundearen balio historikoa nabarmendu nahi dute.

  • Visto: 98
Apirilean Liburuaren Eguna Legazpiko Udal Liburutegian

Apirilean Liburuaren Eguna Legazpiko Udal Liburutegian

Ekitaldiak apirilaren 27 eta 28an

Hona datorren astean izango diren ekitaldiak,

  • 27, asteazkena: gaztelerazko irakurketa klubaren bilera. Monica Leivak gidatua eta "La fórmula preferida del profesor" Yoko Ogawaren liburuaren gainean. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, gaztelaniaz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
  • 28, osteguna: Jasone Osoro idazlearekin solasaldia “Eskularru beltzak” liburuaren inguruan, DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 28, osteguna: Itziar Ugarte Irizar idazlearekin solasaldia “Gu gabe ere” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian. Espainiako Kritika Literarioaren saria jaso berri du lan honengatik egileak, euskarazko poesian.
  • Visto: 28
Santikutzak 2022 Jai egitaraua

Santikutzak 2022 Jai egitaraua

Maiatzeko Santikutz jaietako egitaraua Udaleko webgunean ikusgai duzu dagoeneko.

Egun hauetan banatuko da herriko postontzietan eta apirilaren 25ean aurreikusten da banaketa amaitzea. Ordurako jaso ez duzuenok, edo ale gehiago behar badituzue, Kultur Etxean edo Udaleko Herritarren arreta zerbitzuan jaso ahal izango dituzue, apirilaren 26tik aurrera.

Ikusi Santikutzak 2022 Jai egitaraua

  • Visto: 97
Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa Legazpin egiteko data.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa Legazpin egiteko data.

Telleriarten, apirilaren 28an, goizeko 9etan eta ez da beharrezkoa aldez aurretik txanda hartzea

Nekazaritzako ibilgailuek aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Telleriartera etorriko da apirilaren 28an, osteguna, goizeko 9etan.

 

Nekazaritzako ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea; nahikoa da Telleriartera joatea hilaren 28an, goizeko 9etan.

Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa originala eraman beharko dute eta dagokion tarifa ordaindu.

 

Gogoratu behar da nekazaritzako ibilgailuen azterketa tekniko egiteko unitate mugikorra Legazpin hilaren 28an bakarrik egongo dela, 9:00etan hasi eta eta Telleriartera gerturatzen diren nekazaritzako ibilgailuekin bukatu arte.

  • Visto: 25
“La Verbena de la Paloma” Zarzuelak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloko denboraldia

“La Verbena de la Paloma” Zarzuelak itxiko du Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloko denboraldia

Apirilaren 20an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxean.

                                                

“La verbena de la Paloma” edo “botikaria eta txulapak eta gaizki eutsitako jeloskortasuna” zarzuelatxoa da (ekitaldi bakarreko zarzuela). Sainete lirikoa; libretoa Ricardo de la Vegarena da eta musika Tomas Breton maisuarena. Madrilgo Apolo antzokian eskaini zen lehen aldiz 1894ko otsailaren 17an. Zarzueletan ohikoa zenez, azpi-izenburua zuen zarzuela honek ere: Botikaria eta txulapak eta gaizki eutsitako jeloskortasuna.

Izenburuak abuztuaren 15ean Madrilen ospatzen den berbena tradizionalari egiten dio aipamen, egun horretan ospatzen baita Paloma amabirjinaren prozesioa. Zarzuela hori madrildarrek gehien estimatzen duten eta maite duten zarzuela da, Madrilgo amabirjina peto-petoa baita Paloma. Joan den XIX. mendeko Madrilgo txulapoen erretratua da.

Hiru agerralditan banatzen den ekitaldi bakarrekoa da obra hau. Genero txikiko zarzuela da, gutxi irauten duena. Agerraldi bakoitzak dekoratu eta eszenifikatze desberdina du; lehenengoa motzagoa da eta bigarren eta hirugarrena luzeagoak. Aldiz, lehenengo bi agerralditan musika-saio asko daude eta hirugarrenean obra-bukaerakoa bakarrik. Obran pertsonai kutunak ageri dira, hala nola, txulapak, gauzaina, guardiak (piperminak), botikaria, tabernaria,…. Horiez gain, badira obran bestelako madrildar peto-petoak: On Hilarion eta On Sebastian bere laguna, tia Antonia,…. Pertsonai horiek denak XIX. mendeko Madril zaharreko pertsonai berezkoak ziren.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria paperean nahi duenak, emanaldiaren sarreran eskatu eta emango zaio.

  • Visto: 81