Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 35
Tamaina handiko hondakinak apirilaren 14an, Ostegun Santuan, atera ahal izango dira

Tamaina handiko hondakinak apirilaren 14an, Ostegun Santuan, atera ahal izango dira

Jaieguna izan arren, Sasieta Mankomunitateak ohiko bilketa egingo du

Sasietako Mankomunitateak ezarrita duenaren arabera, tamaina handiko hondakinak ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera, atera behar ditugu eta hondakin horiek edukiontzien ondoan edo beira-edukiontziaren ondoan utzi behar ditugu.

Hauek dira jasotzen diren tamaina handiko hondakinak: altzariak, koltxoiak eta etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordena-gailuak, telebistak).

Debekatuta dago hondakin hauekateratzea:

  • Obra-hondakinak (oholtza, bainuontzia, komun-ontzia, baldosak, azulejuak...)
  • Kristalak, ispiluak eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluores-zenteak, pinturak …)
  • Pneumatikoak
  • Zurezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitzen eta garajeen garbiketa-hondarrak

Horiek guztiak Urretxuko Garbigunera eraman behar dira.

Sasietaren jarraibide horiek jarraituz gero, edozein ordutan eta edozein egunetan edukiontzien eremuetan modu txarrean utzitako tamaina handiko etxeko tresnek sortzen duten irudi txarra saihestuko dugu.

  • Visto: 86
URBELTZ pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzeko eta atezaintza-lanak egiteko zerbitzuaren emakida

URBELTZ pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzeko eta atezaintza-lanak egiteko zerbitzuaren emakida

Izanik Urbeltz pilotalekuko taberna – kafetegia eta atezain lanak egiteko aurreko kontratua amaitu dela, Legazpiko udalak kontzesio berri bat egitea erabaki du.

Eskaintzak Apirilaren 19arte aurkez daitezke,  Sektore Publikoko Kontratazioaren Plataformaren bidez.

Kontratuaren aurrekontua BEZarekin: 503,47 euro.

Kontratistak hileko 503,47 euroko saria ordaindu beharko dio Udalari.

Diru-kopuru hori goraka hobetu dezakete lizitatzaileek.

Kontratuaren iraupena edo burutzeko epealdia: Bi Urte.

Luzapen kopurua: 2

Argibideak eta informazioa:

Legazpiko Udaleko H.A.Zan

Bikuña kiroldegian.

  • Visto: 22
Martxoko asmakizunaren erantzuna: fruitu lehorrak

Martxoko asmakizunaren erantzuna: fruitu lehorrak

Hilabete honetan, Idiazabal gazta-krema, intxaurrekin eta sagardo-gelatinarekin prestatzera gonbidatzen zaituztegu

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreak  txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute. Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute biltzeko garaian bilduz gero.

Zein fruitu aukeratu dugu martxorako? Fruitu lehorrak

Fruitu lehorretan ur-kantitatea % 50a baino txikiagoa da eta karbono-hidrato gutxi dute, baina koipe eta proteina asko daukate. Erraz xurgatzen diren mineralak dituzte, hala nola potasioa, kaltzioa, fosforoa, burdina eta magnesioa.

Bitamina gutxi dute, A bitamina izan ezik. Tiamina, riboflavina eta niazinaren kopuru aldakorrak izaten dituzte. Aldiz fruitu lehorretan ugariak dira zuntz disolbaezinak, burdina, kaltzioa, magnesioa, azido folikoa eta E eta B1 bitaminak. Fitoesterolak eta beste osagai fitokimiko batzuk ere badituzte.

Folato eta magnesio asko dute eta horrek nekea murrizten laguntzen du; potasio asko izateak nerbio-sistemaren eta muskuluen funtzionamendu normala errazten du. Gainera, fruitu lehorrak burdina-iturri dira, eta immunitate-sistemaren funtzionamendu normalari laguntzen diote.

Fruitu lehor batzuek, intxaurrak kasu, bihotzeko gaixotasunak gutxitzeko gai direla erakutsi dute, odol-hodien elastikotasuna hobetzen eta kolesterol-maila kontrolatzen lagunduz, kolesterol ona handitzen eta kolesterol txarra murrizten baitute.

Bihotzaren Espainiako Fundazioak honako aholku hauek eman ditu:

  • Fruitu lehorrak animalia-proteinen alternatiba ona dira.
  • Gosarian –zerealei gehituta– edo otorduetan –pastaren eta barazki edo fruta entsaladen osagarri gisa– sar daitezke.
  • Ez da kantitate handitan kontsumitzea komeni, digestioa zailtzen dutelako (hobe da azala ez jatea) eta kaloria-ekarpen handia dutelako (30 gramoko anoa batek 100 Kcal ditu).
  • Astean 3-7 anoa kontsumitzea gomendatzen da, kontuan hartuta anoa bat 20-30 gramo fruituk osatzen dutela.

Onena gordinik kontsumitzea da, propietate eta onura guztiak aprobetxatzeko.

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta bertan errezeta berezia prestatzeko azalpenak: Idiazabal gazta-krema, intxaurrekin eta sagardo-gelatinarekin.

Ikusi kartela

  • Visto: 73
Bellota Herramientas enpresak bere pentsio zaharrean zituen 3 apartamenturen erosketa sinatu da

Bellota Herramientas enpresak bere pentsio zaharrean zituen 3 apartamenturen erosketa sinatu da

2019. urtean zehar, Legazpiko Udalak hitzarmen bat sinatu zuen Bellota Herramientas SA enpresarekin. Hitzarmen horren arabera, Udalak Santikutz kaleko 26. zenbakian dagoen eta Bellota enpresaren pentsioa zen eraikinaren beheko solairua eta 1., 2., 3. eta 4. solairuak erosi zituen, 700.000 €-ren truke.

Eraikin horrek aurrerantzean Ezkurrenea izena izango du.

2022an, eraikineko igogailua birmoldatzeko obrak hasi dira eta lan horiek hastearekin batera, enpresak eraikinaren 5. solairuan kokatuta dauden bere jabetzako 3 apartamentu 85.000 eurotan saltzeko eskaintza egin dio Udalari.

Oso prezio onuragarria izateaz gain, higiezin horiek eskuratuta, Udalak ia eraikin osoa erosten du, eta horrek abantaila handiak dakartza etorkizunean Legazpin gizarte-zerbitzuak eskaintzeko orduan, baita erabakiak hartzeko eta higiezinaren ondarea kudeatzeko orduan ere.

  • Visto: 59