Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Sorgintxulorekin Lakiolara

Sorgintxulorekin Lakiolara

Apirilaren 1etik 2ra, DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin

 

Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin Lakiolako aterpetxera.

Apirilaren 1eko 16:00etan abiatuko dira Laubideko errotondatik Lakiolarantz eta gaua bertan igaro ondoren, apirilaren 2an itzuliko dira, 19:30etarako.

Irteera honek helburu bikoitza du: batetik gaztetxoekin euskaraz ongi pasatzea eta, bestetik, uztaileko kanpaldira joateko aukera duten gaztetxoekin harremanetan jarri eta elkar ezagutzea.

 

Izenematea:

Izen-ematea martxoaren 24an egin beharko da, 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldearen lokalean (Itxaropen 5, behea). Horretarako, eskoletan aldez aurretik banatutako izen-emate orria eraman beharko dute gazteek, gurasoek sinatuta eta dirua (8 €).

30 plaza daude eta horiek baino gehiagok ematen badute izena, Sorgintxulo taldeak zozketa egingo du martxoaren 30ean, 17:00etan, Kultur etxean.

 

Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Ikusi kartela

  • Visto: 109
Gi-2630 errepidea, Oñati eta Legazpi artean (UDANA)

Gi-2630 errepidea, Oñati eta Legazpi artean (UDANA)

GI-2630 errepidea irekitzea Oñati eta Legazpi artean. UDANA.

Ezinezkoa izango da errepidea irekitzea, esan zen bezela, garraio grebaren ondorioz izaten ari diren sabotajeek eragina dutelako errepidean egiteko gelditzen diren lanetan. Gaur egun ezin da beste irekiera-data bat zehaztu; horri buruzko informazioa emango dizuegu.

Barkatu eragozpenak,

  • Visto: 77
Trenbidearen azpiegituran martxoaren 19an eta 20an egingo diren obrak direla eta, trenen zirkulazioa eten egingo da

Trenbidearen azpiegituran martxoaren 19an eta 20an egingo diren obrak direla eta, trenen zirkulazioa eten egingo da

Trenbidearen azpiegituran martxoaren 19an eta 20an egingo diren obrak direla eta, trenen zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, linearen bi zatitan, eta horretarako zerbitzu alternatiboa izango da:

  • BRINKOLA-BEASAIN

Trenen zirkulazioa etenda geratuko da tarte honetan, bi trenbideetatik, martxoaren 19ko (larunbata) 00:00etatik martxoaren 20ko (igandea) 23:59etara.

Ordezko garraio-zerbitzu bat jarriko da autobusez. Autobusak honako leku hauetan hartuko dira:

  • Brinkola: zubiaren beste aldean
  • Legazpi: Saturnino Telleria biribilgunean (autobus erregularrak gelditzen diren geltokian)
  • Zumarraga: geltokiko plazan
  • Ormaiztegi: San Andres kaleko autobus erregularren geltokietan.
  • Beasain: geltokiko plazan

Beasainera doazen Brinkola/Zumarraga autobusak trenetarako ezarritako ordua baino lehenago irtengo dira. Egun horietarako ezarritako ordutegi berezia begiratzea gomendatzen da.

  • ANDOAIN-DONOSTIA

Trenen zirkulazioa etenda geratuko da tarte honetan, bi trenbideetatik, martxoaren 19ko (larunbata) 00:00etatik martxoaren 20ko (igandea) 12:00etara.

Ordezko garraio-zerbitzu bat jarriko da autobusez. Autobusak honako leku hauetan hartuko dira:

  • Andoain: geltokirako sarrera berriaren aurrean
  • Urnieta: Lurraldebuseko hiriarteko geralekuetan, Idiazabal kalearen 42. zenbakiaren parean.
  • Hernani (Hernani erdialdeko zein Hernaniko bidaiariak) Lurraldebuseko hiriarteko geralekuetan, Zinkoenea plazan.
  • Loiola: geltokiaren ondoan dauden hiri-geltokietan
  • Martutene: geltokiaren ondoan dauden hiri-geltokietan
  • Donostia: geltokiaren aurrean

Autobus-aldaketek irauten duten bitartean, ezin izango dugu autobusen eta trenen arteko lotura bermatu, errepide bidezko trafikoaren egoera dela eta eguneko une desberdinetan.

Bi egun horietarako ezarri dugu ordutegi berezia. Bertan, trenen eta autobusen ordutegiak (azken hauena, gutxi gorabeherakoa) adierazi ditugu.

Ikusi ordutegi berezia

 

 

  • Visto: 91
Udanako errepidea irekiko da ostiralean

Udanako errepidea irekiko da ostiralean

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ostiral honetan, martxoaren 18an, behin-behineko errei bat zabalduko da Legazpi eta Oñati lotzen dituen errepidean, eta ibilgailuek GI-2630 errepidetik zirkulatu ahal izango dute. Udanako errepidea itxita egon da hiru hilabete baino gehiagoz, iazko urte amaieran izandako euriteen ondorioz. Orduan, 50 metro luzeko eustorma bat erori zen 9,930 eta 9,980 kilometro puntuen artean eta ibilgailuen zirkulazioari eustea ezinezkoa zenez, abenduaren 10ean Udanako mendatean errepidea itxi zen.

Urtarrilean horma egonkortzeko larrialdiko obrak hasi zirenetik, lanek nabarmen egin dute aurrera, eta apirilaren erdialderako amaitzea aurreikusten da.

Hala ere, trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko, datorren ostiralean, martxoak 18, 13:00etan, behin-behineko errei bat irekiko da.   

  • Visto: 75
Atzo aurkeztu zen Urola Garaian euskaraz entrenatzen dutenen katalogoa

Atzo aurkeztu zen Urola Garaian euskaraz entrenatzen dutenen katalogoa

Atzo, martxoaren 16a, aurkeztu zen Mankomunitate mailan 2021-2022 denboraldian, Urola Garaian, euskaraz entrenamenduan jasotzen duten taldeen katalogoa. Katalogo hori Mankomunitatik bideratu da eta lau udalez gain, EMUN Kooperatiba Elkarteak eta Goierriko Hedabideek lagundu dute elkarlanean gauzatzen.

Jon Luqui Mankomunitateko lehendakariak kirol elkarte eta udal kirol zerbitzu guztien lana aitortu du, baina, kasu honetan euren kirol eskaintza 16 urtez azpikoei euskaraz eskaintzen dietenak goraipatu nahi direla azpimarratu du.

Horretarako, kirol elkarte guztiek erakutsitako prestutasuna goraipatu du galdetegia erantzuteko, eta, katalogoak, galdetegi horietatik ateratako diagnostikoan duela oinarri azpimarratu. Aurrez ere, 2019-2020 denboraldian egin zen halako diagnostikoa, baina, oraingoan, taldeen zerrendaz gain, aurpegiak eta istorioak erantsi nahi izan zaizkie eta horretarako Goierriko Hedabideen lankidetza izan du Mankomunitateak.

EMUNeko teknikari Joseba Beltzak bideratu duen diagnostikoan jasotakoaren arabera, eta hizkuntzen erabileraren datuei erreparatuz gero, gaztetxoen %67,23 dira euskaraz entrenatzen dutenak, 888 hain zuzen ere.

Entrenatzaileei dagokienez, 95 entrenatzailek erabiltzen dute euskara euren entrenamenduetan, Urola Garaian dabiltzanen %71.

Eta bederatzi dira -kirol elkarte eta udal kirol zerbitzu- euren talde guztietan euskara erabiltzen dutenak.

Hori horrela, Kerman Garralda kazetariak, guztiak ez, baina eskualdeko zortzi kirol talderen testigantzak jaso ditu zerrenda irudiz eta istorioz osatuz.

Katalogo hori Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako etxe guztietara banatuko da hurrengo astean.

Ikusi: diagnostikoa

Ikusi: katalogoa

  • Visto: 66