Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2025eko ekainak 28ko Adierazpen Instituzionala

2025eko ekainak 28ko Adierazpen Instituzionala

 

LGTBIQ+ pertsonen askapenaren aldeko nazioarteko eguna

Legazpiko Udaleko Bozeramaileek LGTBIQ+ pertsonen askapenaren aldeko Nazioarteko Eguna aldarrikatzea adostu dute.

Honi erantsita, doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

  • Visto: 90
Kolodioi hezearen teknikarekin egindako argazkiak jaso daitezke dagoeneko

Kolodioi hezearen teknikarekin egindako argazkiak jaso daitezke dagoeneko

Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak apirilaren 29an gure herrian argazkiak egin zituen kolodioi hezearen teknika erabiliz. Legazpiarren erretratu hauek, eta beste zenbait, ikusgai egon dira orain arte, maiatza eta ekaina bitartean, Juan Cruz Ileapaindegian eta Katilu jatetxean.

Erakusketa itxi da dagoeneko, beraz, egun horretan erretratuak egin zituzten herritarrek beraien irudiak jaso ditzazkete gaurtik aurrera ileapaindegiko ordutegian.

Juan Kruz ileapaindegia:

Astelehenetik ostiralera: 09.00-13.00 / 16.00-20.00

Larunbatak: 09.00 – 13.00

Igandeak: ITXITA

  • Visto: 105
Peruko sukaldaritza tailerra ospatuko da uztailaren 12an Kulturen Arteko Egunaren atari gisa

Peruko sukaldaritza tailerra ospatuko da uztailaren 12an Kulturen Arteko Egunaren atari gisa

Legazpi datorren urriaren 18an Kulturen Arteko Eguna berriro ospatzeko prestatzen ari da, kulturen arteko elkarbizitza eta trukea sustatzea helburu duen jardunaldia. Horretarako, martxotik ari da biltzen antolaketaz arduratzen den lantaldea, ez bakarrik eguna bera antolatzeko, baita proposamen eta jarduera osagarri berriei forma emateko ere.


Proposamen horietako bat Peruko sukaldaritza tailerra da. Uztailaren 12an, larunbata, egingo da herriko gizarte etxean, 11:00etatik aurrera. Oraingo honetan, parte hartzaileek Peruko plater tipikoekin menu oso bat prestatu eta dastatzeko aukera izango dute, giro lasai eta parte-hartzailean.
Legazpik 52 nazionalitate desberdinetatik etorritako bizilagunak ditu, eta, horren ondorioz, horrelako ekimenak funtsezko tresna dira lotura komunitarioak indartzeko eta herrian dagoen aberastasun kulturala ikusarazteko.


Tailerra Legazpiko Udalak eta Hotz Legazpi elkarteak antolatu dute, eta guztiz doakoa izango da. Adinez nagusiei zuzenduta dago eta gehienez ere 20 plaza izango ditu. Izen emate bakoitzak gehienez bi pertsona apuntatzeko aukera emango du, eta izena ematen duten lehenengo 20ak izango dira azkenean parte hartuko dutenak.


Izen-ematea formalizatzeko galdetegi bat bete beharko da, Udalaren ohiko kanalen bidez emango dena. Izena emateko epea: uztailak 6, igandera arte.


Jarduera hau Kulturen Arteko Egunaren programazioa aberastea bilatzen duten ekintzen multzoaren parte da, elkarren ezagutza eta kultura-aniztasuna sustatuz, gastronomia bezalako esperientzia unibertsalen bitartez.


Menua:


1. platerra: Causa de atún

2. platerra: Ají de gallina

Postrea: Pie de limón

Edaria: Chicha morada

IZEN EMATEA HEMEN

  • Visto: 154
Zure erosketek saria duten eguna

Zure erosketek saria duten eguna

Uztailaren 1ean Ilintiko saltokietan egiten diren erosketa guztiak 500 €-ko 2 balen zozketan sartuko dira, eta eguna amaitzean zozketatuko dira, Akerren Seinale kontzertuaren ondoren, kale Nagusian.

Nola parte hartu? Erosketa tiket bakoitzeko, zozketa-txartel bat emango da 1.000 €-ren zozketan parte hartzeko:

·         Saltokiek beraien zigilua botako dute eman aurretik.

·         Bezeroek datuak ipini beharko dituzte.

·         Zozketa-txartelak oholtzaren aurrean jarriko den kutxa batean jasoko dira 20:00etatik - 21:00etara

·         Zozketa 21:00etan egingo da. Sarituak bertan ez badaude, telefonoz deituko zaie.

Zozketa egin eta berehala (edo justu lehenago), aitortza egingo zaie 2023-2024an erretiroa hartu duten Ilintiko bazkideei.

Informazio gehiago hemen

  • Visto: 100