Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Konfiantza sortzeari buruzko tailerrak

Konfiantza sortzeari buruzko tailerrak

Helburua merkataritzaren arlo guztietan konfiantza indartzen ikastea da.

Arantxi Eizagirre hezitzaile eta coach profesionalak emango ditu. 30 urte baino gehiagoko esperientzia du merkataritza-sektorean.

Ilintiko Merkataritzako Bulego Teknikoak antolatu ditu eta Legazpiko Udalak ordaindu.

Honako gai hauek jorratuko dituzte:

1. Kontrastea, egungo egoera eta nire negozioarena. Non duzu jarrita salmentaren fokua?

2. Konfiantza sortzen duten trebetasunak.

3. Bezeroekin elkarreragiteko tresna eraginkorrak. Eta tresna berriak integratzen baditugu?

4. Ekintza-plana. Zer egingo dut hemendik aurrera?

Tailerrak martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n izango dira, 14:00etatik 16:00etara, Kultur Etxean.

Legazpiko edozein saltokik parte har dezake.

Oso pozgarria da saio hauetan Legazpitik irten gabe parte hartu ahal izatea!

Parte hartzeko, bidali whatsapp bat edo deitu 627 342 158 telefonora

  • Visto: 89
Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna

Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna

Toki-eremuetan Ukrainako herriarekiko elkartasuna eta babesa adierazteko ekimena abiatu da. Legazpiko Udalak ekimenarekin bat egin du, eta Legazpiko herritarrei dei egin nahi die bihar, martxoak 9, asteazkena, goizeko 12:00etan udaletxearen aurrean egingo den elkarretaratze isilean parte hartu eta Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.

  • Visto: 57
Udalak 4 etxebizitza eskaintzen ditu Ukrainako errefuxiatuentzat

Udalak 4 etxebizitza eskaintzen ditu Ukrainako errefuxiatuentzat

Udalak Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu bere baliabideak, Ukrainako errefuxiatuak hartu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzari honako baliabide hauek eskaintzen zaizkio: gizarte-larrialdietarako etxebizitza eta Ezkurrenea eraikineko (Bellotako antzinako ostatua)  5. solairuan dauden hiru apartamentu, Bellota Herramientas enpresarekin orain dela gutxi erostea adostu dituenak.

Ukrainako errefuxiatuen harreran lagundu nahi duten pertsonek, hutsik dauden etxebizitzak aldi baterako eskainiz, Eusko Jaurlaritzak gaitutako helbide elektroniko honetan egin ahal izango dute eskaintza: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Eusko Jaurlaritzak emandako helbide elektroniko horrekin harremanetan jartzeko bitarteko elektronikorik ez duten pertsonek udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eman ditzakete datuak eta, ondoren, zerbitzu hori izango da Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarriko dena.

  • Visto: 64
Ezin zarela dendara hurbildu merkataritza-ordutegian?

Ezin zarela dendara hurbildu merkataritza-ordutegian?

Legazpiko Udalak HARLEKU zerbitzuaren erabilera bultzatu nahi du.

HARLEKU 11 leihatila elektroniko dituen armairu bat da, non Legazpiko saltoki eta baserritarrek bezeroei enkarguak eman ahal dizkieten merkataritza-ordutegitik kanpo.

Urbeltz pilotalekuaren ondoan dago eta egunean 24 orduz funtzionatzen du, urteko 365 egunetan.

Erabilera doakoa da, bai saltokientzat, bai bezeroentzat.

Martxoaren 7tik aurrera, zerbitzu hori duten saltokiek hori probatzeko aukera emango diete bezeroei:

  • Dendak Harlekuko leihatila bat irekitzeko pasahitza bidaliko du bezeroaren mugikorrera. Leihatilean txartel bat aurkituko du.
  • Txartel batzuek saria dute: 5 €-ko erosketa-baleak, txartel hori eman dion saltokian gastatzeko.

Gaur egun Legazpiko 13 saltokik eskaintzen dute zerbitzu hau:

  • 10 denda:
    • Aranzazu optika
    • Attiko
    • Eder lentzeria
    • Itziar belardenda
    • Mercería Núñez
    • Oleta okindegia (Pili)
    • Oskarbi optika
    • Sustrai - Laubide kalea
    • Sustrai - Nafarroa kalea
    • Zuzen zerbitzu grafikoak
  • Azokako 3 baserritar:
    • Berroeta baserria
    • Makatza baserria
    • Udana baserria

Kanpaina honen helburua da legazpiarrok zerbitzua ezagutzea eta behar duten guztietan eskatzea.

  • Visto: 119