Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
EUDELek eta KUTXABANKek  Euskal udalerrietan bulegoak eta kutxazainak mantenduko dituzte

EUDELek eta KUTXABANKek Euskal udalerrietan bulegoak eta kutxazainak mantenduko dituzte

Joan den asteazkenean, martxoaren 2an, EUDELeko presidentea eta Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran, eta EUDELeko presidenteordea eta Irungoa lkatea, Jose Antonio Santano, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentearekin eta haren zuzendaritzako beste kide batzuekin bildu ziren.

Hauek dira KUTXABANKek hartu dituen konpromisoak:

  1. Aurrez aurreko arreta bermatzea: martxoaren 15etik aurrera, Kutxabankek bulegoetako lehengo arreta-ordutegia berreskuratuko du: 8:00etatik 14:00etara. Gainera, telefono bidezko arreta-zerbitzu bat du, 8:00etatik 22:00etara. Zerbitzu horretan, adinekoei ematen zaie lehentasuna, arreta pertsonala eskainiz eta itxaron beharrik gabe.
  2. Euskadiko udalerrietan lehendik zeuden banku-azpiegiturak mantentzea. Horrela, bulego eta kutxazainetarako sarbidea errazten da batetik, eta, bestetik, eskudirua ohiko moduan eskuratzea ahalbidetzen da.
  3. Gaitasun digitaletan prestakuntza eskaintzea, Kutxabank Fundazioen bidez eta, baita, EUDEL bidez, euskal udaletxeekin elkarlanean.

Konpromiso horien bidez, lehen urratsak ematen dira udal talde politiko guztiek adineko pertsonekin eta pertsona zaurgarriekin lagunkoiak izateko onartu duten Adierazpen Instituzionalean jasotako norabidean.

  • Visto: 61
“Billy Elliot” Musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Billy Elliot” Musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Billy Elliot Musikalaren  emanaldia izango dugu martxoan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan. Lana bi zatitan eskainiko da, lehena martxoaren 9an eta bigarrena martxoaren 16an.

Billy Elliot Musika Live 2014 an filmaturiko bertsio britainiarra da. Elthon Jhonek 2015ean eginiko Billy Elliot musikalaren bertsio filmatua hain zuzen ere. Musikala 2000. Urteko Billy Elliot pelikulan dago oinarriturik eta. Stephen Daldry da bai jatorrizko filmaren eta 2014 musika egokitzapenaren zuzendaria..

2014ko irailaren 28an filmatu zen Londresko West Endeko  Victoria Palace Theatre n. Billy Elliot Live zuzenean eskaini zen Europako hainbat herrialdetako zinemetam eta jarrain  mundu osoan  egin ziren emanaldiak.

Ekoizpen honetan, Elliott Hanna dugu  Billy Ruthie Henshall. Wilkinson And. gisa, eta Deka Walmsley, Ann Emery , eta Chris Grahamson Billy aita, amona, eta anaia zaharragoa, hurrenez hurren.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

  • Visto: 58
Legazpik gonbita jaso du, Murtziako Erkidegotik

Legazpik gonbita jaso du, Murtziako Erkidegotik

Alkateak, gaur,  ELOGE bikaintasunaren Europako zigilua lortzen izandako esperientzia partekatuko du.

 

Murtziako Autonomia Erkidegoak, Gardentasun, Segurtasun eta Larrialdi Sailaren bidez, udalek Tokiko Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Zigilua (ELoGE) eskura dezatela bultzatu eta sustatu nahi du. Europako Kontseiluaren tresna horrek gobernantza eta berrikuntza demokratikoan bikaintasuna sustatzen du.

Legazpiko Udalak 2018an eskuratu zuen gobernantzako bikaintasunaren Europako zigilua. Hori dela eta, gonbidapena jaso du bere esperientzia partekatzeko gaur martxoaren 3an, ostegunean, izango den honako jardunaldian: “Gobernantzako Bikaintasunaren Europako zigilua: udal Gobernu Onerako tresna”.

Jardunaldia Murtziako Unibertsitateko ‘La Merced’ Campusean egingo da, ELOGE ziurtagiria eskuratzeko prozesua unibertsitate horretako Gobernu Onaren eta Osotasun Publikoaren Katedrak bideratuko duelako.

Alkateak telematikoki hartuko du parte jardunaldian eta berekin batera, Gasteizko Udaleko Herritarrentzako Arreta eta Gardentasun Zerbitzuko buruak.

2017az geroztik, EUDEL da Euskadiko udaletan ELOGE zigilua ezartzeko Europako Kontseiluak akreditatu duen eskualdeko plataforma.

Europako metodologia euskal errealitatera egokitu zen 2017an eta 2018an 13 udaletan egindako bi esperientziaren bidez; horietatik 7k ziurtagiria lortu zuten, eta Legazpi izan zen horietako bat.

  • Visto: 62
Adierazpen Instituzionala

Adierazpen Instituzionala

Lagunkoiak adineko pertsonekin eta pertsona zaurgarriekin

Legazpiko Udaleko bozeramaileek Adierazpen Instituzional bat onartzea erabaki dute, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzearen alde, batez ere pertsona zaurgarrienenak.

Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala.

ikusi Adierazpen instituzionala

  • Visto: 58
Otsaileko galderaren erantzuna: kuia edo kalabaza

Otsaileko galderaren erantzuna: kuia edo kalabaza

Hilabete honetan, kalabaza errea, ahuntz-gazta eta kimuekin edo errukulakin prestatzera gonbidatzen zaituztegu

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatuz, laboreak  txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, nutrizio-ekarpen guztiak gordetzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelakoak. Eta gainera, testura, itxura eta zapore egokiagoa izaten dute.

Ez ahaztu! Sasoiko elikagaiek kalitate hobea izaten dute dagokien garaian bilduz gero.

Zein barazki aukeratu dugu otsailerako? Kuia edo kalabaza

Kuia edo kalabaza elikagai aparta da hilabete hotzenetarako. C bitamina eta potasio ugari ditu. C bitaminak immunitate-sistemaren funtzionamenduari laguntzen dio, eta nekea eta akidura gutxitzen laguntzen du; potasioak, berriz, nerbio-sistemaren funtzionamendu normala izaten laguntzen du.

Gainera, ur eta zuntz asko du eta horrek, asebeteta eta ongi hidratatuta egotearen sentsazioa eragiten du. Zuntz kantitate handiak heste-igarotzea erregulatzen laguntzen du eta idorreria izateko arriskua murrizten du; gainera, kalorietan baxua denez, ezin hobea da pisua kontrolatzeko.

Kalabaza-barietate eta -kolore asko daude: zuria, horia, berdea, beltza, marraduna... Euskadin gehien lantzen dena luzexka da, baina, kalabaza biribila ere lantzen da, 50 kiloko pisua har dezakeena, eta zapore gozoduna. Forma eta kolore desberdinetako kalabazak izaten dira.

Horregatik, elikagaia izateaz gain, apaingarri gisa ere erabiltzen dira, Arimen gauean adibidez.

Jakin dezazuen, Kuia lizundu ez dadin, kanpoaldea ilerako lakaz bustitzen da eta barrualdea ozpinaz.

Duela bost mende baino gehiago iritsi zen Euskal Herrira, Hego Amerikatik zetozen itsasontzietan.

Ondorengo loturan, ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzue eta bertan  errezeta berezia prestatzeko azalpenak: kalabaza errea, ahuntz-gazta eta kimuekin.

KUIAren fitxa

  • Visto: 62