Burdinola Elkartearen ekimenez, Kultur Etxeko Erakusketa aretoan ikusgai dagoen Mendian Gora erakusketaren osagarri, elkarte berak hitzaldia antolatu du martxoaren 3rako, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
“Tarteka mendizalea, tarteka eskalatzailea, tarteka dietista eta tarteka erizaina”.
Horrela definitzen du bere burua Xabi Mujika ordiziarrak.
Eta martxoaren 3ko hitzaldian, alpinismoa izango du mintzagai, baina alpinismoa gure eskualdean, Goierrin.
Visto: 65
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Otsailaren 28an izango da BIDEGIk aurrez aurreko arreta-zerbitzua eskainiko duen azken eguna Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Eguna: Otsailaren 28an, astelehena
Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
Non: Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.
Egun honetan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.
ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.
“Zeure burua maitatzen ikasi” izenburua du 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer praktikoa eta doakoa. Tailerra datorren ostiralean, martxoaren 4an izango da, 17.00etatik 20.00etara Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian. Trebatzailea: Ainhoa Urretagoiena.
Euskaraz izango den tailer honetan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da, martxoaren 2ra arte.
Gaur egungo gizartean moldatzeko eta, orokorrean, gure bizitza ahalik eta egokien kudeatzeko, ezinbestekoa da gure burua ezagutu eta maitatzen ikastea.
Gazteen ahalduntze-prozesuan onarpen pertsonalak berebiziko garrantzia du; aurrera egin ahal izateko lehen pausoa norberaren burua ezagutu eta maitatzen ikastea da. Tailer honetan landuko dena hori izango da: nola egin dezakegun nork bere burua ezagutu eta onartzeko.
Tailerra TREBA Gazteak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Tailerra: “Zeure burua maitatzen ikasi” Onarpen pertsonala, osasun integralerako abiapuntua.
Eguna: Martxoak 4, ostirala
Ordutegia: 17.00-20.00
Lekua: Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusia
Formatua:Aurrez aurre eta doakoa
Hizkuntza: Euskaraz
Hartzaileak:18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteak
ILINTI Legazpiko Merkatarien Elkarteak Garagunearekin elkarlanean abian jarri du MOZORROTU kanpaina berria. Garaguneko kideek diseinatutako mozorroak ILINTIko dendentan jarri dira dekorazio modura.
Bestalde, mozorrodun argazkien lehiaketa antolatu da sare sozialetan.
Lehiaketan parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) ILINTIko dendetan dagoen kanpaina honetako kartelaren aurrean, edo parrokian eta Laubide kalean dauden bi panelen aurrean, mozorrotutako argazki bat ateratzea.
b) Argazkia Instagramen edo Facebooken partekatzea, @ilinti_legazpikomerzio etiketatuz.
c) ILINTIko profila jarraitzea.
ILINTIk 50 €-ko erosketa-txartelekin sarituko ditu "gustoko" gehien lortzen dituzten 10 argazkiak.
Edozein zalantza izanez gero, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 627 34 21 58 telefonora deitu.
Visto: 81
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.