Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Asteartean hasiko dira Juanastegiko bidegorria egiteko lanak

Asteartean hasiko dira Juanastegiko bidegorria egiteko lanak

Bizikletak igogailutik San Ignaziorantz zirkulatzea saihestu nahi da

Udalerriko lehen hiri-igogailua Juanastegi kalera iristen da. Igogailu hori udalerriko erdigunetik eta behealdetik abiatzen da, Latxartegi kaletik. Egiaztatu denez, igogailu hori hor dagoela aprobetxatuz, jende asko sartzen da bizikletarekin goiko kale horretara iristeko, eta handik udalerriaren goialdetik joaten dira, han ez dagoelako horrenbesteko aldaparik.

Juanastegi kalera iristerakoan, trafikoaren norabidea Itxaropen eta Domingo Agirreranzkoa da, eta, beraz, San Ignazio auzo aldera doazen bizikletak espaloitik joatera daude behartuta.

Aurreikusitako esku-hartzeak bi eremu hartzen ditu, guztira 45,00 m luzeran  eta 2,40 m zabaleran. Lehen eremua igogailuaren pasabidearen irteeratik -gaur egun lorategia dagoen lekutik-oinezkoen pasabideraino doa, eta bigarren eremua oinezkoen pasabidearen irteeratik San Ignazio auzoko 20. zenbakiko eraikinaren aurrealdera arte doa.

“ART. Eraikuntzak SL” enpresak egingo du obra, 48.339,10 €-ko aurrekontuarekin. Obra egiteko epea berriz, 3 astekoa izango da.

Ikusi bidegorriaren planoa

  • Visto: 76
Inauteriak 2022-Legazpi

Inauteriak 2022-Legazpi

Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.

Otsailak 24, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute 17:15etatik aurrera.

Otsailak 25, ostirala: OSTIRAL INAUTE. LINTXEN ETORRERA

  • 17:30eanLintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera.

Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.

Otsailak 26, larunbata: LGAk antolatutako ZAPATUKO IÑAUTERIA. Aurtengo gaia: EITB.Karro-poteoa eta kontzertuak Gaztetxean.

Otsailak 27, igandea:LANTZEKO INAUTERIA KONPARTSA:

  • 12:00: Konpartsa Lau Bidetik irtengo da.
    • Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kalea), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Plaza, Plazaola Kalea (Kukue parean).
  • 14:00: Konpartsakideen bazkaria Gizarte Zentroan.
  • 17:30: Konpartsa Gizarte Zentrotik irtengo da.
    • Ibilbidea: Gizarte Zentroa, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Kalotx parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
  • 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Visto: 137
Dagoeneko martxan daude berez garbitzen diren bi komunak

Dagoeneko martxan daude berez garbitzen diren bi komunak

Erabilera-ordutegia 9:00etatik 21:00etara izango da

Udalak kalean bi komun instalatzea kontratatu du. komunak berez garbitzen dira eta leku hauetan jarri dira:

1.- Latxartegi parkean, parkearen eta Gizarte zentroaren terrazaren arteko bi mailak gainditzen dituen hormaren ondoan.

2.- Bikuña industrialdean, espaloian, Motxorroko bidegurutzerako norabidean, Olaberriko oinezkoen-tzako zubira iritsi aurretik.

Hauek dira komun horien ezaugarriak:

- Erabilera mistoko komun publikoak, kanpoko 2 pixatoki dituzte, eta desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak dira.

- Sistema automatizatua eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko.

- Komuna segurtasun-sarraila bidez irekitzeko sistema.

- Atea kanpotik desblokeatzeko segurtasun-sistema, barruan norbait harrapatuta geratzen denerako.

- Sistema automatikoa, 15 minutu erabili ondoren atea irekitzeko. Alarma jo ondoren, komuneko atea automatikoki desblokeatzen da.

- Garbiketa-zikloaren programazio-sistema, ur-kontsumoa optimizatzeko parametro egokienak ezartzea ahalbidetzen duena (emaria, denborak, lurzorua garbitzeko maiztasuna).

- Led sistema, kanpoko argi-adierazleekin garbitasun-egoeraren berri emateko.

-  Kartelak eta piktogramak komunaren barruan eta kanpoan.

- Barruko akaberak: beirazko eta altzairu herdoilgaitzezko mosaikoa.

- Lurzorua: ez-irristagarria, beirazko mosaikoko akaberarekin.

- Kanpoko akaberak: berniz babeslea duen Corten altzairua.

 

  • Visto: 148
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin izan dira!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin izan dira!

Habia kutxak oparitu dizkiete Haztegi ikastolari eta Domingo Agirre eskolari

Udaleko Hezkuntza zerbitzuak bideratuta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ostegunean, otsailaren 17an Legazpin izan dira Latxartegi aretoan, HH-3tik LH-4.mailara bitarteko haurrei azken lana aurkezten.

Lanaren oinarrian “Kuikui” ipuina dago, Miren Amurizak idatzi eta IRRIMARRAk ilustratua. Ipuinak honela dio: «Munduak txorien kantuak behar ditu, txorien koloreak, baita herrien hizkuntzak ere. Bioaniztasuna maite dugu bere zentzu guztietan eta gure txirrotxioa euskara da”.

Iaz zuhaitz bat oparitu zioten udalari, joan zaizkigunak gogoan izateko eta horrela udalak intxaurrondo bat landatu zuen Santikutz egoitzako belardian. Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek joan zaizkigunak gogoratzeaz gain, bizitzari egiten diote aldarri, bioaniztasunari, naturari eta hizkuntzei.

Horrela, herriz herri habia kutxak oparitzen ari dira euskalgintzan diharduten elkarteei. Legazpin Haztegi ikastolari eta Domingo Agirre eskolari oparitu dizkiete habia kutxak, egunerokotasunean euskarari habia goxo bat egiteagatik. “Asmoa da ikastetxeetan zintzilikatzea eta txori sentitzea”.

Ikusi Latxartegi aretoan ateratako hainbat argazki.

  • Visto: 123