Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bizikletentzako estalitako aparkalekuak Kiroldegian eta Agirre Etxeberri parkean

Bizikletentzako estalitako aparkalekuak Kiroldegian eta Agirre Etxeberri parkean

Kiroldegian 10 bizikleta eta Agirre Etxeberrin 8 bizikleta aparkatzeko lekua

2018an onartutako Hiri-mugikortasun jasanga-rrirako Planak Bizikleta-mugikortasuna izeneko atala jaso zuen. Atal horretan bizikletentzako aparkaleku babestuak instalatzea proposatu zen, neguko hilabeteetan ere bizikletaren erabilera sustatzeko.

Horregatik, Udalak estalitako bi espazio egokitu ditu bizikletak aparkatzeko, bata kiroldegian eta bestea Agirre Etxeberri parkean.

Inbertsioaren kostua 11.111,48 €-koa izan da. Horietatik 5.131,48 € “Parking Cartello, SL” enpresak hornitutako ekipamendua erosteko erabili dira, eta 5.980,00 € “Iñatel, SLU” enpresak egindako obra zibila ordaintzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusitik 5.131,48 €-ko diru-laguntza jaso dugu.

   

  • Visto: 235
Informazioa, 2022rako udal aurrekontuari buruz

Informazioa, 2022rako udal aurrekontuari buruz

11.306.961,00 €-ko aurrekontua da, eta Gizarte Zerbitzuak dira gastu handieneko programa

2022rako udal aurrekontua abenduko osoko bilkuran onartu zen EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Berdeak taldearen aurkako botoarekin.

Aurrekontua arloka bereizten badugu, aurten ere, Herritartasun arloaren garrantzia nabarmendu behar dugu, 5.115.356 €-ko aurrekontuarekin, hau da, aurrekontuaren % 45. Ondoren, Lurralde Arloa dago 3.794.7089 €-ko aurrekontua duena (aurrekontuaren % 34) eta, azkenik, Antolaketa Arloa 2.396.896 €-ko aurrekontuarekin (aurrekontuaren % 21).

Gizarte Zerbitzuarena da gastu handiena duen programa (2.315.291 €), aurrekontu osoaren % 20,5; ondoren datoz kirol zerbitzua 1.019.973 €-rekin (% 9,02) eta Bide Publikoetako obrak 716.151 €-ko aurrekontuarekin (% 6,33).

Ikusi 2022rako Aurrekontu Orokorraren informazio xehatua

  • Visto: 61
Urtarrileko asmakizunaren erantzuna: Sagarra

Urtarrileko asmakizunaren erantzuna: Sagarra

Hilabete honetan, sagar- eta ezti-carpaccioaren errezeta prestatzera gonbidatzen zaituztegu

Hauxe da 2022ko egutegirako hautatutako gaia: gure osasunari eta ongizateari eta gure inguruneari onurak ekartzen dizkieten tokiko eta sasoiko elikagaiak.

Sasoiko elikagaiak kontsumitzen baditugu,

  • Gure baserritarren ekoizpen-ereduak babesten ditugu.
  • Merkaturatze iraunkorragoa sostengatzen dugu, banaketan energia gutxiago xahutzen delako.
  • Lurzorua ez pobretzen laguntzen dugu. Landareen ziklo naturalak errespetatzean, laboreen txandakatzea sustatzen da eta lurzorua gutxiago pobretzen da.

Azken batean, modu naturalean lantzen direnez, beren nutrizio-ekarpenak mantentzen dituzte; bitaminak, mineralak eta bestelako elikagaiez ari gara. Horrez gain, testura, itxura eta zapore egokiagoa dute. Sasoiko elikagaiek kalitate handiagoa dute haiek biltzeko garaian.

Zein fruta aukeratu dugu urtarrilerako? Sagarra.

Osasunaren Munduko Erakundeak sagarrak kontsumitzea gomendatzen du, substantzia fitokimiko eta antioxidatzaile ugari dituztelako, odoleko azukre-mailak murrizten laguntzen dutelako eta arrisku kardiobaskularra eta gaixotasun degeneratiboak prebenitzeko gomendatzen direlako. Gainera, sagarrak gure gorputza hidratatzen du ur asko duelako, diuretikoa da eta oso kaloria edo azukre gutxi du.

Sagarra gure kulturaren, paisaiaren eta gastronomiaren zati da. Zaporearen arabera, honela banatzen dira: mikatzak, gezak, gozoak eta garratzak. Mahaian kontsumitzen direnen artean, Euskal Herriko Errezila edo errege sagarra nabarmentzen da.

Beste sagar mota dira: txalaka, moko, geza mina, Goikoetxea, Urtebi handia, Mozoloa, Urtebi txikia eta urdin sagarra.

Lur sakon, solte eta freskoetan hazten da, eta zuhaitzak lau edo bost metroko altuera hartzen du. Uda ondoren jasotzen dira sagarrak, eta kontsumitzeko erabiltzen direnak eskuz hartzen dira, kolperik ez emateko.

Urtarrilean hasten da sagardotegiaren garaia; beraz, sagardo naturala egiteko erabiltzen diren sagarrak aztertuko ditugu.

Sagardo naturala egiteko, sagardo-sagar mota desberdinak erabiltzen dira, garratzak, mikatzak zein gozoak, eta horiek jasotzeko, zuhaitza makila batekin astinduta lurreratzen dira. Sagardoa, sagar freskoaren edo haren muztioaren hartzidura alkoholikoaren emaitza den edaria da. Sagardoa egiteko metodo tradizionalak erabiltzen dira eta ez da gas eta azukrerik gehitzen.

Gaur egun, Euskal Herrian, bertako 1.000 sagar mota baino gehiago daudela kalkulatzen da, baina Gipuzkoan gehien erabiltzen diren sagar barietateak 25 inguru dira. Nahasketa egokian dago sagardo on baten sekretua, bai eta sagardotegi bakoitzak ematen dion ñabarduran ere.

Hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Sagardotegien Elkarteak gomendatutako 14 sagardo-barietateak: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txakala, Udaremarroi, Urdin, Urtebi haundi, Urtebi txiki eta Frantzes sagarra edo berde mingotsa.

ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren informazio-kartel bat duzu eta sagar- eta ezti-carpaccioa prestatzeko errezeta.

  • Visto: 88
2021ean landa gunean egindako inbertsioak

2021ean landa gunean egindako inbertsioak

48.2020,06€ bide publikoak konpondu, eguzki panelak edo belarra mozteko


Landa Garapeneko udal programaren helburuetako bat udal landa bideen inbentarioa osatzen duten bideak konpondu eta mantentzea da.

Horretarako, ekitaldi bakoitzean inbertsio-partida bat bideratzen da. 2021ean landa-bideetan egindako konponketak honako hauek izan dira:

  • Brinkolazahar bidea

 8.209,85 €

  • Urtatzako bidea

30.281,21 €

  • Landa-bideen ertzetako sasiak garbitzea

9.711,00 €

TOTAL

48.202,06 €

Iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Zerain eta Zegama udalerriekin elkarlanean, eguzki panelak jarri ziren Arrobi mendian, azienda-isurbideei ura automatikoki ponpatzeko behar den energia sortzeko.

Inbertsioaren kostu osoa 10.237.57 € izan da, eta horietatik Legazpiri 4.500 €ordaintzea egokitu zaio.

  • Visto: 65
Irakurketa Erraza Klubak otsailean hasiko du urteko jarduna Legazpiko Udal Liburutegian

Irakurketa Erraza Klubak otsailean hasiko du urteko jarduna Legazpiko Udal Liburutegian

Otsailaren 7an hasiko dira saioak.

Ikasturte honetako gabonetako atsedenaldiaren ondoren Otsailaren 7an ekingo die berriz ere taldeak asteleheneroko saioei.

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako, hain zuzen.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Otsailaren 7an hasi eta martxoaren amaierara arte, 8 astetan zehar, astelehenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara elkartuko da taldea “Nahid, mi hermana afgana” Ana Tortajada idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.
Saioak gazteleraz izango dira.

Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. ), edo whatsappez ( 639 851 172) izen emateko aukera dago.

  • Visto: 77