Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Inauteri Igandeko Herri Konpartsa 2022: Lanz

Inauteri Igandeko Herri Konpartsa 2022: Lanz

Entseguak asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan

Inauteriak gerturatzen ari dira

eta 2022ko inauteri igandean kaleratuko den

Lanzeko Inauteria Konpartsa Herrikoian

parte hartzeko dantza ikastaroak aurrera darraie.

Saioak:

  • Asteazkenetan, otsailak 2,9,16 eta 23an, 20:15ean eta
  • Larunbatetan, otsailak 5,12 eta 19an, 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago.

Anima zaitez eta parte hartu,

oraindik ez da berandu!!!!.

  • Visto: 69
Gurasoak eta gazteak trebatzeko ekimenak, Legazpin

Gurasoak eta gazteak trebatzeko ekimenak, Legazpin

Lehenengo saioan emozioei helduko zaie.

Iritsi dira Legazpira TREBA Gurasoak eta TREBA Gazteak programak, Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Gurasoen eta gazteen ahalduntzera bideratutako eskaintza pedagogikoa da, hainbat esparrutan trebatzeko, entrenatzeko.

Otsailean eta maiatzean gurasoentzako 3 hitzaldi eskainiko dira. Gazteentzako 2 tailer izango dira, bata otsailean eta bestea martxoan. Bi programen lehen saioan emozioak identifikatu eta kudeatzearen garrantzia landuko da.

  • Treba Gurasoak

Haur eta nerabeen gurasoei zuzendua.

  1. Otsailaren 2an, asteazkena, Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Hizlaria: Leyre Cano, psikopedagogoa.
  2. Otsailaren 16an, asteazkena: Arauak eta mugak familian: nola ezarri modu asertiboan. Hizlaria: Leyre Cano, psikopedagogoa
  3. Maiatzaren 31n, asteartea: Komunikazio ez bortitza. Hizlaria: Nerea Mendizabal, psikopedagogoa.

Hitzaldi guztiak elebidun izango dira, 18.00etan Kultur Etxeko areto nagusian.

  • Treba Gazteak

18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 

  1. Otsailaren 11n, ostirala: Adimen emozionala: zer sentitzen dut?, Jone Zalduegik eskainia, Emoki.
  2. Martxoak 4an, ostirala: Auto-ezagutza: Zeure burua maitatzen ikasi, Ainhoa Urretagoienak eskainia.

Tailerrak euskaraz izango dira, Kultur Etxeko areto nagusian, 17:00etatik 20:00etara.

IZEN EMATEA 1. taillerrean-  Gazteei zuzendutako tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da.

Treba Gurasoak egitaraua: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak hitzaldia

Treba Gazteak egitaraua: Adimen emozionala: zer sentitzen dut? Tailerra

Bi programen kartela

  • Visto: 89
Panel gehiago jarri dira, kartelak eta publizitatea jartzeko

Panel gehiago jarri dira, kartelak eta publizitatea jartzeko

Paneletatik kanpo, paretetan itsatsitako kartelak, kendu egingo dira

Udalerrian 13 gune daude, herritarrek beren kartelak eta informazio-oharrak modu ordenatuan jartzeko.

Horrela, gure udalerriko hormak eta fatxadak garbi egotea lortu nahi da, baina era berean, nolanahi ere, herritarrek askatasunez adierazteko espazioak bermatu eta sustatu nahi dira.

Adierazpen librerako gune horiek jartzeak bi helburu ditu:

  1. herritarrei espazio egokiak eskaintzea adierazpen librerako eta kartelak jartzeko.
  2. eraikinetako fatxadak garbi mantentzea, kartelik eta iragarkirik gabe.

Gune horietatik kanpo jarritako kartelak ugaritu direnez, Udalak gehien erabiltzen diren gunetan panel gehiago jartzea erabaki du:

1- Brinkola (Armuño elkartea)

2- Telleriarte

3- Bikuña kiroldegia

4- Futbolzelaia (parkearen ondoan) HANDITUA

5- Euskal Herria plaza HANDITUA

6- Kale Nagusia 6-8 (Paso-Txomin) HANDITUA

7- Kale Nagusia 15 (Eroski)

8- Nafarroa kalea (Euskaltegi) HANDITUA

9- Santikutz kalea (Latxartegiko pareta) HANDITUA

10- Haztegi ikastola (Latxartegi parkearen ondoan)

11- Juanastegira doan igogailua

12- Laubide (Sanchez denda) HANDITUA

13- Laubide (Maiatza taberna)

Hemendik aurrera, gune horietatik kanpo jartzen diren kartelak kendu egingo ditu bide-garbiketako zerbitzuak.

Jarri diren panelen kostua 789,89 eurokoa izan da

  • Visto: 68
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu

19:00etan Santikutz abesbatza.

Aurtengoan ere ohiturari eutsiko zaio Legazpin, eta otsailaren 4an, ostirala, Santikutz Abesbatza, kalez kale ibiliko da makilak eskuan, herriko auzo eta txokoetan barna, 19:00etatik aurrera.

  • Visto: 21
2021ean egindako inbertsioak

2021ean egindako inbertsioak

527.000 € inbertitu dira eraikin eta bide publikoetan eta eskola-eraikinetan

Behin baino gehiagotan aipatu den bezala, pandemiak sortu duen egoeraren ondorioz, udal diru-baliabideak kaltetutako pertsonei, familiei eta jarduera ekonomikoei laguntzeko bideratu behar izan ditugu eta, beraz, atzeratu egin dira egin beharreko inbertsioak.

2021ean, kutsatze komunitarioen olatu desberdinek eragin diguten asaldura gorabehera, hobekuntza-lanak berreskuratzen joan gara.

2021ean gauzatu ahal izan dugun inbertsioa honako hau izan da:

 

Eraikin eta bide publikoak

438.100,35 €

Eskola-eraikinak

88.999,60 €

GUZTIRA

527.100,11 €

Ikusi 2021. urtean egindako inbertsioei buruzko informazio zehatza.

  • Visto: 72