Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren IV edizioko lehen saioa

Larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren IV edizioko lehen saioa

Latxartegi aretoan izango da 16:30tan, eta Legazpiko zortzi dantzarik parte hartuko dute

Aurten ere Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketa jokatuko da herrian, datorren

larunbatean, urtarrilak 29, 16:30tan Latxartegi aretoan hain zuzen. Laugarren edizio hau

Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu du.

Datorren asteko txapelketa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen VI. Aurresku Ligaxkako lehen saioa izango da, 2014 eta 2017 urteen artean jaiotako 32 dantzarik hartuko dute parte,

tartean Sustraiak Dantza Taldeko zortzi dantzarik:

  • Amaia Azpeitia,
  • Araitz Berasategi,
  • Irune Azpeitia,
  • Jon Alberdi,
  • June Osinalde,
  • Laia Arruabarrena,
  • Maria Sánchez eta
  • Naroa Sánchez.

Dantzariak hiru sailetan banaturik arituko dira; A, B eta D sailetan, hain zuzen. A saileko

dantzariek ‘Ormatxulo’ eta ‘Agurra’ dantzatu beharko dituzte, B saileko dantzariek aldiz,

‘Hondarribi handia’ eta ‘Zortzikoa’. Azkenik, D saileko dantzariek ‘B’ eta ‘Aurkez aurke’, edo ‘Desafioa’ dantzatuko dituzte.

Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideez osaturik egongo da, eta dantzariei

doinua jartzeaz, Goiz Deia Txistulari Taldeko txistulariak arduratuko dira.

DANTZARIAK:

  • A sailean parte hartuko dute Legazpiko Araitz Berasategi eta June Osinaldek.
  • B sailari dagokionez, honako hauek hartuko dute parte: Jon Alberdi, Irune Azpeitia eta Maria Sanchez legazpiarrek. B sailean joango dira Irene Toledano (Elgoibar), Maialen Pizarro(Elgoibar), Uxue Cabrera (Elgoibar), Elaia Etxaniz (Elgoibar), Duna Santos (Elgoibar), IratiLarrañaga (Andoain), Jurgi Errandonea (Andoain), Laida Rabadan (Andoain), Danel Castillo(Pasai Donibane), Enara Artola (Lezo) eta Irene Arozena (Oiartzun) ere.
  • D saileanarituko dira Laia Arruabarrena, Amaia Azpeitia eta Naroa Sanchez dantzari legazpiarrak. Eurekin batera arituko dira Nahia Pikabea (Lezo), Naroa Aguado (Amasa-Villabona), Olaia Iraola (Zizurkil), Clara Larrañaga (Amasa-Villabona), Amaiur Tejeria (Zizurkil), Naiara Rodrigo (Amasa-Villabona), Izadi Urbano (Amasa-Villabona), MaddiDavila (Zizurkil), Aetz San Sebastian (Amasa-Villabona), Uxue Munduate (Anoeta), IratiArsuaga (Oiartzun), Maddi Iradi (Oiartzun), Ihintza Campiña (Lezo).

Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzeko baduzue hitzordua.

Ikusleentzako edukiera mugatua izango denez, sarrera txartelak eskuratu ahal izateko, doakoak, 15:30ean irekiko da Latxartegi Aretoko leihatila.

Aretoko ateak 16:15ean irekiko dira.

  • Visto: 83
2021eko kultur agendaren partehartze emaitzak

2021eko kultur agendaren partehartze emaitzak

Ia 9.500 pertsonak hartu dute parte antolatutako kultur jardueretan

Udalak 2021 urtean antolatu eta/edo diruz lagundutako kultur jardueretara bertaratzeari buruzko datuek argi eta garbi adierazten dute Legazpiko kultur agenda bizirik mantentzen dela.

Hauek dira kultur jardueretan parte hartzeari buruzko datuak, 2021eko urtean.

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

PARTE-HARTZEA GUZTIRA

Irakurketa klubak

20

23

21

28

27

20

--

16

72

119

31

377

Musika eta arte eszenikoak DVDan

16

17

12

12

--

--

--

--

18

16

83

156

Ikasleen bisitaldiak liburutegira

82

81

--

36

----

--

--

--

94

0

250

543

Ekitaldiak Kultur Etxeko aretoan

81

--

23

104

25

25

--

--

30

0

83

389

Ekitaldiak Latxartegi aretoan

--

--

217

40

58

--

--

--

125

943

310

1.693

Ekitaldiak kalean

--

--

--

--

442

120

686

1.235

--

548

100

3.131

Ekitaldiak Agirre Etxeberri parkean

--

--

--

78

171

633

351

307

--

0

0

1.233

Ekitaldiak ikastolako jolastokian

--

--

--

--

555

663

322

107

--

0

0

1.647

Ekitaldiak parrokian

--

--

--

--

198

--

--

--

--

0

100

298

PARTE-HARTZEA GUZTIRA

199

121

273

220

1.383

999

1.641

1.801

357

1.626

957

9.467

Nabarmendu beharrekoak dira halaber, Goiz Deia Txistulari taldearen hileroko kalejirak, Legazpi Musika Bandaren kalejirak eta Kultur Etxean egin ohi diren erakusketak, baina oraindik ez da horietan izandako parte-hartzea kuantifikatu.

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Gabonetako marrazki-lehiaketaren erakusketa

Txirbil Elkarteko kideen Zurezko lanen erakusketa

Pintura erakusketa

Javi Gonzalez

Argazki erakusketa

Iosu Garai

Haurren marrazki-lehiaketako lanen erakusketa

Ikasturte amaierako marrazki eta pintura erakusketa

Arkatza Elkartea

Ilustrazio erakusketa

Libe Andueza

Eskultura erakusketa

Alberto Velasco

Argazkiak

Ikatza Elkarteko kideen lanak

Gabon irudi lehiaketa

Arkatza Elkartea

Argizaiola argazki-lehiaketaren erakusketa.

Ikatza Elkartea

Argazki erakusketa

Iosu Garai

Ikasturte amaierako marrazki eta pintura erakusketa

Legazpi Hiria argazki erakusketa

Ikatza Elkartea

Zeramika

Xalinko elkarteko kideen lanak

Iosu Lasaren marrazakiak

 

Azkenik, ekitaldi zehatzei buruzko datu horiei, 2020ko irail eta urritik aurrera martxan dauden eskola eta ikastaroetan izandako parte-hartzearen datuak gehitu behar zaizkie. Horrela, Arkatza elkartearen marrazketa eta pintura eskoletan 80 lagun ibili dira eta Irule elkarteak 7 ikasle izan ditu puntu ikastaroan eta 11 ikasle joskintzaren hastapeneko ikastaroan, 2021eko ekainera bitartean.

Ikasturte berri honetan Arkatza Elkarteak 70 ikaslerekin hasi du ikasturtea, Irule elkartearen puntu ikastaroa 8 ikaslerekin hasi da joskintzakoa 10ekin. Ikasturte berri honetan gainera Txirbil elkarteak berrekin dio egur talla ikastaroari, eta 22 ikaslerekin abiatu du ikasturtea.

Azpimarratu behar dugu kultur jarduera hori guztia gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeela herriko kultur erakundeen inplikaziorik gabe.

  • Visto: 67
2021ean 16 bilera egin zituen Gobernu Batzordeak

2021ean 16 bilera egin zituen Gobernu Batzordeak

Aurreko legegintzaldian berreskuratutako organoa da Gobernu Batzordea eta Alkatetzak eskuordetutako eskumenak ditu.

Gobernu Batzordea kide anitzeko organoa da. Alkatetzaren lehendakaritzapean, udaleko eginkizun betearazleak eta administratiboak betetzen ditu. Eginkizun horiek Osoko Bilkurak edo Alkatetzak eskuordetu behar ditu.

Legazpin, Gobernu Batzordearen funtzioak Alkatetzak eskuordetuta erdietsi dira eta hauek dira batzordea osatzen duten kideak: alkatea eta hiru alkateordeak (Eric Galvez, Iñigo Imaz eta Maite Lombide).

2021ean 16 bilera egin zituen Gobernu Batzordeak eta horietan 35 erabaki hartu ziren:

  • 7 kontratazio-erabaki
  • Hitzarmenak sinatzeko 9 erabaki
  • Laguntzen edo diru-laguntzen 8 erabaki
  • 8 erabaki, udaleko langileei buruzko gaiei buruz
  • Udal-ondarearekin lotutako erabaki 1
  • Udal-planekin lotutako 2 erabaki

Ikusi hartutako Erabakien zerrenda osoa

  • Visto: 94
Asian Zehar, Aitor Casadoren ikus-entzunezkoa urtarrilaren 28an

Asian Zehar, Aitor Casadoren ikus-entzunezkoa urtarrilaren 28an

Urteko lehen ikus-entzunezko emanaldiak, Aitor Casado legazpiarraren azken lana ekarriko digu.

Oraingoan ere, bere lagun Mar Torrijosekin batera Asiako hainbat tokitara egindako bidaiaren kronika eskainiko digute biek, toki horietako irudi eta musikarekin.

Latxartegi Aretoan izango da emanaldia, hala 177 laguni aukera emango zaie emanaldiaz gozatzeko, hori baita egungo egoeran baimendutako Aretoaren edukiera.

Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrerak hartu beharko dira, Kultur Etxeko Harreran, urtarrilaren 24,25,26 eta 27an,  9:30etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara.

Guztiak banatuko ez balira, egunean bertan Latxartegi Aretoan jarriko dira eskura 18:00etan.

  • Visto: 109
2022ko Egutegi fiskala

2022ko Egutegi fiskala

Noiz ordaindu behar dira zergak eta tasak?

Legazpiko Udalak 2022ko ekitaldirako udal zergen egutegi fiskala onartu du.

Egutegi osoa udalaren webgunean dago argitaratuta (www.legazpi.eus), baina hona-koak dira zerga eta data garrantzitsuenak:

  • Urteko aldizkotasuna duten zergak:

Ibilgailuak: otsailaren 1etik martxoaren 31ra.

OHZ (kontribuzioa): maiatzaren 15etik ekainaren 31ra.

  • Seihilabetekoo aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):

Zaborrak:   urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra

                  Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra

  • Hiruhilabetekoo aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):

Azoka : urtarrilaren 1etik otsailarn 28ra.

Dagoeneko indarrean daude ibilgailuak kobratzeko 2022. urteko eta zaborren lehen seihilekoko kanpainak.

Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko epearen azken egunean zordunduko dira bankuetako kontuan: otsailaren 28an zaborrena eta martxoaren 31n ibilgailuena

Udalak ordainagiriak helbideratzera animatu nahi du, herritarrentzat erosoagoa dela uste duelako eta ezarritako aldiaren azken egunean ordaintzea abantaila delako

  • Visto: 86