Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
UZTAKALE. Tio Teronen Semeak. Haurreskolari ikuskizuna uztailaren 4an, 20:30ean Euskal Herria plazan

UZTAKALE. Tio Teronen Semeak. Haurreskolari ikuskizuna uztailaren 4an, 20:30ean Euskal Herria plazan

Sustraiak Dantza taldeak bere 50. urteurrenean Uztakalen ekitaldi hau antolatzea proposatu zuen eta hala antolatu da.

Tio Teronen semeak taldeak aurkeztuak ditu bere aurreko lanak Legazpin, eta oraingoan beren azken ikuskizuna aurkeztuko digute.

Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!

  • Hizkuntza: testurik gabe.
  • 50 min.

Euria balitz Azokan.

  • Visto: 108
San Joan sua eta erromeria. Argazki bilduma

San Joan sua eta erromeria. Argazki bilduma

Pasa den astelehenean, San Joan bezpera, legazpiarrok sua piztu eta erromeriaz gozatu genuen herriko plazan. Txalaparta, sua piztea, musika eta dantza ez ziren falta izan jai eta giro ederrean igaro zen urteko ilunabar berezienean.

ARGAKIZKA HEMEN

  • Visto: 76
Legazpiko Udalak San Juan Alardean parte hartu izana eskertzen du. Argazki galeria

Legazpiko Udalak San Juan Alardean parte hartu izana eskertzen du. Argazki galeria

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie San Joan bezperan egindako alardean parte hartu zuten guztiei. Bere inplikazio eta gogo biziari esker, posible izan zen herrian hain errotuta dagoen tradizioa bizirik mantentzea eta Legazpiko kaleak alaitasunez eta jai giroz betetzea. Herritarren parte-hartzea funtsezkoa izan da komunitatearentzat hain berezia den ospakizun honi jarraipena emateko.

Eskerrik asko bihotzez!

ARGAZKI BILDUMA HEMEN

  • Visto: 97
UZTAKALE. Txost! Taldearen kontzertua uztailaren 1ean, 19:00etan Agirre Etxeberri Parkean

UZTAKALE. Txost! Taldearen kontzertua uztailaren 1ean, 19:00etan Agirre Etxeberri Parkean

Zeru zoro zenduaren azpian bazen lagun talde bat, musika egiten hasi eta hauxe emaitza, Txost!

Txost! Urretxu-Zumarragako musika taldea da eta Legazpin dute entsegu tokia. Egile-popa, pop urduria eta ausarta egiten dute. Alaitasuna eta jolasa oinarritzat hartuz kantu bereziak josten dituzte, letra zoroak kantatuz. Esperimentaziorako tarteak uzten dituzte kontzertuetan, eta ikus-entzuleekin gertutasuna bilatzen dute

PARTAIDEAK:

  • Mikel Arriaran 'Tunixi', bateria, ahotsa
  • Aritz Ormazabal 'Orma', baxua, ahotsa
  • Iosu Isaias Villanueva 'Isuo', gitarra, ahotsa
  • Jon Murua 'Kezman', tronpeta, ahotsa

Euria balitz Azokan.

  • Visto: 139