Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Hitzaldi- Ilustratua: “Sugarren mende-komiki-albuma”. Aurkezpena  Hizlari: Asisko Urmeneta.

Hitzaldi- Ilustratua: “Sugarren mende-komiki-albuma”. Aurkezpena Hizlari: Asisko Urmeneta.

Urtarrilaren 20ann, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian.

Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hamaika euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.

Orduko herritarren tragedia kontatuko dugu, bere testuinguru historiko eta geografikoan, ezin baita ahantzi Euskal Herria bera mugalde bilakatzen ari zela bi inperio absolutisten artean.

Zigorturiko euskaldunak ez ziren bazterkinak, baina garai hartako lider sozialak: horretarako eraiki zen sorginen sekta kolektiboaren mitoa, buruzagi haiek bidetik kentzeko, ezohiko prozedurak baliatuz

Eta guztia Asiskoren marrazkiz lagundurik.

Asisko Urmeneta (Iruñea 1965) ezaguna da besteak beste honako lanen egilea delako: Gartxot, Eusklabo Alaiak, 1620, Nafarroa Beheragaina, y AztiHitza (Euskadi de Literatura Saria Ilustrazioaren atalean)

Sarrera doakoa eta librea izango da aretoaren edukiera osatu arte. Ateak 18:30ean irekiko dira.

  • Visto: 85
Izena emateko epea irekita, 2022-2023 ikasturtean eskolatuko direnentzat

Izena emateko epea irekita, 2022-2023 ikasturtean eskolatuko direnentzat

Udalak Bizikidetza-ziurtagiria bidali die, 2 eta 12 urte beteko duten haurren familiei

2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan ikasi nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 17tik 28ra bitartean egongo da zabalik, eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da.

Hori dela eta, Legazpiko udalak 2urte beteta edo beteko dituen seme-alaben familiei eskutitz pertsonalizatua bidali die, herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa emanez.

Era berean, bai 2 urteko bai 12 urteko seme-alabak dituzten familiek zuzenean beraien etxeetan jasoko dute Udalak emandako Bizikidetza-ziurtagiria, eta hori beharrezkoa izango da erabakitzen duten ikastetxean izena emateko. Horren helburua da, herritarrei dokumentazio hori erraztea, udal-bulegoetara joan beharrik gabe.

Ikusi Legazpiko hezkuntza eskaintzaren aurkezpen-eskutitza

  • Visto: 68
“Eskura”, ILINTIren kanpaina berria

“Eskura”, ILINTIren kanpaina berria

Aterkiak eta erosketa-orgak utziko dizkiete bezeroei

ILINTI Merkatarien Elkarteak kanpaina berri bat jarriko du abian ostegun honetan, legazpiarrei tokiko merkataritzaren hurbiltasuna erakusteko asmoz.

Horretarako, ILINTIko saltokiek aterkiak eta erosketa-orgak utziko dizkiete bezeroei, behar dituztenean.

Erabili ondoren, utzi dituen saltokiari itzuliko zaizkio, beste pertsona batzuek erabil ditzaten.

Kanpaina hau ILINTIk eta Legazpiko Udalak elkarlanean antolatu dute.

  • Visto: 61
Gizarte Foroak BAKARDADEEI buruzko bigarren saioa egingo du

Gizarte Foroak BAKARDADEEI buruzko bigarren saioa egingo du

Hauxe da helburua: gaur egun egiten ari diren ekintzak herritarrekin batera lantzea eta, gainera, ekintza berriak sortzea.

Gaia gero eta hedatuago dago herritar guztien artean, ez bakarrik adinekoen artean, baizik eta orokorrean, pertsona guztiei eragiten dielako.

Horretarako, Gizarte Foroak joan den azaroaren 29an egin zuen lehen saioa, bakardadeak gaiari hurbiltzeko. Egun hartan, Javier Yanguasek hitzaldi-eztabaida interesgarria eskaini zuen.

Bigarren saioa egingo da:

  • Urtarrilaren 17an (astelehena)
  • 17:30etik 19:00etara
  • Kultur Etxean

Datorren asteleheneko saioan, gaur egun martxan dauden eta ikuspegi desberdinak kontuan hartuta gauzatzen ari diren hiru proiektu azalduko dira. Honako erakundeen proiektuak dira: SSI Taldearena, Hurkoa Fundazioarena eta BIZAN Sarearena.

Beti bezala, oso beharrezkotzat jotzen dugu gaian interesa duten herritarrek parte hartzea. Horregatik, berriz ere , gonbidatzen zaituztegu.

Animatu eta zatoz bilerara!

  • Visto: 117
Legazpiko udalak kiroldegiko mantenu lanak eta obratako ofiziala kontratatuko du LANBIDEren bitartez

Legazpiko udalak kiroldegiko mantenu lanak eta obratako ofiziala kontratatuko du LANBIDEren bitartez

Kontratua egun osorako da eta urtebeteko iraupena izango du.

Legazpiko Udalak, Kiroldegiko mantenu lanak eta udaleko hainbat obra lanak egiteko ofiziala kontratatuko du.

Kontratazioa Euskal Enplegu Zerbitzuaren (Lanbide)bitartez egingo da.

Kontratua egun osorako izango da eta urtebeteko iraupena izango du.

Izena emateko epea:

urtarrilaren 12an zabalduko da eta urtarrilaren 19a bitartean egin ahal izango da LANBIDEen.

  • Visto: 108