Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko klimatologiari buruzko datuak

Legazpiko klimatologiari buruzko datuak

Goenagan kokatutako estazio meteorologikoak bildutako datuak

TENPERATURAK

Urteko temperatura maximoa

Urteko temperatura minimoa

Hilabete hotzena

Hilabete beroena

Eguna

Tenp.

Eguna

Tenp.

Hilabetea

Tenp.

Hilabetea

Tenp.

2021

Irailak 6

35,0

Urtarrilak 7

-5,0

Urtarrila

5,48

Abuztua

18,73

2020

Abuztuak 7

38,0

Urtarrilak 1

-1,5

Abendua

6,74

Abuztua

19,56

2019

Uztailak 23

38,5

Urtarrilak 3

-5,0

Urtarrila

5,08

Abuztua

20,54

2018

Abuztuak 6

34,5

Otsailak 27

-6,5

Otsaila

4,05

Uztaila

20,15

2017

Ekainak 21

36,0

Urtarrilak 20

-4,5

Urtarrila

4,38

Abuztua

19,91

Tenperaturarekin lotutako beste datu batzuk:

• 1958tik batez besteko temperatura: 12,66 ºC.

• 0 ºC edo gutxiagoko egunak: 7 egun 2021ean. 2020an 10 egun izan ziren, 11 egun 2019an, 21 egun 2018an eta 24 egun 2016an.

• 30 ºC edo gehiagoko egunak: 12 egun 2021ean, 21 egun 2020an, 11 egun 2019an, 21 egun 2018an eta 24 egun 2016an.

EURIA

Urteko euria

Egun euritsuena

Hilabete euritsuena

Euri gutxiagoko hilabetea

Eguna

Euria

Hilabetea

Euria

Hilabetea

Euria

2021

1.599,80

Azaroak 28

93,5

Azaroa

414,9

Uztaila

18,8

2020

1.474,70

Abenduak 6

68,7

Abendua

497,0

Uztaila

15,7

2019

1.740,60

Azaroak 6

84,4

Azaroa

499,4

Abuztua

40,8

2018

1.689,10

Apirilak 11

62,0

Otsaila

316,1

Abuztua

18,6

2017

1.460,70

Urtarrilak 10

70,5

Abendua

291,6

Urria

23,1

2021eko euriekin lotutako datu esanguratsu gisa, nabarmendu dezakegu urrira arte 826,30 litro euri jaso direla. Kopuru hori bikoiztu egin da urteko azken 2 hilabeteetan.

Euriekin lotutako beste datu batzuk:

• 2021ean 180 egunetan egin du euria, 2020an 189 egunetan, 2018an 213 egunetan eta 2017an 186 egunetan.

• Egunean 30 litro baino gehiago jaso diren egunak: 6 egun 2021ean, 6 egun 2020an, 9 egun 2019an, 13 egun 2018an eta 10 egun 2017an.

ELURTEAK, KAZKABARRA, EKAINTZAK, BEHE LAINOA, IHINTZA eta IZOTZ ZURIA
  • Elurteak: 2021ean 4 egunetan egin du elurra, 2020an 4 egunetan, 2019an egun bakarrean, 2018an 13 egunetan eta 2017an 5 egunetan.
  • Kazkabarra:2021ean egun bakarrean bota du kazkabarra, 2020an, 2019an eta 2017an 3 egunetan, eta 2018an 5 egunetan.
  • Ekaitzak:12 ekaitz izan ziren 2021ean, 14 2020an, 10 2019an, 11 2018an eta 18 2017an.
  • Behe lainoa:14 egunetan izan dugu behe lainoa 2021ean, 3 egunetan 2020an, 5 egunetan 2019an eta 2017an eta 4 egunetan 2018an.
  • Ihintza:  106 egunetan 2021ean, 97 egunetan 2020an, 64 egunetan 2019an, 79 egunetan 2018an eta 2017an.
  • Izotz zuria: 26 egunetan 2021ean, 22 egunetan 2020an, 25 egunetan 2019an, 20 egunetan 2018an eta 34 egunetan 2017an.
  • Visto: 143
2021eko egutegiko lehiaketan parte hartzeari buruzko datuak

2021eko egutegiko lehiaketan parte hartzeari buruzko datuak

Hilero planteatutako asmakizunei 1.553 erantzun jaso ditugu guztira

2021eko egutegirako aukeratutako gaia euskara izan zen, eta aurreko urteetako dinamikarekin jarraituz, euskararen inguruan asmakizunen bidez jolastea proposatu genuen, euskararekin zerikusia duten gai batzuk azaltzeko balio izan dutenak. Ahozko tradizio guztietan garrantzi handia dute asmakizunek eta, jakina, baita euskaran ere.

Proposamena, hileko lehiaketan parte hartu duten herritarrek ondo hartu dutela dirudi.

Hauek izan dira parte hartzearen datuak:

  • Urtarrila              : 154
  • Otsaila                : 181
  • Martxoa              : 131
  • Apirila                 : 178
  • Maiatza              : 193
  • Ekaina                : 108
  • Uztaila                : 161
  • Abuztua              : 73
  • Iraila                   : 95
  • Urria                   : 74
  • Azaroa               : 95
  • Abendua            : 110

Beraz, hilean batez beste 129 pertsonak hartu dute parte.

Eta hau da 2022rako aukeratutako gaia: hurbileko eta sasoiko frutak eta barazkiak. Izan ere, tokiko produktuak kontsumituz, gure baserritarren lanari balioa ematen diogu eta, aldi berean, jaio garen eta/edo bizi garen inguruneko nortasun soziokulturala indartzen dugu.

Osasungarri kontsumitu, bertako produktuak kontsumitu!

  • Visto: 123
Abendua asmakizunaren erantzuna: Arkatza

Abendua asmakizunaren erantzuna: Arkatza

Makina bat istorio sortzen dituen makilatxo magikoa

Zer dela eta zer dela? Hasieran luzea eta bukaeran laburra. Ez buru, ez hanka eta ez hezurra. Hazi beharrean txikituz doa. Hau ez da gezurra; edozer egin dezake, etxea ala autoa, zuhaitza ala egurra. Atzamarretatik ihes egiten digunean ematen diogu agurra.

Horixe zen asmakizuna. Eta askok asmatu duzue, bai: ARKATZA da erantzuna, makilatxo magikoa. Makina bat kontu ateratzen da bertatik…

Amaigabeko arkatzak sekulako aukera ematen digu nahi dugunaz idazteko. Eta horixe bera egin dugu urtarrilean hasi ginenetik egutegiko orrialdeetan udal euskaltegiko kideen laguntzaz, betiere, euskara ardatz hartuta.

Eta abenduan, zer berri? Abenduan, Euskararen egun handia ospatzen dugu, izan ere, abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da.

Bide batez, argitu dezagun arrazoia: Frantzisko Xabierkoa, izan dugun euskaldun ezagunenetako bat, abenduaren 3an hil zen 1552. urtean, Txinan, eta diotenez, hilzorian zegoela, txinatarrentzat hitz arrotzak zirenak esaten hasi omen zen. Guretzat, ordea, ezagunak izango ziren, euskaraz ari baitzen, ama-hizkuntzan. Data hori aintzat hartuta, 1930. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egun izendatu zuen abenduaren 3a. Edonola ere, azken urteetan indarra hartu duen lemak dioen bezala, abenduaren 3az gain, urteko egun guztiak dira euskararen egun.

Amaitu den 2021. urtea ere ez da makala izan. Nork esango zigun guri mundu mailako izurrite batek eragingo zigunik! Eta hementxe gaude, ekin eta ekin, iristear dagoen urtea hobea izango delakoan… Gauza harrigarriak gertatzen dira, bai, gutxien espero dugunean. Nork esango zien gure xaharrei beren seme-alabek eta bilobek eskolan euskaraz ikasteko aukera izango zutenik, aurretik bizitutakoak bizitu eta gero!

Hemendik oso gertu, Arantzazun zehazki, egin zuen lehenengo bilera Euskaltzaindiak Euskara Batua izango zenaren oinarriak jartzeko, Euskara Batuaren lehen arauak finkatzeko, alegia. Ezinbesteko pausua edozein hizkuntzaren normalizazio eta biziraupenerako. 1968. urtea zen. 50 urte pasa. Gaur egun, Legazpiko ume guztiek ikasten dute euskaraz.

Gorriak pasa ditu euskarak eta guk ere hala-nolakoak. Edonola ere, kolpeak kolpe, aurrera goaz, hizkuntza bezalaxe, gu geu ere.

  • Visto: 99
UDAL LIBURUTEGIA ITXITA Urtarrilaren 4 eta 5ean

UDAL LIBURUTEGIA ITXITA Urtarrilaren 4 eta 5ean

Liburutegiko langileen konfinamendua dela medio

Urtarrilaren 4 eta 5ean, Udal liburutegiak itxita izango ditu ateak.

Gauzak ondo bidean, urtarrilaren 10ean normaltasunez irekitzea espero da

  • Visto: 82
Badatoz Erregeak, azokan izango dira urtarrilaren 5ean

Badatoz Erregeak, azokan izango dira urtarrilaren 5ean

Bi postontzi jarri dira haiei zuzendutako gutunak jasotzeko

COVID-19aren ondorioz, aurtengo Gabonak desberdinak izaten ari dira,eta Erregeak ohiko etorrera ospatzerik izango ez dugun arren, Legazpiko haurrek ez dituzte haiek faltan botako.

Izan ere, Erregeak dena prestatu dute legazpiar haurrengandik hurbil egoteko. Horrela, urtarrilaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, azokan egongo dira. Bertan hartuko dituzte haurrak, COVID kutsatzea saihesteko beharrezko segurtasun-distantziak gordez.

Aurten ere gutunak jasotzeko bi postontziak jarri dira kalean, haurren ilusio eta nahi guztiak jasoko dituzten gutunak jasotzeko.

Postontzi bat Kale Nagusian jarri da eta bestea Laubiden. Postontzi horiekazokan egongo dira urtarrilaren 5ean, eta bertan ere utzi ahal izango dira gutunak.

Erregeak  gogorarazi digute aurten harremanak izateko modua desberdina izango dela Covid-19aren ondorioz, eta, beraz, kontaktu bisuala mantenduko da eta agurrak eta argazkiak urrutitik egingo dira.

Era berean, gurasoentzako eta aitona-amonentzako mezu bat dute, haien laguntza funtsezkoa izango baita haur guztiek beste urtebetez agurtzeko aukera izan dezaten: ezinbestekoa da COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurri guztiak errespetatzea, hau da, jende-pilaketak saihestea, segurtasun-distantzia gordetzea eta maskara erabiltzea.

  • Visto: 25