Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Urtarrileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Urtarrileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Urtarrileko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

KZguneari dagokionez gogoan izan, nabigazio libreko gunea

9:30-13:00 eta 16:00-20:00etara irekita egongo bada ere,

gainerako zerbitzuak goizez bakarrik (9:00-13:00) eskainiko direla eta derrigorrezkoa dela hitzordua hartzea zentroko telefonora deituta (943 023 663).

www.legazpi.eus/bizi/agenda loturan Kultur egitaraua

www.legazpi.eus/bizi/kultura/kzgunea loturan KZguneko planifikazioa

  • Visto: 110
Abenduaren 28 eta 29an BIDEGIren aurrez aurreko arreta udaletxean

Abenduaren 28 eta 29an BIDEGIren aurrez aurreko arreta udaletxean

9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, HAZ bulegoan

2022ko urtarriletik aurrera, Beasain eta Bergara arteko A-636 autobia erabiltzeagatik kanon bat kobratuko da. Urtarrilerako gutxi falta denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio-kanpaina bat jarriko du martxan. Kanpaina hori gipuzkoar guztiei dago zuzenduta eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta teleordainketako gailurik ez duten biztanleei.

Kanpaina horren bidez zabalduko den informazioa aurrez aurre emango da:

  • Egunak: abenduaren 28 eta 29
  • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Non:Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.

Egun horietan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.

ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.

BIDEGIk emandako informazio gehigarria.

  • Visto: 102
Legazpiko KZgunea Abenduaren 27tik 31ra

Legazpiko KZgunea Abenduaren 27tik 31ra

Nabigazio libreko gunea bakarrik egongo da irekita, 9:30-13:00 eta 16:00-20:00. Gainerako zerbitzuak, begiralearen presentzia behar dutenak ez dira eskainiko

KZguneko langilearen oporrak direla eta Abenduaren 27tik 31ra,nabigazio libreko gunea baino ez da irekita egongo.

Gainerako zerbitzuak, ikastaro, BQ,… ez dira eskainiko.

Urtarrilaren 3an ohiko zerbitzuak guztiak martxan izango dira berriz ere,

eta begiralea goizez egongo da, 9:00etatik 13:00etara.

  • Visto: 74
Balizko iruzur telefonikoa- Telelaguntza zerbitzua eskeiniz

Balizko iruzur telefonikoa- Telelaguntza zerbitzua eskeiniz

Ez ezagun batzuk telefonoz deitzen ari dira etxeetara, telelaguntza zerbitzua eskeintzen,

Eusko Jaurlaritzak ematen duen “betiON”zerbitzuaren antzea. Legazpiko bizilagunek zerbitzu hau behar izan ezkero,  norberak Udaletxeko Gizarte zerbitzuaren bidez gestionatu behar du, beraz horrelako eskeintzari ez egin kasurik eta IÑOLA ERE, ez eman datu pertsonalik telefonoz egindako eskeintzari.

  • Visto: 58
Deia Txistulari taldearen emanaldiak Gabon etaEguberri egunetan

Deia Txistulari taldearen emanaldiak Gabon etaEguberri egunetan

Abenduaren 24an, kontzertua eta Abenduaren 25ean Goiz eresia.

Ezin Gabonik pentsatu txistularirik gabe, ez behintzat Legazpin.

Gabon Errondetako ezinbesteko partaide izan dira, eta errondarik ezean aurtengoan kontzertua eskainiko dute Abenduaren 24an, 13:00etan Kale Nagusian, Txomineko pasoan.

Eta Eguberri egunean berriz, abenduaren 25ean, kalejiratxoa egingo dute 10:00etan hasita herriko erdigunean

  • Visto: 79