Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Iosu Lasa Urcelay legazpiarraren plumilazko marrazkien Erakusketa ikusgai Kultur Etxean Gabonetan

Iosu Lasa Urcelay legazpiarraren plumilazko marrazkien Erakusketa ikusgai Kultur Etxean Gabonetan

Abenduaren 22tik Urtarrilaren 5era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

Kultur Etxeko Erakusketa gelak bi marrazki erakusketa hartuko ditu gabon egun hauetan.

Aretoaren beste zatian, Iosu Lasa Urcelay legazpiarraren plumilazko marrazkiak izango dira ikusgai. Hona aurkezpen testua:

Freud-ek zioen ametsak “inkontzientearen bide nagusia” direla. Iosu Lasaren kasuan, esnaldi amestu batez hitz egin dezakegu, eta horrek ere inkontzientera garamatza zuzenean, gauzak diruditen eta ez diruditen lekura. Bere marrazkian ez dago zuzenketarik, zentsurarik gabe adierazteko duen modua da. Bera bakarrik jartzen da marrazkiaren zerbitzura bere irudi polimorfoen mugak lausotzeko eta irudimenaren aberastasuna horietan laburtzeko.Artistak urteetan zehar egin dituen ehunka marrazkien lagin txiki bat dugu erakusketa honetan.

  • Visto: 121
Gabon irudiak erakusketa ikusgai Kultur Etxean Gabonetan

Gabon irudiak erakusketa ikusgai Kultur Etxean Gabonetan

Abenduaren 22tik Urtarrilaren 5era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

Kultur Etxeko Erakusketa gelak bi marrazki erakusketa hartuko ditu gabon egun hauetan.

Arkatza Elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko Gabon Irudi Lehiaketara aurkezturiko lanak izango dira alde batetik, sarituak barne.

  • Visto: 82
BIDEGIren aurrez aurreko arretako EGUN GEHIGARRIAK udaletxean, abenduaren 28an eta 29an eta urtarrilean

BIDEGIren aurrez aurreko arretako EGUN GEHIGARRIAK udaletxean, abenduaren 28an eta 29an eta urtarrilean

2022ko urtarriletik aurrera, Beasain eta Bergara arteko A-636 autobia erabiltzeagatik kanon bat kobratuko da. Urtarrilerako gutxi falta denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio-kanpaina bat jarriko du martxan. Kanpaina hori gipuzkoar guztiei dago zuzenduta eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta teleordainketako gailurik ez duten biztanleei.

Kanpaina horren bidez zabalduko den informazioa aurrez aurre emango da:

  • Egunak: abenduaren 28 eta 29 eta urtarrilaren 18,21 eta 29an
  • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Non:Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.

Egun horietan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.

ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.

BIDEGIk emandako informazio gehigarria

  • Visto: 74
Olentzero eta Mari Domingiri zuzendutako gutunak jasotzeko postontziak

Olentzero eta Mari Domingiri zuzendutako gutunak jasotzeko postontziak

Iaz, lehen aldiz, bi postontzi jarri ziren herriko haurrek beren ilusio eta desio guztiak adieraziko zituzten gutunak jasotzeko.

Aurten gauza bera egin dugu, eta berriro jarri ditugu postontziak Laubide auzoan eta Kale Nagusian, aurtengo Gabonetan ere herriko txikienek beren gutunak entregatu ahal izan ditzaten.

  • Visto: 68