Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ibilbide aldaketak DG04 linean

Ibilbide aldaketak DG04 linean

Udanan GI-2630 errepideak moztuta irauten duen bitartean eskainitako behin-behineko zerbitzua hobetu eta egokitzeko helburuz, DG04 Arrasate > Zumarraga linearen ibilbidea doituko dugu, herri guztietan zerbitzua mantentzeko, abenduaren 14tik abisu berriro arte.

DG04 linearen ordutegi berriak, ibilbidea aldatu ondoren, honako hauek dira:

ORDUTEGIA

  • Visto: 69
Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa Abenduaren 18an Kultur Etxean

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa Abenduaren 18an Kultur Etxean

6 mailatan banatuko dira parte hartzaileak,

eta maila bakoitzeko sari bat emango da.

Sari banaketa,

abenduaren 21ean, astelehena, 17:30ean,

Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hona oinarriak:

Legazpiko Arkatza Elkarteak, Legazpiko Udalaren laguntzaz, ondorengo oinarri hauen arabera abenduaren 18an, Kultur Etxean egingo den Gabon Irudi lehiaketarako deia egiten du.

1. PARTAIDEAK

Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleakparte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.

2. GAIA:

Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.

3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina,…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

4. EPAIMAHAIA

Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.

5. SARIAK

Kategoria bakoitzeko sari batbanatuko da. Sari banaketa abenduaren 21ean, 17:30ean egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira gabonetan, Kultur Etxean bertan.

6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa abenduaren 18an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak.

7. OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

  • Visto: 62
Gabon giroko kontzertuak: Santikutz Abesbatza, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda. AZKEN ORDUKO ALDAKETAK

Gabon giroko kontzertuak: Santikutz Abesbatza, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda. AZKEN ORDUKO ALDAKETAK

Arrazoi desbedinak tarteko aldaketak izan dira herriko taldeek asteburu honetarako prestatuta zituzten emanaldietan:

18, LARUNBATA: Alaitasuna Errondaila. 19:00etan Latxartegi Aretoa. (BERTAN BEHERA)

19, IGANDEA: Legazpi Musika Banda:KALEJIRA.12:00ean Erdiguneko kaleetan.

26, IGANDEA: Santikutz Abesbatza: Gabon kontzertua. 19:00etan Parrokian.

Saio guztiak doakoak izango dira, eta espazio itxien edukiera sarreran bertan zainduko da. Horretarako eta jende pilaketak saihesteko, espazioetako ateak emanaldia baino 30 minutu lehenago irekiko dira.

Gogoan izan derrigorrezkoa izango dela maskara jarrita izatea, ahal denean distantziak mantentzea, eta debekatuta dagoela jan eta edatea.

  • Visto: 69
Abenduaren 16an Agenda 2030 Foroaren bilera

Abenduaren 16an Agenda 2030 Foroaren bilera

Dakizuen bezala, urrian, Foroaren lehen bilera egin genuen, honetan Legazpiarrok gure herria garbi mantentzeko orduan dugun inplikazio eta konpromisoa landu eta egoerari aurre egiteko hausnarketa eman genuen, gure herria kontzientziatzeko eta lanketan inplikatzeko ekintza ezberdinak identifikatuz.

Oraingo honetan ere, zuekin, legazpiarrekin  batera garatu  nahi ditugu aurreko lan saioan identifikatu genituen bi ekintzak:

1. Txutxe-denden inguruan sortzen diren hondakinak jasotzeko baliabideak aztertzea.

2. Udalak eremu batzuk epe baterako garbitzeari uztea eta ekintza horiek komunikazio eta sentsibilizazio kanpainekin laguntzea, legazpiarrak arazoaz jabetu daitezen.

Hori dela eta, Agenda 2030eko bigarren Foroa antolatu dugu:

  • Abenduak 16 (osteguna)
  • 17:30-19:00
  • Kultur Etxean

Denon arteko elkarlana sustatu nahi dugu, herriarekiko dugun konpromisoa indartzeko eta Legazpi jasangarriagoa bilakatzeko.

Osteguneko bileran elkar ikusiko garelakoan!

  • Visto: 64
Udana erabat itxita dago

Udana erabat itxita dago

Azken aste hauetako euriteek lur-mugimendu ugari eragin dituzte, eta, ondorioz, Udanako errepidea zartatu eta asfalto bera jaso egin da.
 
Hori dela eta, errepidea erabat itxita dago trafikoarentzat.
 
Une honetan, ez dakigu zein den irristaduraren irismena, eta, ondorioz, ez dakigu zenbat denboran egongo den itxita errepidea
  • Visto: 101