Zumarraga eta Beasain arteko trenbide-sarean gertatutako luizi handiak trenen zirkulazioa eragozten du, eta, horregatik, Brinkola eta Beasain arteko bidaiak autobusez egingo dira.
Beste abisu bat eman arte, autobusen geltokiak honako lekuetan egingo dira:
BRINKOLAN: zubiaren beste aldean (umeen jolas parke inguruan)
LEGAZPIN: Saturnino Telleriako errotondan
Autobusak RENFE izena daramate
Visto: 74
Escrito por Karmele Arruebarrena el . Publicado en Albisteak.
Bizikidetzarako mahai politikotik, Udala osatzen duten alderdi politiko guztien ordezkaritzarekin, giza eskubideen defentsarekin eta Nazio Batuen Batzarrak 1948ko abenduaren 10ean onartutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala betetzeko konpromisoarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu
Zarzuela emanaldi batekin amaituko dugu urtea, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,
eta Jesus Guridi maisuaren “El caserío” eskainiko dugu.
“El caserio” XX. mende hasierako zartzuela da. Federico Romero eta Guillermo Fernandez-Shaw dira idazleak eta musika Jesus Guridi maisuarena da. Lehenengo aldiz 1926ko azaroaren 11n eskaini zuten Madrilgo Zarzuela antzokian.
Hiru ekitalditan banatzen den ohitura-komedia lirikoa da. Bertan, garai haietan euskal landa-auzo batean eramaten zen bizimodua azaltzen da. Libretoa antzerkia egiteko teknika ongi ezagututa egin da eta Guridi maisuaren musika euskal folklorean oinarritzen da, garai haietan ospetsuak ziren bestelako gaien interferentziarik gabe. Obra hau Guridi maisuak egin duen inportanteenetakoa da.
Ekintza Bizkaiko Arrigorri auzoan gertatzen da, Euskal Herriko alegiazko auzoa. Ohiko pertsonaiak ageri dira: apaiza, alkatea, idazkaria, indiano aberatsa, tabernaria,…. Estereotipatutako pertsonaiak dira guztiak eta hizkera berezia dute, euskarazko hitzekin eta ama hizkuntza hitz egiten ez dutenek erabiltzen ohi duten azentuarekin eta esapideekin. Obran argi azalduta geratzen dira euskal ohiturak, egunez egunekoa, folklorea eta idiosinkrasia. Familiaren baserria herrian eta gizakian ongi errotuta dauden antzinako baloreen gordelekua da.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.
Visto: 71
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
2022ko urtarriletik aurrera, Beasain eta Bergara arteko A-636 autobia erabiltzeagatik kanon bat kobratuko da. Urtarrilerako gutxi falta denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio-kanpaina bat jarriko du martxan. Kanpaina hori gipuzkoar guztiei dago zuzenduta eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta teleordainketako gailurik ez duten biztanleei.
Kanpaina horren bidez zabalduko den informazioa aurrez aurre emango da:
•Egunak: abenduaren 10ean eta abenduaren 10ean
•Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
•Non: Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.
Egun horietan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.
ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta
Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren bidez, bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Legazpin, datorren asteartean, abenduaren 14an, 18.30ean Kultur etxeko areto nagusian. Hori dela eta, gonbidatuta daude datorren urtean unibertsitatera joango diren herriko nahiz inguruko herrietako ikasleak eta familiak.
Jardunaldi honen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta ikasleen intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.
Saioa elebidun izango da. Edukiera mugatua izango da, indarrean egongo diren Covid-eko neurrien arabera.