Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Odol emaileak Legazpin

Odol emaileak Legazpin

Abenduak, 3, ostirala, Gizarte Zentroan.

18 urte baino gehiago badituzu,

“Legazpiko odol emaileak”  gonbitea luzatzen dizu,

hileko lehen ostiraletan egiten den odol ateratzean parte hartzeko.

Hurrengo hitzordua:
Eguna: abenduak, 3an, ostirala.
Ordua:  de 16:30 a 20:10.
Lekua: Gizarte Zentroa.

Odola eman ahal izateko bete beharreko baldintzak ezagutzeko

  • Visto: 22
KULTUR ETXEA ITXITA: Abenduaren 6tik 8ra

KULTUR ETXEA ITXITA: Abenduaren 6tik 8ra

Kultur Etxea eta bertan dauden zerbitzu guztiak, KZgunea eta Udal Liburutegia barne,

Itxita egongo dira abenduaren 6,7 eta 8an, jai egun eta zubiak tarteko. Larunbat eta igandeetan ere itxita egoten denez, Abenduaren 4tik 8ra egongo da itxita Kultur Etxea.

  • Visto: 68
Euskarak 365 egun

Euskarak 365 egun

Amaiera-ekitaldia egingo dugu bihar, abenduaren 2an, Azokan!

Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimena azaroaren 22an jarri zen martxan eta abenduaren 5ean amaituko da. Horren baitan, Euskaraldia batzordeak hainbat ekimen gauzatu ditu; horien artean, ipuin labur-labur-laburren 2. lehiaketa.

Lanak aurkezteko epea joan den igandean, azaroaren 28an, bukatu zen eta dozenaka ipuin jaso dira.

Ipuinak irakurri ditu Euskaraldia batzordeak eta sariduna nor den iragarriko du bihar, abenduaren 2an, 18:00etan Azokan egingo duen amaiera-ekitaldian.

Saio motz eta alaia prestatu dugu eta herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu.

  • Visto: 22
“Arriskua alkohola” programa, DBH-ko 4.mailako ikasleentzat

“Arriskua alkohola” programa, DBH-ko 4.mailako ikasleentzat

Olazabal institutuarekin eta Haztegi ikastolarekin lankidetzan

Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak DBH-ko 4.mailako ikasleen geletara eramango du “ARRISKUA ALKOHOLA” izeneko programa. Programa hori Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko Olazabal institutuarekin eta Haztegi ikastolarekin lankidetzan egiten da.

Alkohola hartzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa bat da. 15 urteko neskek eta mutilek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.

Ortzadar Fundazioak burutuko dituen saioak azaroaren 26an hasi ziren eta abenduaren 1ean amaituko dira.

Gabonak pasa eta gero, irakasleen eta gurasoen txanda izango da.

Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta, , urtarrilaren 18an irakasleekin lan saio bat egingo da eta gurasoentzako hitzaldi bat eskainiko da Kultur etxean.

Bosgarren ikasturtea da, Legazpiko udalak Alkohol-kontsumoari dagokionez, E.A.E.ko ikastetxeetanprebentzio hautakorrekoesku-hartzea izeneko programan parte hartzen duela. Ikasleekin aurrera eramango diren tailerrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak ordainduko ditu.Legazpiko udalak berriz, irakasleriarekin eta gurasoekin aurrera eramango diren saioak ordainduko ditu.

  • Visto: 85