Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zutik! Haurrentzako zine saioa euskaraz

Zutik! Haurrentzako zine saioa euskaraz

Azaroaren 20an, 17:00etan Latxartegi Aretoan.

Pelikularen gidoilarietako bat Txetxu Altolagirre legazpiarra da.

Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu global honetan,

bada oraindik zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituenik.

Iratxoak, gure irudimenari ihes egiten dioten botereak dituzten izaki fantastikoak bizi dira bertan.

Zuhaitzeko hazia ernetzen den unetik beretik, iratxo bat jaiotzen da. Bere patuak betiko lotuta geratzen dira. Edo, behintzat, elezahar zaharrenek hori kontatzen dute.

Baina, zer gertatzen da hiriko zuhaitzekin? Orain arriskuan daude.

Zuhaitzak bota nahi dituzte eta horiekin batera bertan bizi diren iratxoak desgertuko dira ere.

Laguntzeko modu bakarra dago. Zutik eustea.

ZUTIK !

Asteburuko zine karteldegia honako honek osatuko du:

21, IGANDEA:“Mediterraneo”.Zuz.: Marcel Barrena. 19:00etanLatxartegi Aretoan.

  • Visto: 78
Irakurketa taldeen saioak azaroan

Irakurketa taldeen saioak azaroan

24an, asteazkena, gaztelerazkoa eta 25ean, osteguna euskarazkoa.

24, ASTEAZKENA:

Gaztelerazko irakurketa taldea. Landuko da: Novela familiar / John Lanchester. 18:30ean udal liburutegian. Gidaria: Mónica Leiva.

25, OSTEGUNA:

Euskarazko irakurketa taldea. Landuko den liburua: Sargori / Pello Lizarralde. 18:30ean udal liburutegian. Gidaria: Miriam Luki.

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • edo WhatsaAppez: 639851172.

Liburutegiak jartzen ditu gainera eskura irakurri beharreko liburuak.

  • Visto: 82
ADIF-en obrak hasten dira, tren-geltokiaren eraikin berria eraikitzeko

ADIF-en obrak hasten dira, tren-geltokiaren eraikin berria eraikitzeko

Obra 3,9 milioi eurotan esleitu da, eta 13 hilabete inguru iraungo duen obra izango da.

 

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren mende dagoen ADIF erakunde publikoak, ‘Construcciones Moyua’ eta ‘Cycasa Canteras eta Construcciones’ enpresei esleitu zien geltoki berria eraikitzeko obra, 3.907.467 eurotan. Obrak, 13 hilabete inguru iraungo du.

Proiektuak geltokirako eraikin berri bat eraikitzea jasotzen du, eta, horrez gain, honako lanak jasotzen ditu: terminalera iristeko igogailu eta eskailerekin lotutako azpiko pasabide bat egitea, bidaiarientzako markesina eta babesleku berriak egitea eta nasak handitzea. Gainera, zoladura, nasa-ertzak eta argiztapena aldatuko dira eta irisgarritasunera egokitzeko egin beharreko lan guztiak egingo dira.

Obrak datorren astean hasiko dira. Egingo den lehenengo gauza Geltoki hiribidean obra-etxolak jartzea izango da; beraz, aldi baterako kendu egingo dira kale horretako aparkalekuak. Obrek irauten duten bitartean, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekua eta geltokira iristeko oinezkoentzako sarbidea bakarrik mantenduko dira.

Esku-hartze honek Legazpiko geltokian aurretik egindako obrak osatuko ditu. Orain arte egindako obra horiei esker, 2. nasarako sarbide berri bat egokitu zen, herri-erabilerako ibilgailuen azpiko pasabidetik konektatutako arrapala baten bidez. Azpiko pasabide hori oinezkoek erabiltzeko egokitu zuen udalak.

Esku-hartze horiek, erabiltzaileen segurtasuna sustatzeko eta nasen arteko trenbide-pasagunea kentzeko, ADIFek Legazpiko Udalarekin egindako akordioaren emaitza izan ziren.

  • Visto: 69
BIDEGIren aurrez aurreko arreta 2. Eguna Udaletxean, azaroaren 19an, ostirala

BIDEGIren aurrez aurreko arreta 2. Eguna Udaletxean, azaroaren 19an, ostirala

9:30 etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, HAZ bulegoan

2022ko urtarriletik aurrera, Beasain eta Bergara arteko A-636 autobia erabiltzeagatik kanon bat kobratuko da. Urtarrilerako gutxi falta denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio-kanpaina bat jarriko du martxan. Kanpaina hori gipuzkoar guztiei dago zuzenduta eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta teleordainketako gailurik ez duten biztanleei.

Kanpaina horren bidez zabalduko den informazioa aurrez aurre emango da:

  • Egunak: azaroaren 19an eta abenduaren 10ean
  • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Non:Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan. Bertan, BIDEGIko bi pertsona egongo dira aurrez aurreko arreta hori emateko.

Egun horietan, bertan eskatu ahal izango da ABIATU gailua, edo zure ibilgailuaren matrikularen eta banku-txartelaren arteko lotura kudeatu ahal izango da, autobia erabiltzeagatiko kanona kobratzen hasi aurretik. BIDEGIk eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko edozein izapide edo kontsulta ere egin ahal izango da.

ABIATU gailuari esker, % 25etik % 75era bitarteko deskontu progresiboak eskura daitezke, hilean egiten den ibilbide-kopuruaren arabera. Gainera, hilean 33,37 €-ko gastu-muga du Gipuzkoako autobideetan, eta 49,30 €-koa Bizkaiko AP-8an eta Arabako AP-1 autobidean. Bestalde, Estatuko, Portugalgo eta Frantziako autobide guztietan erabil daiteke, baimendutako aparkalekuez gain.

BIDEGIk emandako informazio gehigarria

  • Visto: 74
Azaroan Musika 2021- Iñaki Dieguez akustik Trio

Azaroan Musika 2021- Iñaki Dieguez akustik Trio

Azaroaren 21ean, Igandea, 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Formazio artistiko berria sortu dute Iñaki Dieguez akordeoilariak, Angel Unzu eta Iker Telleria musikariekin batera. Musikari gisa

ibilbide luzea duten artistek folk moderno eta freskoa eskainiko dute ikuskizun berri

honetan, Oinkari Dantza Taldeko dantzarien konpainiarekin.

Latxartegi Aretoko ateak emanaldia baino 30 minutu lehenago irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.

Ekitaldian ezingo da jan eta edan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diruz lagundutako emanaldia

  • Visto: 74