Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko kultur agenda bizirik dago

Legazpiko kultur agenda bizirik dago

Aurten, 7.191 pertsonak hartu dute parte antolatutako kultur jardueretan

Pandemiaren eraginez, 2020an bertan behera utzi behar izan ziren Legazpin antolatzen ohi ziren kultur jarduera asko. Pixkanaka-pixkanaka, udalak eta herriko kultur elkarteek kultur agendari heldu diote berriro, antolatutako programazioa osasun-agintariek ezarritako edukieretara egokituz eta jokabide- eta zaintza-jarraibide zorrotzak aplikatuz, COVID kutsatzea saihesteko.

Udalak urriaren amaierara arte antolatu eta/edo diruz lagundutako kultur jardueretara bertaratzeari buruzko datuek argi eta garbi adierazten dute Legazpiko kultur agenda bizirik mantentzen dela.

Hauek dira kultur jardueretan parte hartzeari buruzko datuak, 2021eko urriaren amaierara arte:

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Iraila

Urria

PARTE-HARTZEA GUZTIRA

Irakurketa klubak

20

23

21

28

27

20

--

16

72

227

Opera

16

17

12

12

--

--

--

--

--

57

Ikasleen bisitaldiak liburutegira

82

81

--

36

----

--

--

--

94

293

Ekitaldiak Kultur Etxeko aretoan

81

--

23

104

25

25

--

--

48

306

Ekitaldiak Latxartegi aretoan

--

--

217

40

58

--

--

--

125

440

Ekitaldiak kalean

--

--

--

--

442

120

686

1.235

--

2.483

Ekitaldiak Agirre Etxeberri parkean

--

--

--

78

171

633

351

307

 

1.540

Ekitaldiak ikastolako jolastokian

--

--

--

--

555

663

322

107

--

1.647

Ekitaldiak parrokian

--

--

--

--

198

--

--

--

--

198

PARTE-HARTZEA GUZTIRA

199

121

273

220

1.383

999

1.641

1.801

664

7.191

Nabarmendu beharrekoak dira halaber, txistularien hileroko kalejirak eta Gorostiagako emanaldia, Musika Bandako kalejirak eta Kultur Etxean egin ohi diren erakusketak, baina oraindik ez da horietan izandako parte-hartzea kuantifikatu.

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Iraila

 

Gabonetako marrazki-lehiaketaren erakusketa

Zurezko lanen erakusketa

Pintura erakusketa

Pintura erakusketa

Pintura-lehiaketako lanen erakusketa

Ikasturte amaierako pintura erakusketa

Ilustrazio erakusketa

Eskultura erakusketa

Argizaiola argazki-lehiaketaren erakusketa

Argazki erakusketa

Ikasturte amaierako pintura erakusketa

Legazpi Hiria argazki erakusketa

 

Azkenik, ekitaldi zehatzei buruzko datu horiei, irailetik eta urritik aurrera martxan dauden eskola eta ikastaroetan izandako parte-hartzearen datuak gehitu behar zaizkie. Horrela, Arkatza elkarteak gauzatutako marrazketa eta pintura eskoletan 80 lagun ibili dira eta Irule elkarteak 7 ikasle izan ditu puntu ikastaroan eta 11 ikasle joskintzaren hastapeneko ikastaroan, ekainera bitartean. Ikasturte berri honetan Arkatza Elkarteak 70 ikaslerekin hasi du ikasturtea, Irule elkartearen puntu ikastaroa 8 ikaslerekin hasi da joskintzakoa 10ekin. Ikasturte berri honetan gainera Txirbil elkarteak berrekin dio egur talla ikastaroari, eta 22 ikaslerekin abiatu du ikasturtea.

Azpimarratu behar dugu kultur jarduera hori guztia gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeela herriko kultur erakundeen inplikaziorik gabe.

  • Visto: 76
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010 

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

 

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

Ikusi objetuen zerrenda

  • Visto: 26
Euskarak 365 egun, Hizkuntza-ohiturak aldatzeko aktibazio ekimen berria

Euskarak 365 egun, Hizkuntza-ohiturak aldatzeko aktibazio ekimen berria

Azaroaren 22tik abenduaren 5era

Topaguneak sustatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa egitea proposatu nahi diegu herritar helduoi. Izan ere, helduok euskaraz badakigu eta haurrei euskaraz egiten diegu baina ….. nola egiten dugu helduok gure artean?

Eskola-orduz kanpo haurraren zaintzaz arduratzen diren helduei eskatuko diegu ariketa egitea, izan kontratatu, lagun, guraso, senide, irakasle, begirale, entrenatzaile,…

Hasteko, euskararen transmisioan aditua den Paula Kasares gonbidatu dugu ekimenaren berri emateko eta helduon hizkuntza ohiturek haurrengan duten eraginaz ohartarazteko eta kontzientziatzeko.

Eguna:   azaroaren 8an, astelehenean

Ordua:   18:00etan

Lekua:    Kultur Etxeko Areto Nagusian

Hitzaldia euskaraz izango da

Legazpin bertan ere, ekimena bultzatzeko antolatu den batzordeak garranzia eman nahi dio, haurren inguruan, helduek egiten duten hizkuntzari, transmisio eta eredugarritasunari buruz ari garelako, eta azken urteotan testuinguru horretan egindako neurketek ezin garela lasaitu erakutsi digutelako.

Ikusi Kartela

 

  • Visto: 77
“Xirula magikoa” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Xirula magikoa” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Azaroaren 10 eta 17an, 18:30ean Kultur Etxean. Bi zatitan eskainiko da.

Die Zauberflöte, Singspiel-a Wolfgang Amadeus Mozarten musikarekin. Opera hau, alemanieraz kantatua, bi ekitaldietan banaturik dago. Libretoaren egilea Emanuel Schikaneder da. Theater auf der Wien (gaur egun Theater an der Wien) antzoki txikian estreinatu zen, Vienan 1791. urteko irailak 30ean. Mozarten azken estreinaldia izan zen, eta berak zuzendu zituen lehendabiziko emanaldiak. Bera hil zenean oraindik karteldegian zegoen.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria emanaldiaren sarreran aurkituko duzue.

Sarrera librea aretoaren edukiera osatu arte.

  • Visto: 74
Zorionak Felipa!

Zorionak Felipa!

Felipa Mugica Goiburuk 100 urte bete zituen urriaren 31n.

Koldobike Olabide alkatea eta Maite Lombide Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia

joan den asteartean, azaroaren 2an, berere etxera joan ziren, 100 urte bete izana pertsonalki zoriontzeko.

  • Visto: 86