Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Neomak taldeak irekiko du Azaroan Musika 2021

Neomak taldeak irekiko du Azaroan Musika 2021

Azaroaren 6an, larunbata, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Sugarra piztu da ahots indartsuen loan…

Ilargi berriak.. Lagun zaharren ondoan

Gaztetxotan hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin, eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona ibilitako zazpi Sorginak gara.

Etenaldi baten ondoren, suaren garrak irauten duela ohartu eta, ilusio handiz, proiektu berri bat jarri dugu martxan: NEOMAK.

Gure sustraien haria eten gabe, baina eraberrituta, Neomak hitzak dioen gisan,“ilargi berriak” eskaintzera gatoz.

Ahotsen presentzia nabarmenaz eta beti aldean izan ditugun trikitixa eta pandero ezberdinak uztartuz, folk estiloz jantzi ditugu bertsioak, zein gure abesti propioak, ordubete inguruko emanaldian.

Emanaldia doakoa izango da, eta sarrera librea izango da espazioaren edukiera osatu arte.

Musukoa derrigorrezkoa izango.

Latxartegi Aretoko ateak emanaldia baino 30 minutu lehenago irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.

Ekitaldian ezingo da jan eta edan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diruz lagundutako emanaldia

  • Visto: 81
Legazpiko XIV. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala” .Aurkezturiko lanen emanaldia eta Sari banatze ekitaldia

Legazpiko XIV. Argazki rallya-“Batis Goikoetxea memoriala” .Aurkezturiko lanen emanaldia eta Sari banatze ekitaldia

Urriak 28, osteguna, 19:00etan Legazpiko Kultur Etxeko Areto Nagusian eman ziren sariak.

Aurten,irailaren 26an jokatu zen argazki rallya,eta ostegunean, urriaren 28an, egin da sari banaketa ekitaldia.

Sari banaketa aurretik lehiaketara aurkezturiko lanak erakusi ziren.

Aurtengoan 42lagunek parte hartu dute lehiaketan, 2 gaztetxo, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Azpeitikoak, eta 40 heldu, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsiak: Donostia, Zalla, Azpeitia, Beasain, Barakaldo, Gernika, Ordizia,….

Sarituak:

1. Bilduma onena: JOSE LUIS RODRIGUEZ

2. Bilduma onena: ISABEL MUÑOZ

3. Bilduma onena: JOSE A. FERNANDEZ

Herriko bilduma onena:  CARLOS MEDIAVILLA

 

GAZTEAK

  1. Bilduma onena: URKO KOMONTES
  2. Bilduma onena: MALEN SANZ

Ikusi sari banaketaren argazkiak

  • Visto: 60
Bide Mozketa LAKIOLArantz

Bide Mozketa LAKIOLArantz

Datorren Astelehenean hilak 1, goizeko 9:30etatik eguardiko 14:00 arte, Urtazahar parke gunean   ohikoziklokross froga ospatuko denez,

Urtatzako parke bertan tarteka  bidea MOZTU egingo da. Antolatzaileak frogak bukatzen diren tartetan pasoa emango dute.

Sor daitezkeen eragozpenagatik barkamenak eskatuz, agurtzen zaituztet.

  • Visto: 35
Legazpiko X. Ziklo kros sari nagusia

Legazpiko X. Ziklo kros sari nagusia

Urtatza zaharrean azaroaren 1ean

Telleriarte Txirrindulari elkarteak antolatuta, datorren astelehenean, azaroak 1, ospatuko da Legazpiko X. Ziklo Kros Sari Nagusia Urtatza-Zaharreko zelaie gogorretan.

Parte hartuko duten txirrindularien maila desberdinak eta bakoitzaren ordutegia honako hauek izango dira:

  • 09:30 – Master maila.
  • 10:20 – Kadete mailako emakumeak eta gizonak.
  • 11:20 – Junior mailako gizonak eta Open eta junior mailako emakumeak.
  • 12:30 – Open mailako gizonak.

Bataz beste 300 partaide espero dira baina oraindik gaurko egunaren amaierarte, izenematea irekita dagoenez, ez da kopurua zehatza jakingo. Hauen artean 10 legazpiar arituko dira. Hala nola; Imanol Ugarte, Aitor Zabaleta, Oskar Gonzalez, Iñaki Astigarraga eta Iñaki Goiburu Master mailan. Ander Ibarguren Elite mailan eta Ander Ormazabal (23 urtetik azpikoa). Beñat Ballina eta Gari Ugarte jubenil mailan. Julen Ballina kadete mailan.

  • Visto: 76
Agenda 2030 Foroak azaroaren 3an ekingo die berriro bilerei.

Agenda 2030 Foroak azaroaren 3an ekingo die berriro bilerei.

Legazpiarrok herria garbi mantentzeko dugun konpromisoa aztertuko du.

Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, 2030erako Agenda Foroaren bilerei ekingo diegu berriro.

Gainera, azkenaldi hontan bereziki kezkatzen gaituen gai bat jorratzeko helburuarekin egiten dugu: legazpiarrok gure herria garbi mantentzeko dugun konpromisoa.

Herritarrekin batera landu nahi ditugu gaiari heltzeko ekintza edo estrategia berriak.

Hori dela eta, Agenda 2030eko Foroa antolatu dugu:

  • Azaroak 3 (asteazkena)
  • 17:30-19:00
  • Kultur Etxean

Saioan gaur egungo egoera partekatuko dugu eta sortuko diren ideiak eta proposamenak jasoko ditugu.

Aldi berean, gaian interesa duten herritarren inplikazioa ere lortu nahi dugu. Hau da, aurrera begira garatuko ditugun ekintzak gauzatzen laguntzeko, horien zabalkundean esku bat botatzeko edo beste herritar batzuk gaian inplikatu daitezen lan egiteko prest dauden horiek.

Herritar horietako bat baldin bazara, etorri hurrengo asteazkenean eta hitz egingo dugu!

Bileran ikusiko dugulakoan!

  • Visto: 94