Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Asteburuko zine karteldegia

Asteburuko zine karteldegia

Urriaren 8an, Zine Klub elkartearen 50. Urteurrena dela eta saio berezia egingo da.

Denboraldia hasi berri-berri dugun honetan, Zine-Klub elkarteak

oso motibazio berezia du, 50 urte bete baititu zine klub gisa,

eta urteurren horren inguruko jarduerak programatuko ditugu denboraldi honetan.

Lehena Urriaren 8ko saioa izango da, Legazpik Udalak antolatu eta Elkarteak kudeaturik:

  • Ostirala 8: 20:30 "El chico" Charles Chaplin, aire zabaleko zinea Euskal Herria plazan.

        (Eguraldiak lagunduko ez balu Azokan).

Charles Chaplin handiaren lehen harribitxia zinemetara itzuli da, estreinatu zenetik 100 urtera, 4Kn remasterizaturik.

Zine-Klub Legazpi elkarteak, aire zabalean eskainiko du maisu lan berritu honen emanaldia, eguraldiak laguntzen badu behintzat Euskal Herria plazan.

Sarrera doakoa izango da, eta edukiera bertan kontrolatuko da.

Asteburuko zine karteldegia honako honek osatuko du:

  • Igandea 10, 19:00 "NORA". Latxartegi Aretoan.
  • Visto: 79
2021eko Uztakale programak 2.000 pertsona baino gehiago bildu zituen

2021eko Uztakale programak 2.000 pertsona baino gehiago bildu zituen

Edukiera murriztuekin izan arren, kultura-programa handi bat garatu ahal izan da.

Uztalake 2017an jarri zen martxan, Uztaila Kulturalaren oinordekoa, uztailean zehar kalean kulturaz gozatzeko jarduera-programa gisa. Hasiera-hasieratik, Aldundiko Kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntza izan du.

2021eko Uztakale programak osasun-arloko murrizketa aldakorretara egokitzen joan behar izan du, eta jarduera gehienak espazio finkoetan egin behar izan ditugun arren, ekukiera-mugak gorde ahal izateko, emaitzak onak izan dira.

Azpimarratu nahi dugu, ikus-entzuleek oso gustukoak izan dituztela eskainitako jarduerak.

Hauek dira 2021eko Uztakale programaren emaitzak:

  • Guztira 18 jarduera egin dira, horietatik 17 udaleko kultura zerbitzuak antolatu ditu eta horietako bat udaleko gazteria zerbitzuak.
  • 2.041 izan dira uztailean kulturaz gozatu duten pertsonak, eta, egia esan, askoz gehiago izan dira ekitaldien hartzaileak zenbatzea ezinezkoa den ekitaldiak kontuan hartuta.
  • Programaren kostu osoa 51.540,54 eurokoa izan da; horietatik 20.062,60 € diseinurako, antolaketarako eta muntaketetarako udal-langileen kostuak dira, eta 31.447,94 € jarduerak kontratatzeko.

Ondorio gisa, esan dezakegu bikaina izan dela zuekin kalean kulturaz gozatzen topatzea.

Emaitzen dokumentua ikusi

  • Visto: 68
Udalak zozketa bat egin du HAPO  aldatzeko prozesuan ekarpenak egin dituzten pertsonen artean

Udalak zozketa bat egin du HAPO aldatzeko prozesuan ekarpenak egin dituzten pertsonen artean

Irabazleak : Arantza Retegi  eta Gladis Olabide

53 pertsonak aurkeztu dituzte beren proposamenak, eta, horien artean, egindako zozketaren irabazleak izan dira:

  1. Arantza Retegik 50 euroko txartela jaso du, udalerriko edozein dendatan erabil dezakeena, eta
  2. Gladis Olabide, joan den irailaren 5ean Legazpin egin zen artzain-gazten XXVII. lehiaketako irabazlearen gizalegezko gazta jaso duena, Fco. Javier Muñoa (BASAZABAL) ZERAIN.

Hiri-antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) herriko hirigintza planifikatzeko tresna da. Lurraldea antolatzea du helburu, lurzoru mota bakoitzari aplikatu beharreko araubidea zehaztuz. Era berean, behar diren udal-ekipamenduak eta horietarako lurzoru-erreserba definitzen ditu.

2008. urtekoa da Legazpin indarrean dagoen HAPOa, eta, beraz, Udalak abian jarri du udalerriko hirigintza-plangintza orokorra berrikusteko prozesua.

  • Visto: 94
Larunbatean hasiko da aisialdiko begirale ikastaroa

Larunbatean hasiko da aisialdiko begirale ikastaroa

Adin ezberdinetako 21 gaztek hartuko dute parte

Larunbatean, urriaren 2an, goizeko 9.00etan hasiko da Kultur etxean Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak, beste urte batez, antolatu duen Aisialdiko Begirale ikastaroa.Adin ezberdinetako 21 gaztek hartuko dute parte ikastaroan eta horietako batzuk Urretxutik eta Zumarragatik etorriko dira.

Urtxintxa eskolak euskaraz eskainiko du ikastaroa 2021eko urriaren 2tik 2022ko maiatzaren 28ra bitartean. Zehazki, ikastaroa 18 larunbatetan egingo da eta, horiez gain, 5 egun Gabonetan, 9:00etatik 15:00etara, eta otsaileko asteburu bat Pasaiako aterpetxe batean (larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00etara).

Ikus ezazu Begirale ikastaroaren egutegia

Ikastaroak bi zati ditu: 150 ordu teoriko (nahitaez egin beharrekoak) eta 160 orduko praktikaldia. Praktikak egin ondoren, memoria bat aurkeztu beharko da.

Praktikak egin ahal izateko, 18 urte beteta izan beharko dira.

Aipatutako programa betetzen dutenek Eusko Jaurlaritzaren Haurren eta Gazteen Aisialdiko begirale-titulua eskuratuko dute.

  • Visto: 82
Ez da parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesurik egongo 2022ko aurrekonturako

Ez da parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesurik egongo 2022ko aurrekonturako

Prozesu hori pandemiaren ondorioz egin gabe geratu diren obrak amaitu ondoren jarriko da martxan

2016. urteaz geroztik, Udalak ekitaldi bakoitzeko inbertsioen kapituluko aurrekontuetatik 300.000 €-ko partida bideratu du herriarrek berek erabaki eta lehenetsi ditzaten egin beharreko inbertsio-lanak.

Pandemiak eragin duen krisi ekonomikoaren ondorioz Udalak murriztuta ikusi ditu bere diru-sarrerak. Egoera horrek aurrekontu osoa berregitera behartu gintuen, osasunari lehentasuna emateko eta pertsona ahulenei eta eragin handiena jasan duten sektore ekonomikoei (Legazpiko merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikiak) laguntza ekonomikoa emateko.

2021eko irailean gaude, eta pandemian jarraitzen dugu oraindik; beraz, obretarako behar diren proiektu eta kontratazioak egiten hasi bagara ere, aurreko aurrekontu-ekitaldietan onartu diren baina oraindik egin ezin izan diren obrak daude.

Hala, 2021eko aurrekontuan aurreikusitako obrak honako hauek dira:

  • Agirre Etxeberriko garajea – 50.000 €
  • Latxartegi parkeko komuna – 50.000 €
  • Latxartegi parkeko erdiko elementua konpontzea – 50.000 €
  • Laubideko zenbaki bakoiteko atarien eremuaren 3. fasea – 80.000 €
  • Botika alboko eskailera – 50.000 €
  • Domingo Agirre eskolan oinezkoentzako pasabidea egitea – 15.000 €
  • Aizkorri 26ko oinezkoentzako pasabidea konpontzea – 18.000 €
  • Olaberriko burdinolaren teilatua konpontzea – 130.000 €
  • Bikuña Enea plaza egokitzeko obrak hastea – 254.000 €+75.000 €

Hauek dira hurrengo aurrekontuetan berriro onartu beharreko obrak:

  • Itxaropen 2-4ko eskailerak – 50.000 €
  • Itxaropen 14-17ko eskailerak – 50.000 €
  • Bellotako pentsioa erosten amaitzea eta hura egokitzekoobrak hastea – 200.000 €

Egoera horren aurrean, Gobernu Taldeak parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesua ez hastea eta egiteke dauden obrak amaitzea erabaki du.

Legazpiko herritarrek horrela jokatzeko ditugun arrazoiak ulertzea espero dugu.

Eskerrik asko!

  • Visto: 75